Lankide:Kadizakkan/Proba orria

Herrialdetik hiksoak bota zituen Ahmose erregearen oinordekoa, ehun urteko okupazioaren ondorioz monarkiari eragindako kalteak konpontzeaz arduratu zen, eta, gainera, libiarren aurka borrokatu eta hegoalderantz aurrera egin zuen, Nubia zeharkatuz, Nilo ibaiaren bigarren urjauziraino.

Bere aitak bezala, Tebaseko Amon jainkoari oso dohaintza eskuzabalak egin zizkion, errege familiaren jainko babesletzat eta hiksoen aurkako matxinadaren bultzatzailetzat hartzen zena.

Bereziki eraikitzaileek goretsitako errege bat izan zen, eta urte asko beranduagoan jainkotu eta gurtu zuten Deir el-Medinako hilobi eraikitzaile eta artisauek, Erregeen Haranaren benetako eraikitzailea izan zela pentsarazi duena. Hala ere, hau oraindik frogatzeke dago, ez baitago Amenofis I.aren hilobia izateko hautagai argi bakar bat ere, ez Erregeen Haranean ezta hemendik kanpo ere. Hala ere, bere momia, Deir el-Bahariko DB320 ezkutalekuan aurkitu zen.

Bere erregealdiari buruz, XVIII. dinastia dizdiratsuko beste gobernari batzuei buruz baino gutxiago ezagutzen da, baina Egipto mundura irekitzen hasi zen eta bertako gobernariak konkistetan pentsatzen hasi ziren garai lasai bat izan zela ziurta daiteke.

Errege hau, beti bere amarekin joaten ohi zen, Ahmose-Nefertari erregina handia, itzalean, bere Errege Emazte Handia eta arreba zen Ahmose-Meritamon geratuz, honek, bide batez, helduarora iritsi zen oinordeko bakar bat ere eman ez ziolarik. Amenofis I.aren oinordekoa, Tutmosis I.a izan zen.

Tutmosis III.a eta Hatshepsut Meritraren semea zen. Bere aitaren hedapenezko politika emaitza bikainekin jarraitu zuen, Egiptoren Siria eta Nubiakolurrak hedatuz eta egonkortuz, herrialdeak, bere lurralderik handiena lortu zuelarik. "Errege kirolaria" bezala ezaguna, bere erregealdia, bere aitarenaren erabateko jarraipena izan zen.


Hil ondoren, bere oinordekoa, bere seme Tutmosis IV.a izan zen, Tiaa izeneko bigarren mailako emazte batekin izandakoa. Amenofis II.ak izan zituen emazteetatik, ezagutzen denaren arabera, bakar batek ere ez zuen Errege Emazte Handi titulurik izan. Faraoi honen seme-alaba ugariren izenak iritsi dira: Ahmose, Iaret, Uebensenu, Jaemuaset, Amenhotep...

Bere hilobia, KV35a, Erregeen Haranean dago, eta nahiko egoera onean kontserbatzen da. 1898an aurkitu zen, eta, aurkikuntza hau, egiptologiarenhistorian, urrats handia izan zen, hilobi lapurrengandik salbu jarriak izan ziren beste errege momia batzuk baitzituen. Gonbidatu ospetsuen artean, hauen hondarrak orain Kairoko Egiptoar Museoan daudenak, Amenofis II.a berataz gain, Tutmosis IV.a, Amenofis III.a, Seti II.a, Siptah eta Tiy erregina daude.