Lankide:Maier Iartza/Proba orria

Haserre Brigada (Angry Brigade ingelesez) joera anarkokomunista zuen hiri-gerrilla talde britaniar bat izan zen, Erresuma Batuan 1967tik 1972ra bitartean eta 1980an jarduera subertsibo eta zuzenean oinarritutako zenbait jardueren arduraduna. Talden honek antzekotasun handia du AEB-ko UAW/FM taldearekin. Ideia anarkistek eta  situazionistek eragin handia izan zuten taldearengan, eta haien helburuen artean zeuden bankuak, enbaxadak, BBCren kanpo-hedapenerako ibilgailua eta zenbait diputatu kontserbadoreren etxeak. Poliziak, guztira, 25 bonbardaketa egotzi zizkion. Bonbek eragindako kalteak propietate materialetara mugatu ziren gehienbat, nahiz eta pertsona bat zauritu zuten eraso batean.

Stoke Newingtton Eight izenez ezagutzen ziren zortzi lagunetatik lau absolbitu egin zituzten. John Barker, Hilary Creek, Anna Mendelssohn eta Jim Greenfieldekin batera, gehiengoz kondenatu zituzten eta hamar urteko espetxe zigorra ezarri zieten. 2014ko elkarrizketa batean, Barkerrek epaiketa politikotzat deskribatu zuen, baina aitortu zuen "gizon errudun bat egotzi zutela".[1]

Historia aldatu

Jatorria aldatu

1968. urtearen erdialdean manifestazioak egin ziren Londresen, AEB-k Grosvenor plazan zuten enbaxada ardatz hartuta, AEBek Vietnamgo gerran parte hartzearen aurka. Manifestazio hauen antolatzaieetako batek, Tariq Alik, Haserre Brigadaren ordezkari batek enbaxada bonbardatu nahi izan zuela esan zuen. Ideia izugarria izan zela esan zien eta ez zen bonbardaketarik izan.[2]

1970ko hamarkada aldatu

Haserre Brigadak bonba txikiekin bonbardaketa kanpaina bat abiatzea erabaki zuen; batetik, hedabideetan haien eskaerek zuten esposizioa maximizatzeko eta bestetik, albo-kalteak ahalik eta txikienak izateko. Kanpaina 1970eko abuztuan hasi zen eta urtebete iraun zuen, hurrengo udan atxiloketak gertatu ziren arte.

1980ko hamarkada aldatu

Haserre Brigada berriro agertu zen Haserre Brigada Erresistentzia Mugimendua bezala. Erresistentzia mugimendu hau Irlandar Mugimendu Errepublikar Sozialistaren (IRSM) parte zen.[3]

1971ko abuztuaren 20an, poliziak sarekada bat egin zuen Amhurst Road 395ean, Londreseko Stoke Newington auzoan, etxebizitzako lau bizilagunak atxilotu eta 60 bala, Browning errebolber bat eta Beretta pistola bat (ustez 1967an,  Ipar Amerikako enbaxadaren aurkako eraso batean erabilitakoa) atzeman zituen. Gainera, 33 gelignita-barra zituen plastikozko poltsa bat, detonagailuak, eskuzko bikoizgailu bat eta taldearen komunikazioak ekoizteko erabiltzen ziren haurrentzako inprimategi bat ere aurkitu zuten, zeina haien ekintzak eta arrazoiak zabaltzeko erabiltzen zuten.

Ondorioak aldatu

1971an, Jake Prescott atxilotu zuten eta Melford Stevensonek[4] 15 urteko espetxe zigorra ezarri zion, nahiz eta geroago 10 urtera murriztu zen. Urte gehienak A kategoriako segurtasun handiko espetxeetan igaro zituen. Beranduago esan zuen orduan konturatu zela bera zela "haserre zegoena eta ezagutu zuen jendeak Slightly Cross Brigadaren[5] antza zuela".

