Lankide:Julennovo/Proba orria

ABIARAZLEA aldatu

Abiarazle bat su-arma edo bailezta baten tiroketa sekuentzian eragina duen mekanismoa da; aldi berean, abirazle batek beste mekanismo bati hasiera eman diezaioke, adibidez, tranpa bat edo askapen azkarra deritzon ekintza sortuz. Abiarazle baten gainean aplikatzen den energia kopuruak, energia kopuru handiago baten askapena eragiten du.

FUNTZIOA

Su-armek armaren tiroketa ganbaran dagoen tiroketa hasteko abiarazleak erabiltzen dituzte . Bi mekanismo nagusi daude; alde batetik, mailua, eta bestetik, aldiz, aurrelaria. Mailuak metalezko gorputzak dira. Hauek askatzean tiro-orratz bat jotzen dute kartutxoa deskargatzeko. Aurrelariek, funtsean, malgukidun tiro-orratzak dira. Azken mota honetako abiarazleak ardatz baten inguruan doaz. Abiarazlearen eta mailuaren arteko gainazala, gainazal lehorra deitzen da. Aldakorrak diren mekanismoak, zuzenean, abiarazlean gainazal hau izango dute.

AKZIOAK MEKANISMOAN

Akzio mota desberdinak daude, non, akzio hitzak mekanismoari egiten dion erreferentzia (abiarazlea, mailua eta hartu beharreko segurtasun neurriak unitate bat bezala harturik). Honen sailkapena abiarazleak zelan funtzionatuko duen funtzioen arabera egiten da. Mailuaren edo aurrelariaren askapenaz aparte, hainbat ekintza desberdin egin ditzake, adibidez: abiarazle batek mailu bat jo dezake, ezaguna den errebolber baten zilindroa biratu, segurtasun pasiboak deskonektatu, su erdi-automatikoaren edo su automatikoaren artean aukeraketa egin... Su-armarik modernoenak segurtasun pasiboko neurriak deskonektatzeko abiarazlea erabiltzen dute. Mekanismoan dauden akzioei erreparatuz, bi mota desberdin daudela aipatu beharra dago. Alde batetik, akzio barraka, eta bestetik, akzio bikoitza.

* AKZIO BAKARRA

Akzio bakarreko abiarazle batek mailua edo aurrelaria askatzearen ekintza soilik betetzen du su-arma batek deskargatzeko abiarazlea sakatzen edo atzeratzen den bakoitzean. Potro el Revolver de Dragoon motako akzio bakarreko errebolberrak tiro egiten duen aldi bakoitzean, mailua eskuz jo behar da. Erdi-automatikoak diren pistolek, tiro egin baino lehen mailua edo aurrelaria jo behar dute, nahiz eta prozesu gehienek prozesuan zehar mailua jotzen duten. Behin lehenengo biran tiro egin ostean, mugimendu automatikoa, hain zuzen ere, atzerapen mugimendua, mailua jotzen du ondoren datozen tiro guztientzako. Prozesu hau, tiro bakoitzean egiten da. Behin mailuak pistola jo duela, tiro egin daiteke abiarazlea erabiliz ganbara utzik egon arte.

* AKZIO BIKOITZA

Akzio bikoitza, akzio bikoitza bakarriz (DAO, Double Action Only) bezala ezagututa, ondoren, adierazten diren ezaugarriak ditu. Akzio mota horretan, abiarazlea zabaltzean akzio bakat bat baino gehiago betetzen dira. Akzio bikoizdun su-arma baten lehenengo tiroaren ostean, mekanismoak "baina" deituriko elementua kanporatzen du eta hurrengo kartutxoa kargatzen du, mailuak, aldiz, ez du berriro muntatzen. Mailuak atseden posizioan mantentzen da. Jaurtitzaileak abiarazlea bueltatzen duenean hasierako posizioara hurrengo tirorako, mekanismoa akzio bikoitza egiten du, mailua muntatu eta gero askatu tiroa egiteko. Mekanismoak bi akzioak egiten ditu, eta aipatzekoa da akzio bikoizdun su-arma baten abiarazlea zabaltzeko prozesua luzea eta nekea dela.

Su-armek dituzten segurtasun neurrie erreparatuz, bi seguru mota desberdin daudela esan daiteke, mota bakoitzak aurretiaz adierazitako akzio bakoitzari dagokio, beraz, akzio bakarrak eta akzio bikoitzak, segurtasun neurri propioak izango ditu.

  • AKZIO BAKARRAREN SEGURUA

Mailuak lehenengo proiektila korrederan kargatzen duenez, prozesu hau tiro bakoitzaren ostean egingo da, akzio bakarreko su-armek behin-behineko deskarga eduki dezakete abiarazlea zabaltzean, hauek mailua muntatuta daramatelarik. Segurtasunaren aldetik, komenigarria da ganbara kartutxorik gabe eramatea, edo barne segurtasun neurriak erabili. Akzio bakarreko su-armen seguruek mailua blokeatuz funtzionatzen dute, horrela, abiarazlea zabaltzekotan pistolak ez du bere funtzioa beteko.

  • AKZIO BIKOIZDUN SEGURUA

Akzio bikoizdun armek mailurik montatzen ez dutenez, hoenk ez dauka hainbetes erraztasunik behin.behineko deskarga edukitzeko, beraz, seguruak ez dira beste motakoetan bezain beste beharrezkoak. Legea betetzeko edo zerbitzu militarrerako erabiltzen diren hainbeste diseinu desberdinek ez dute kanpo-segururik. Abiarazlearen zabaltze luzeak, bigarren primarioak egiten du, barne-seguruak aparte, behin behineko deskargetatik babesteko arma lurrera erortzekotan.

ABIADURA ZEHAZTASUNAREN AURKA Seguruarekin garraiatzen denean, erdi-automatikoak diren armetan beharrezkoa da segurua kentzea tiro egin baino lehen. Akzio bikoizdun armek kanpo-segururik gabe eraman daiteke, hauek lehenengo tiroan azkarragoak kontsideratzen baitira. Beste aldetik, akzio bakarreko armetan abiarazlearen zabalketa motzagoa eta leunagoa da, beraz, bestearekin alderatuz, mota honetako su-armek tiro egiterako momentuan zehaztazun handiago aurkezten dute.