Lankide:Izangilromero123/Proba orria

   PINGUIKULA       

                                                                                                                                               

Ezaugarriak

Landare intsektujalea da, Lentibulariaceae familia botanikokoa, eta Pinguicula grandiflora du izen zientifikoa.

Bizi estrategiak

Belar itxura du, benetan belarra delako. Iraunkorra da, urte batzuz bizi ohi delako. Neguan, tenperatura baxuetatik babesteko, hostoak galdu egiten ditu. Udaberrian berriro sortzen zaizkio hostoak, forma eliptikoarekin, eta 25 zentimetro luze eta 2,5 zentimetro zabal izatera iristen dira udan. Loreak udaberri amaieran sortzen dira. Korola more, arrosa edo batzuetan zuri kolorekoa da. Fruitua haziak dituen kapsula bat da.

Nutrizioa:

Eltxoak jaten dituzte; beraz, barrualdean landu daitezkeen arren, etxebizitzen kanpoaldean dago kokapenik egokiena, intsektuak ehizatzeko gai izan daitezen.

Gipuzkoako mendietan egoten da 1000 metrotara arte. Lur txiroetan bizi daiteke. Euri-urarekin ureztatu behar da. Ureztatzearen maiztasuna handiagoa izango da udan neguan baino; izan ere, udan, eta klimaren arabera, astean 3-4 edo 5 aldiz ureztatu beharko litzateke. Neguan, atsedenean sartzen denez eta tenperaturak behera egiten duenez, substratuak denbora gehiago ematen du heze. Beraz, ureztatzea urriagoa izango da.

Ugalketa:

Landare honen ugalketa hazien bidez egiten da, baina errazagoa da aldaxken bidez egitea.

Erabilera:

Lore zaintzan erabiltzen dira.

Esteka interesgarriak:

  • guipuzkoa.eus
  • bizibaratzea.eus/landarepedia