Londreseko ipar-ekialdeko taldekideak, Stoke Newington Eight izenekoak, Haserre Brigada gisa bonbardaketak egiteagatik auzipetu zituzten. Brigadaren ekintzak Ingalaterrako historiako epaiketa politiko luzeenetako batekin  amaitu ziren (1972ko maiatzaren 30etik abenduaren 6ra arte iraun zuen). Epaiketaren ondorioz, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten John Barkerri, Jim Greenfieldi, Hilary Creeki eta Anna Mendlesoni. Beste hainbat akusatu aske utzi zituzten errugabetzat jo ostean, besteak beste, Stuart Christie “bandera beltzaren” editorea nahiz preso politiko ohia eta Angela Mason Stonewall LGBT eskubideen aldeko aktibista.

2002ko otsailean, Prescottek barkamena eskatu zuen Robert Carren etxea bonbardatu zuelako, eta Haserre Brigadako beste kideei ere barkamena eskatzeko deia egin zien. Otsailaren 3an, The Guardianek Haserre Brigadaren historiaren eta bere kide ohiek orduan egiten zutenaren berri eman zuen.[6]

2002ko abuztuaren 9an, BBC Radio 4k Graham Whiteren The Trial of the Angry Brigade drama historikoa emititu zuen. Peter Kavanaghek ekoiztutako epaiketaren berreraiketa bat izan zen, beste aurrekari batzuekin konbinatuta. Kenneth Cranham, Juliet Stevenson, Tom Hiddleston eta Mark Strong aktoreek antzeztu zuten.

2009an, Erin Pizzey familia zaintzako aktibista eta eleberrigileak arrakasta izan zuen Macmillan argitaletxearen aurkako auzi batean, Andrew Marr's History of Modern Britain telesail dokumentalean Haserre Brigadarekin zerikusia zuela esan zutelako, nahiz eta egia ez izan. Argitaletxeak liburuaren bertsioa suntsitu zuen, eta akatsa zuzenduta berriro argitaratu zuen. 2001ean egin zen lotura Haserre Brigadarekin, The Guardian egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. Izan ere, bertan mugimendu feministatik “kanporatu” zutela esan zuen eta baita, poliziari Haserre Brigadak Biba arropa denda bonbardatzeko asmoa zuela jakinarazteko mehatxua egin zuen."Esan nuen honekin jarraituz gero - Biba bonbardatzeaz eztabaidatzen ari ziren - poliziari deituko niola, ez dudalako benetan horretan sinesten"

Hainbat artisten lanetan agertu da Haserre Brigada. Batetik, Jake Arnotten 2006ko Johnny Come Home eleberrian taldea eta epaiketa agertzen dira. Bestetik, Hari Kunzrukek 2007an idatzitako My Revolutions eleberria Haserre Brigadan inspiratuta dago[7]. Horrez gain, The Angry Brigade 2014ko James Grahamen antzezlan bat da.

Komunikatuak aldatu

Haserre Brigadak euren ekintzen motibazioa eta zergatia azaltzeko hamahiru kominukatuak argitaratu zituen.

“Ez bazaude lanpetuta jaiotzen, lanpetuta zaude erosten

(...) Modan, gauza guztietan bezala, kapitalismoa atzerantz baino ezin da joan -ez dauka beste inora joan- hilda dago.

Etorkizuna gurea da

Bizitza hain da aspergarria, non gure soladata guztia azken gona edo alkandora batean gastatzea besterik ez baitago egiteko.

Senideok, zeintzuk dira zuen benetako nahiak?”

8. komunikatua

Komunikatu hau, esaterako, International Times egunkarian argitaratu zen. 1971ean bonbardatutako Biba dendaren ingurukoa da.

Bonba erasoak aldatu

1967 aldatu

Azaroan: Bonnen Greziako, Boliviako eta Espainiako Enbaxadak eta Erroman Venezuelako Enbaxada; baita Milango Espainiako Turismo Bulegoa eta Hagako (Holanda) Espainiako, Greziako eta Amerikako Enbaxada ere. Ekintza hauek Maiatzaren 1eko Taldeak egin zituen Latinoamerikako gerrillariekin eta Europako erregimen faxisten aurka elkartasuna erakusteko.

