Lankide:Joneiune/Proba orria

FLORA (Giuseppe Arcimboldo) aldatu

Sarrera aldatu

Flora Giuseppe Arcimboldoren (1526-1593) taula gaineko olio pinturan eginiko margolana dugu. 1589.urtean egina izan zen aztergai dugun obra, Rodolfo II.arentzat (bere mezenasa). Bere buru-konposatuen (teste composte) artean kokatzen dugu artelan hau.

Guiseppe Arcimboldo (Milan, 1526-1593) artearen munduko famaren joan-etorrien kasu harrigarrienetarikoa da. Enperadore eta garaiko idazle handienek goraipatzen zuten artista zen, baina heriotza eta gero, damnatio memoriae izugarria jasan zuen XX.mendera arte hedatua izan zena. Garaikideko ikusleak, beraien sentsibilitatearekin konektatzea lortzen zuen Inpresionismo garaia baino lehenagoko artista plastiko bakarrenetarikoa aurkitu zuen behin bere obrar berreskuratu zituztenean.