Lankide:Jon Zubiaga/Proba orria

Jon Zubiaga/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Susan Owicki

aldatu

Susan Owicki (Standford, California) Estatu Batuar informatikaria da, "Association for Computing Machinery (ACM)"ko parte-hartzailea eta emakumeen artean "Systers" posta zerrendako sortzaileetako bat bilakatu zen informatikan. 2000ko hamarkadaren hasieran unbiertsitate karreraz aldatu zuen eta ezkontza eta familia terapeuta lizentziatua bihurtu zen.

Bizitza akademikoa

aldatu

Susan Owickik informatikan doktoretza jaso zuen 1975ean Cornell Unibertsitatean. Bere aholkularia David Gries izan zen. "Cornellen", "Interference Freedom" asmatu zuen, aldibereko programak zuzenak diren frogatzeko metodo bat.

Stanfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen 10 urtez Ingenieritza Elektrikoa eta Informatika Sailetan. Bere ikerketa-interesen artean, sistema banatuak, errendimenduaren analisia eta merkataritza elektronikorako sistema fidagarriak zeuden eta bere ikerketari buruzko artikulu eta patente ugari argitaratu zituen.

1994an Susan Owicki "ACM" parte-hartzaile gisa onartu zuten "An Axiomatic Proof Technique for Parallel Programs" tesi lanagatik.

Esperientzia lanean

aldatu

Stanforden ondoren, Susan Owicki "Digital Equipment Corporation (DEC)" enpresan aritu zen lanean.

Geroago, "Strategic Technologies and Architectural Research Laboratory (STAR lab)" enpresan lan egin zuen. Bertan "Directora Asociada" bezala egin zuen lan. "STAR lab" eskubide digitalen kudeaketan eta erlazionatutako merkataritza elektronikoko teknologietan ikertzen aritu zen lehen laborategia izan zen.

Lau urte eman zituen aholkulari independente gisa telebista interaktiboaren errendimenduan eta streaming bidezko bideoen banaketan.

Bizitza pertsonala

aldatu

Susan Owicki, Jack Owicki-rekin ezkonduta zegoen, gainera, bi seme-alaba izan zituen ere.

Argitarapenak

aldatu

Bere argitarapenen artean hauek daude:

  • Susan Owicki; David Gries (1976). "An Axiomatic Proof Technique for Parallel Programs I". Acta informatica. (6): 319-340. (Programazio lengoaia eta sistemetan lan onena bezala eman zuten, 1977ko ACM Sariaren irabazle bezala bilakatuz).
  • Forest Baskett; James H. Clark; John L. Hennessy; Susan Owicki; Brian Reid. "Research in VLSI Systems Design and Architecture". Stanford University. 1981.
  • Susan S Owicki; Leslie Lamport. "Proving Liveness Properties of Concurrent Programs". ACM TOPLAS. (4:3): 455-495.
  • Amy L. Lansky and Susan S. Owicki, "GEM: A Tool for Concurrency Specification and Verification,", Proceedings of the Second Annual ACM Symposium on Principles of Distributed Computing-en, ACM, Montreal, Quebec, Canada, 1983.
  • Thomas E. Anderson; Susan S. Owicki; James B. Saxe; Charles P. Thacker (1993). "High-speed Switch Scheduling for Local-Area Networks". ACM TOCS. (11:4): 319-352.

Patenteak

aldatu

Bere patenteen artean hauek daude:

U.S. Patent 5,446,901 - Akatsak toleratu eta banatutako zabor bilketa sistema eta sareko objektuak biltzeko metodoa.

U.S. Patent 7,770,016 - Ur-markako softwarea eta bestelako euskarrietarako sistemak eta metodoak

Ezkontza eta familia terapeuta

aldatu

Susan Owicki ezkontza eta familia terapeuta ere bada. Praktika pribatu bat mantentzen du eta Stanford Unibertsitateko irakasle eta langileen laguntza zentroko langilea da.

Kanpo estekak

aldatu

https://profiles.stanford.edu/susan-owicki

http://www.owickimft.com

https://hmong.es/wiki/Susan_Owicki