Martxoak 3: Hagako eta Turineko misio diplomatikoen eraikinak (Londres). Ekintza hauek Maiatzaren 1eko Taldeak aldarrikatu zituen.

Martxoak 6: Moabit Zigor Auzitegia (Berlin).

Martxoak 18: AEBetako Parisko eraikinak: Chase Manhattan Bank, Bank of America eta Trans world Airlines.

Martxoak 25: AEBen enbaxada (Madril).

1968 aldatu

Azaroak 4: Barne Arazoetako Saila (Berlin).

1969 aldatu

Otsailak 9: Espainiako Bankua (Liverpool).

Martxoak 15: Bilboko Bankua (Londres).

Abuztuak 16: Duncan Sandysen etxea.

Abuztuak 17: Ulster Office (Londres).

Abuztuak 19: Brightoneko armadaren errekrutatze bulegoa.

Urriak 15: Gerra Inperialaren Museoa.

1970 aldatu

Urtarrilak 28: Espainiako Kultur Bulegoak (Paris).

Otsailak 28: Bilboko Bankua eta Espainiako Estatuko trenbideak (Paris).

Maiatzak 4: AEBetako enbaxada (Londres)

Maiatzak 19: Wembley Kontserbatzaileen Elkarteak.

Ekainak 10: Brixton Kontserbatzaileen Elkartea.

Ekainak 18: Lambeth gortea.

Ekainak 30: Armadaren biltegia (Londres).

Uztailak 3: Espainiako Estatuko Turismo Bulegoak eta Espainiako nahiz Greziako enbaxadak (Paris eta Londres).

Uztailak 7: Armadako Ofizialen Prestakuntza Zentroa (Londres).

Uztailak 10: Polizia erretiratu baten etxea (Londres).

Abuztuak 18: Iberia Airlinesen bulegoak (Londres).

Abuztuak 30: John Waldron poliziaren etxea (Londres).

Irailak 8: Peter Rawlinson fiskal nagusiaren etxea (Londres).

Irailak 21: Wimbledongo Kontserbatzaileen Elkartea.

Irailak 26: Hampstead elkarte kontserbadorea.

Irailak 26: Barclays bankua (Heathrow).

Urriak 8: Bigarren aldiz Peter Rawlinson fiskal nagusiaren etxea (Londres).

Urriak 9: Merkataritza Zentroa, Exhibition Building eta Cork Street (Italia).

Urriak 24: Garbiketa-departamentuko bulego nagusia (Londres).

Urriak 26: Keele Unibertsitateko campuseko administrazioaren eraikina.

Urriak 26: Barclays bankua (Londres).

Abenduak 9: Enplegu eta Produktibitate Departamentua (Londres).

1971 aldatu

Urtarrilak 12: Robert Carr Enplegu ministroaren etxea (Barnet).

Urtarrilak 18: Glasgow Hegoafrikan Airways bulegoa.

Urtarrilak 25: Glasgow-ko Lord Provosten etxea.

1972 aldatu

Otsailak 1: Rhodesia etxea (Londres).

Otsailak 3: Kirkgate, Huddersifield eta Armadao Kontzentrazio Bulegoak.

Otsailak 17: Gizarte Segurantzako Bulegoa (Londres) eta Armadaren Egoitza Nagusia  (Liverpool).

Otsailak 22: Aldershot Parasen egoitza nagusia.

Martxoak 10: South African Airways (Londres).

Apirilak 6: Glasgow-ko trenbidea.

Apirilak 24: Poliziaren egoitza (Lancs).

Apirilak 26: Troy egoitza (Essex).[8]

Hilketa saiakerak aldatu

1971 aldatu

Urtarrilak 12: Robert Carren, Britainia Handiko Enplegu idazkariaren, etxean bi bonba lehertu ziren. Bere etxea oso kaltetuta zegoen arren, ez zen inor hil edo zauritu.

