Lankide:Joxan Garaialde/Komunismo

Etimologia aldatu

 
San Kildako baserritarrak .

«Komunista» eta «komunismo» hitzak 1840 inguruan agertzen dira Frantzian, «sozialista» eta «sozialismo» hitzak agertu eta hamar bat urtera[1]. Horrela, komunista adjektiboa 1840ko uztailaren 1ean Pariseko kanpoaldean egindako oturuntza izendatzeko erabili zen, non mila mahaikide baino gehiagok parte hartu zuten, gehienbat, langileak, eta, bertan, «benetako berdintasuna» lortzeko, soilik politikoak izango ez ziren erreformak aplikatzeko beharra defendatu zen[1].

Frantzian, orduan, bi joera komunista zeuden, kabetismoa, eragin handiagokoa, eta neobabismoa. Lehenengoa, Ikarian izeneko Étienne Cabeten jarraitzaileek osatu zuten; hark, 1839-1840 urteetan, Ikariarako bidaia argitaratu zuen, Thomas Morok eta Tommaso Campanellak hasitako tradizio utopikoari heltzen zion lana, nahiz eta eleberri historiko baten itxurapean argitaratua izan[2]. Bigarrena, zuzenean, François Babeuf-en eta 1797ko bere «Berdinen konspirazioarekin» lotuta zegoen, zeina Filippo Buonarrotik bizirik mantendu zuen[2]. «Neobabista» horiek, 1840an, publiko egin zuten berdintasunezko langileen fede-aitormena, zeinean esaten zuten[2]:

« «Hiritarrak, geure buruari finkatzen diogun helburua jabetza komunitatearen bidez lortutako benetako berdintasuna da. Herri diktadura indartsu eta sakrifikatzailea ezinbestekoa iruditzen zaigu gure ohiturak modelatzeko, oztopoak suntsitzeko eta printzipio hori aplikatzera eraman behar gaituzten bideak zabaltzeko». »

Frantziatik, Parisen lekututako Heinrich Heine poeta alemaniarrak zioen arabera, komunistak ziren «arreta merezi zuen alderdi bakarra»; komunismo eta komunista terminoak Alemaniako estatuetan eta Suitzan zehar hedatu ziren Lorenz von Stein-en Sozialismoa eta Komunismoa Frantzia Garaikidean (Der Sozialismus und Communismus des heutigen Frankreichs) izenburupean 1842an Leipzigen argitaratutako liburuari esker —Wilhelm Weitling, August Beckerrek eta beste batzuek laster erabili zuten—, baita Britainia Handian ere, beste bide batzuetatik abiatuta. Beckerrek, 1844an, Zer nahi dute komunistek? (Was wollen die Kommunisten?) argitaratu zuen, eta bertan esan zuen:

«Egia da iraganean sekta komunistak egon zirela, baina komunismoa oraindik ez da inoiz Europako alderdi ofizial gisa agertu. Inoiz, nekazarien gerra latza izan ezik, ez zuen aldarrikatu gizarte politiko osoa berrantolatu nahi zuenik. Platonek bere Errepublika idatzi zuen, eta Tomas Morok bere Utopia komunista; orain arte, komunismoa ez da inoiz, zientifikoki, aintzat hartua izan, ez herriak, ez herriarentzat. Gaur egun, kontzeptu berriak, ideia berriak, behar berriak barneratu dira, orain arte guztiz arrotzak zirenak pertsonengan. Ideia berriak eta behar handi bat: gizartea erreformatzea»
.

Komunismo hitzak, apurka-apurka, jatorrizko sozialismoa ordezkatu zuen, edo, behintzat, horrekin nahasi zen[1]. Hala ere, komunista eta sozialista ez ziren, hertsiki, hitz baliokideak, komunistak sozialistengandik bereizten baitziren argiago baieztatzen ziren ideiengatik, hala nola klase-borrokaren errealitatetik eratortzen zen iraultzaren beharra, hau da, Estatuaren konkista gizarte berria lortzeko[2]. Ezberdintasun horiek izan ziren Karl Marx eta Friedrich Engels komunista hitza, eta ez sozialista, hartzera bultzatu zutenak 1847an sortu zuten Ligari, jendaurrean jarritako beraren manifestuari erreferentzia egiteko. Engelsek, 1890ean azaldu zuenez, 1840ko hamarkadan «iraultza politiko gutxiegitasun soilez sinetsita gizartearen errotiko eraldaketa eskatzen zuten langileen zatiak, gero komunistatzat jo zuen bere burua», bien bitartean, beren buruari sozialista deitzen ziotenen gehiengoa langile-mugimendutik kanpo zegoen, eta klase hezien laguntza bilatzen zuten: «eta jada garai hartan gogor onartzen genuenez "langile klasearen emantzipazioak langile klasearen beraren lana izan behar zuela", ezin genuen zalantzarik izan bi izendapenetatik zein aukeratu behar genuen»[1]. Iraultza Boltxebikera arte ez zen sozialismo hitza proletariotza diktaduraren trantsizio-etapa izendatzeko erabili.

1848. urtetik aurrera, sozialismo eta komunismo hitzak finkatu, eta gainjarri ziren, garai batzuetan identifikatuz eta beste batzuetan ezberdinduz, eta garapen historikoaren etapa desberdinak ezaugarritzeko ere erabili ziren[1].

« «Zer da komunista bat! irrikak dituena

irabazi desberdinentzako banaketa berdina.

Alfer edo zaildua, edo biak,

prest dago bere zentimoa emateko eta zure txelina poltsikoratzeko».

»
Ebenezer Elliott, Artoaren legea[3]
  1. a b c d e Bravo 1976.
  2. a b c d Bruhat 1984.
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Britannica izeneko erreferentziarako