Lankide:Joxerramon/Proba orria

Isidro Monzon Isidro Monzon Bergarako Olaso dorreko egoitzan jaio zen. Haren anaia Telesforo Monzon (1904-1981) euskal idazle eta politikaria -José Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzako Barne ministroa- izan zen. Isidrok Gasteizen hasi zituen ikasketak. Beranduago, haren familia Madrilen instalatu zenean, matematika ikasten jarraitu zuen. Ikaskuntza Bruselako Arte Ederren arkitektura eskolan amaitu zuen, 1936an arkitekturako lizentziatura lortu zuenean. Euskal Herrira itzuli zenean, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen. Eusko Gudarosteko Sarasketa batailoian izena eman eta Elgetako frontean borrokatu zen, artileriako kapitain eta zulatzaileen komandantea izatera iritsi zelarik. Francisco Francoren indarrek garaipena lortu zutenean, Isidro Venezuelara erbesteratu zen . Venezuelara iritsi eta gutxira arkitekto gisa lanean hasi zen. Han egin zizkioten etxeak eraikitzeko lehen enkarguak, batez ere Tachira estatuan. Arte eta Lanbideen Eskola eta Betiereko Sorospenaren Gure Amaren eliza egin zituen, besteak beste. Caracasen, 1947an, zenbait eraikin erresidentzialen eraikuntzan parte hartu zuen hiriaren ekialdean. 1940ko hamarkadan Donibane Lohizunera aldatzea erabaki zuen, eta bertan arkitektura bulego bat ireki. Donibane Lohizunen hiru erakin egin zituen: Bide Bieta (1964), Itsasoan (1967), Ondartza (1976) eta hogeita hamar bat banakako etxe 1957 eta 1986 artean. Pixkanaka estilo neo-euskaldunetik urrunduz joan zen eta, nazioarteko arkitekturan oinarriturik, bere estilo propioa sortu zuen. Euskal Herriko arkitektura berritu zuen euskal mendietako artzainen bordak inspirazio iturri hartuta. Hauek dira Ipar Euskal Herrian eraiki zituen etxeetako batzuk:

Larreburu (Urruña, 1957) Aldun larre (Sara, 1966) Oihan alde (Donibane Lohizune, 1972) Harrizkoa (Sara, 1973) Haltzebo borda (Senpere, 1974) Kazkabarra (Askain, 1976) Z etxea (Askain, 1976) Etxe Zuria (Ahetze, 1976) Bere anaiarekin batera, 1977an, Francoren erregimenaren amaieran, Olaso dorreko sendiaren etxea berreskuratu zuen. Ondorengorik gabe, dorrea euskal herriari oinordetzan utzi zion kultur fundazio bat bihur zedin: Olaso Dorrea Fundazioa, euskara eta euskal kulturaren hedapenerako lan egiten duena. Isidro Monzón Baionako ospitalean zendu zen 1991ko maiatzaren 15ean