Maiatzak 4: Marcia Anastasia Christoforides Dunn Beaverbrook-en hilketa saiakera. Bere autoaren azpian bonba bat zegoen, baina lehertu baino lehen aurkitu zuten.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Campbell, Duncan. (2014-06-03). «The Angry Brigade's John Barker, 40 years on: 'I feel angrier than I ever felt then'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. «The English Rebel: One Thousand Years of Troublemaking from the Normans to the Nineties (review)» Journal for the Study of Radicalism 4 (2): 176–178. 2010-09  doi:10.1353/jsr.2010.0008. ISSN 1930-1197. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  3. (Ingelesez) «The Angry Brigade 1967-1984» www.akpress.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  4. «The Glasgow Herald - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  5. (Ingelesez) Bright, Martin. (2002-02-03). «Look back in anger» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  6. (Ingelesez) Bright, Martin. (2002-02-03). «Look back in anger» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  7. (Ingelesez) «Make love, then war» The Telegraph 2007-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  8. «Angry Brigade: Chronology» web.archive.org 2014-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  9. (Ingelesez) 1971: British minister's home bombed. 1971-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

Bibliografia aldatu

Carr, G. (2010). The Angry Brigade: A History of Britain’s First Urban Guerilla Group. MP Press.

Campbell, Duncan (3 June 2014). "The Angry Brigade's John Barker, 40 years on: 'I feel angrier than I ever felt then'". The Guardian. ISSN 0261-3077. Retrieved 14 November 2019.

Horspool, David (2009). "Grovenor Square and the Angry Brigade". The English Rebel: One Thousand Years of Troublemaking from the Normans to the Nineties. London: Viking. pp. 384–386. ISBN 978-0-670-91619-1.

Kahle, B. Internet Archive. https://web.archive.org/web/20140324201207/http://recollectionbooks.com/siml/library/Angry

Mob, K. (2014). Nosotros, el Partido del Diablo. La Felguera.

Rocha, S. (2008). Nos estamos acercando: La historia de Angry Brigade. La Felguera.

"The Angry Brigade 1967–1984 – AK Press". Retrieved 26 November 2016.

"Angry Brigade: The Struggle Continues". Archived from the original on 10 October 2012. Retrieved 23 September 2013.

"'Trick questions' protest at Carr bomb trial". Glasgow Herald. 25 November 1971. Retrieved 17 July 2012.

Bright, Martin (3 February 2002). "Look back in anger". The Guardian. London.

Bright, Martin (3 February 2002). "Angry Brigade's bomb plot apology". The Observer. ISSN 0029-7712. Retrieved 15 March 2020.

Bright, Martin (2 February 2002). "Look back in anger". The Observer. Retrieved 26 November 2016 – via The Guardian.

"BBC R4 – Graham White's 'The Trial Of The Angry Brigade' – Christie Books". Retrieved 26 November 2016.

Jones, Sam; Kennedy, Maev (9 March 2009). "Marr book A History of Modern Britain urgently withdrawn". The Guardian. ISSN 0261-3077. Retrieved 15 March 2020.

"Campaigner accepts libel damages". BBC.co.uk. 1 April 2009. Retrieved 1 April 2009.

Adams, Stephen (1 April 2009). "Andrew Marr's publisher pays 'significant' damages to women's campaigner". The Daily Telegraph. London. Retrieved 2 May 2010.

Rabinovitch, Dina (26 November 2001). "Domestic violence can't be a gender issue". The Guardian. Retrieved 20 March 2009.

Ness, Patrick (28 April 2006). "Review: Johnny Come Home by Jake Arnott". The Guardian. ISSN 0261-3077. Retrieved 15 March 2020.

Brown, Mick (31 August 2007). "Make love, then war". The Daily Telegraph. ISSN 0307-1235. Retrieved 15 March 2020.

"1971: British minister's home bombed". 12 January 1971. Retrieved 9 August 2023.