Lankide:Izarourrestiii/Proba orria

Ilse Kaschube (Altentreptow, RDA, 1953ko ekainaren 24a) RDAko kirolaria da, ur bareen modalitatean piraguismoan lehiatu zena. 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen eta 1973ko eta 1974ko Munduko Piraguismo Txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen.

BIZITZA

aldatu

Ilse Kaschube Ekialdeko Alemaniako ur lauko piraguista bat izan zen, eta Petra Grabowskirekin K-2 500 proban zilarrezko domina irabazi zuen 1972ko München Olinpiar Jokoetan. Urtebete beranduago, biek ere lortu zuten Ekialdeko Alemaniako titulua eta Munduko Txapelketa. 1974an Kaschubek beste munduko titulu bat gehitu zuen K4an. Ekialdeko Alemaniako K-1 titulua ere irabazi zuen 1970ean eta K-2 titulua Dorethea Oltmann ez olinpikoarekin. Carola Zirzow-ekin K-2 titulu nazionalak irabazi zituen 1972 eta 1974an.

Kaschube beranduago Klaus Zeisler taldekide ez olinpikoarekin ezkondu zen eta VEB Kleiderwerke Altentreptow (arropa ekoizlea) saileko buru izan zen. Elkartu ostean, eraikuntza enpresa bat sortu zuen senarrarekin.

IBILBIDEA

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Gertaera
1972 Múnich ( RFA) K2 500 m
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Gertaera
1973 Tampere ( Finlandia) K2 500 m
1974 Ciudad de México ( México) K4 500 m

ERREFERENTZIAK

aldatu

Ilse Kaschube. olympedia.org (ingelesez).

Ilse Kaschube CanoeResults.eu webgunean (ingelesez).

Piraguismoko olinpiar eta munduko dominadunen zerrenda (1936-2007): 1. zatia, 2. zatia. Piraguismoko Nazioarteko Federazioa (ingelesez)