Lankide:Laman2.0/Proba orria
Elikadura eta espeziak
aldatuZer dira?
aldatuEspeziak jatorri begetalezko aromak dira, elikagaiak ondo mantentzeko eta haiei zaporea emateko balio dutenak.Espezia gehienak Asiako gune tropikaletatik ekarriak dira. Historian zehar, espeziak ez dira asko eraldatu, hain zuzen ere, antzinean kontsumitzen ziren bezala hartzen ditugulako. Espezia zahar gehienak, Indiako mendebaldean eta ekialdean dute haien jatorria. Hauek, zuhaitz, zuhaixka edo landare tropikaletan hazten dira, eta berezko lurrin eta zaporeak dituzte.
Espeziak, landare jatorriko elikagaiak dira, landare aromatiko batzuen hazi, azal, sustrai, kimu, lore edo baietatik hartzen ditugunak. Gaur egun zenbait espezie erabiltzen ditugu, aintzinean ere erabiltzen zirenak, hala nola klaboa, intxaur moskatua, kanela eta mazisa. Gaur egun gehien erabiltzen ditugun espeziak konkistatzaileek Ameriketatik Europara ekarri zituztenak dira, adibidez, banila,txilea, kakaoa eta achiotea. Espezieek funtzio aromatizantea dutenez, zaporegabeko elikagaiei zaporea ematen diete, haien propietateak aldatu gabe. Esan beharra dago, espezieak kantitate egokietan hartu behar ditugula, gehiegi jaten baditugu, kaltegarria izan daiteke eta.
Klaboa
Intxaur moskatua
Mazisa
Mota ezberdinak
aldatuEspezieak bi motatan sailkatu ditzakegu:
- Elikagaien zaporea eta itxura aldatzen dutenak: azafraia, kanela, ezkaia eta erromeroa.
- Ahosabaia ernagarritzen dutenak: piperbeltza, piperrautsa, intxaur moskatua eta txilea.
Elikaduraren parte izateaz gain, historian zehar espeziak beste arlo batzuetan erabili izan dira, hala nola medikuntzan eta sendalaritzan. Medikuntzan, sendagaiak erabili baino lehen, belarrekin egindako erremedioak erabiltzen ziren. Erremedio hauetariko asko erabilgarriak izan dira gaur eguneko sendagai batzuen konposaketak egiteko.