Lankide:Itziarira/Proba orria

Inerbazio aferentea aldatu

Aipatutako nerbioek, ez dute soilik informazio eferentea garraiatuko. Minaren (aferentzien) bideak nerbio sistema sinpatikoarekin doaz salbuespen batekin: perikardioaren zuntz aferenteak diafragma nerbioarekin doaz. Baina serosa perikardioaren errai orriaren sentikortasuna hartzen dutenak bihotz-plexuarekin (sinpatiko) joango dira.

Bihotzaren aferentziak, gainera, ezberdinak dira. Ez ditu beroa, hotza, presioa… somatuko. Baina miokardioaren iskemia bat, ordea, bai. Hau da, odoleztapen faltak sortutako infartoa.

Nerbio sistema zentralean, zuntz aferente eta eferenteez hitz egiten dugu. Bihotz nerbio sinpatikoekin doazen zuntz aferenteak edo ekarleak, sinpatiko enborreko gongoiletatik igarotzen dira eta bertan sinapsia egin gabe, komunikatzaile adar zuritik bizkar nerbioetara bideratzen dira. Zuntz sentikorrak direnez, neurona hauen soma bizkar-gongoilean kokatuko da. Ondoren, bizkar muinera atzeko adarretik sartuko dira, bertan sinapsia burutuz.

Bestalde, Vagus nerbioak ere bestelako zenbait aferentzia garraiatzen ditu, baina minarenak, nerbio sistema sinpatikoari dagozkie.

Min gorria aldatu

Bihotzeko informazioa heltzen den maila berdinetara, bular, beso eta idun ezkerraldeko larruazaleko sentikortasuna iritsiko da. Hor informazio nahaste bat ematen da miokardioko mina eta larruazaleko aferentziaren artean. Informazio hori garun kortexera iristean, honek larruazalean mina dagoela interpretatuko du. Honi min gorria deritzo.

Beraz, sorbalda, ezker goiko gorputz adarreko erdialdea, buruaren ezkerreko erdia, iduna edo epigastrioan mina dagoenean miokardioaren asaldura bategatik izan daiteke, bihotzaren lesioen mina eskualde hauetara igarotzen baita.