Euskara eta gaztelania ditut ama hizkuntza. Horiez gain, ingelesa nahiko ondo menperatzen dut eta frantsesa eta alemana uler nitzake. Aspaldi hasi nintzen Wikipedia erabiltzen eta gaur artikulu bat irakurtzen nenbilela "akats" bat zuzentzeko tentazioa izan dut. Aitzakia ona zen proiektu honen parte bihurtzeko. ;) Halabeharrez edo heldu naiz orrialde honetara, zelan alda nezakeen ondo jakin gabe. Dena den, eredu batzuk ikusi ditut, baina benetan horiek nola aplika daitezkeen ez dakit. Ea asmatzen dudan...

Wikipedia:Babel
eu Erabiltzaile hau euskaldun zaharra da (lehen hizkuntza du euskara).
es El español es lengua nativa de este usuario.


en-3 This user may contribute with an advanced level of English.
fr-2 Cette personne peut contribuer avec un niveau moyen de français.


de-1 Dieser Benutzer hat Grundkenntnisse in Deutsch.



Zer edo zer aurreratu dut...

Bizkaitarra naiz eta Hizkuntza ikaragarri gustuko dut. Hizkuntza letra larriz, bai, zentzu abstraktuan. Hizkutzaren fenomenoak erakargarriak zaizkit eta horregatik hasi nintzen atzerriko hizkuntzak ikasten. Hizkuntzak landu gura nituen, horrexegatik itzulpengitza eta interpretazioa ikastea erabaki nuen. Gasteizen 3 urte daroadaz horretan.

Gauzak horrela, artikuluak itzultzen lagun nezake, euskaraz artikuluak sortzea askozaz hobeto iruditu arren. Izan ere, euskara beti xede-hizkuntza izateak ez dio askorik laguntzen euskararen egoerari. Sortzeko asmoa ere badut, baina orain ditudan ardura piloa kontuan hartuta, itxaron beharko.

Aurten interpretazioaz maitemindu naizenez, gai hori lantzen hasiko naiz.

Bestalde, musika eta dantza zalea naiz. Batez ere, jazza, latin jazza, soula, bluesa eta kubako musika atsegin zaizkit.

Nire ametsa: inoiz gura dudan haina bidaiatzeko dirua eta denbora izatea. Bitartean, lan eta lan, apurka apurka munduko txokorik interesgarrienak ezagutzeko.


Aurkezpen luzea nirea...berba egiteaz gain idaztea ere gustuko... ;)