Bizkar-zorroaren buruketaren adibidea: kutxatxo horien artetik zeintzuk sartuko ditugu bizkar-zorroan, jakinda sartutako gauzakien pisua guztira 15kg-ra murriztuta dagoela, betiere helburua bizkar-zorroan sartutako gauzakien balioa guztira maximizatzea izanik? Litekeena da pisua ez izatea buruketak duen murrizketa bakarra, bolumena ere murriztuta egotea, adibidez.

Bizkar-zorroaren buruketa optimizazio-buruketa konbinatoriala da. Pisu eta balio ezaguneko gauzakien multzo batean guztizko gehieneko balioko azpimultzoa aurkitzean datza, azpimultzoko gauzakien guztizko pisua muga batetik behera egotera murriztuta dagoen kasuan. Neurri mugatuko bizkar-zorro batean gauzakiak sartu behar diren kasuari aipamen eginez ematen zaio buruketari halako izena; bizkar-zorroan sartutako gauzakien balioen baturak gehienekoa izan behar du. [1]

Aplikazio asko ditu, hala nola biosendagintzan, gaixoari eman beharreko sendagaiak aukeratzeko orduan, antibiotiko-zama mugatua denean. Igogailuak marraztean ere maiz ezartzen da, pisu jakin baterako zenbat pertsona eta nolakoak sar daitezkeen erabakitzeko.

Historia

aldatu

Lehenengo aldiz landu zen problema 1900 urtean.


sagu baten irudia

 
Sagu moderno bat

Fakultateko dekanoak

aldatu

Agus Arruabarrena. [2]


Definizioa

aldatu

Informalki, knapsack-eko elementuen balioen batura maximizatzea da arazoa, pisuen batura knapsack-en ahalmena baino txikiagoa edo berdina izan dadin.


 
Donostiako Informatika Ingeniaritzako dekanoa

Teklatua eta sagua dituzten ordenagailuak


Erreferentziak

aldatu
  1. Caccetta, L.; Kulanoot, A.. (2001-08-01). «Computational aspects of hard Knapsack problems» Nonlinear Analysis 47 (8): 5547–5558.  doi:10.1016/S0362-546X(01)00658-7. ISSN 0362-546X. (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  2. «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» www.aldapa.eus (Pamiela) (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).