Lankide:Lazkaotxikiforever/Proba orria

Blackstone Group aldatu

The Blackstone Group, jatorri estatubatuarra duen inbertsio bankua. Nagusiki Estatu Batuetan eta Europan kudeatzen ditu aktiboak, batez ere higiezinen inbertsioetan dago espezializatua. Erabiltzen duen kudeaketa agresiboak eragin du, sarri, putre-funtsa bezala hartua izatea; hertsiki hitz eginez gero, inbertsio alternatiboko bankua litzateke.

1985ean sortu zuten Peter G. Peterson eta Stephen A. Schwarzman-ek, biak Lehman Brothers inbertsio bankuan ibiliak.