Lankide:Itsaso Estala Lozano/Proba orria

Laneko segurtasun eta osasuna aldatu

Laneko segurtasun eta osasunak, babes neurri eta beharrezko jardueren garapena ezartzeko helburu nagusia du, lanean gertatu daitezkeen edo gertatzen diren istripuak ekiditeko. Eduki honen ardura, Nazioarteko Lan Erakundearen 155 hitzarmenak dauka.

Lanerako ingurune egokian eraikitzen da, lana egiteko bidezko baldintzekin, non langileek duintasunez aktibitate bat garatu dezaketen, eta osasun eta segurtasunaren neurriak hobetzeko partaidetza bermatuz.

 
OME-ren bandera

Osasunaren kontzeptua, Osasunaren Mundu Erakundearen Konstituzioaren (New York, 1946) hitzaurrean definitu zen, erabateko ongizate fisiko, adimen-osasun eta soziala bezala, eta ez bakarrik afekzio edo gaixotasun absentzia bezala. Honez gain, organismo baten eraginkortasun funtzional edo metaboliko maila bezala ere definitu daiteke, bai mikro mailan (zelularra), baita makro mailan (soziala) ere.

Lana osasunaren iturri bat kontsideratu daiteke, langileari aspektu positibo eta onuragarriak ematen dizkiolako. Adibidez, lortzen den soldatarekin bizitzeko beharrezkoak diren eta orokorrean beharrezkoak diren ondasunak ordaintzeko gai izango gara, adimen aktibitate eta aktibitate fisikoa egiten laguntzen du organismoa bizirik eta aktibo mantenduz, eta autoestima igoera bat sortzen du, bakoitza bere burua erabilgarria dela sentituz. Lanak, ordea, kalte ezberdinak sor ditzake adimen-osasunari, fisikoari edo emozionalari, baldintza sozial eta materialen arabera.

Osasunari lanak eragiten dizkion kalteei aurre hartzeko, Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE) osatua dago; hitzarmenen bidez laneko kondizioen hobekuntza bermatzen duen nazioarteko erakunde nagusia da, non hitzarmen hauek urteroko konferentzietan eta zuzendaritzetan sortu eta hartzen diren. LANE Nazio Batuetako erakunde espezializatu bat da, erakundeko estatu kideetako gobernu, enplegu-emaile eta langileek osatzen dutena eta munduan zehar lan duina sustatzeko ekintzak burutzeko sortua dagoena.

Laneko arriskua aldatu

Kalte larriak sor ditzakeen edozein laneko alderdiari laneko arriskua deitzen zaio. Lan arriskuen prebentzioa, langileen osasun eta segurtasuna bermatzen duen diziplina da, non arrisku hauen identifikazioa, ebaluazioa eta kontrola egiten den. Honez gain, lan arriskuei aurre hartzeko beharrezko neurri eta aktibitateen garapena sustatzen du.

Nahiz eta esparru honek Espainian 100 urte baino gehiagoko historia izan, izendapen hau nahiko berria da, Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8-ko 31/1995 Legea kontutan hartuz, non Espainiako Konstituzioko 40.2 artikulua garatzen duen. Artikulu honek, botere publikoei laneko segurtasun eta osasuna bermatzeko gomendioa ematen die, politika sozial eta ekonomikoaren printzipio nagusienetakoa izanik.

Laneko arrisku motak aldatu

Ingurumen arloko lan arriskuak aldatu

  • Klimatizazioa
  • Lan zentroaren itxura orokorra
  • Kutsatzaile biologikoak
  • Kutsatzaile kimikoak
  • Lanpostura arte dagoen distantzia
  • Argiztapena
  • Erradiazioak
  • Zaratak
  • Aireztapen industriala

Ingurune-baldintzak bai osasun fisikoarentzat eta baita adimen-osasunarentzat ere kaltegarriak izan daitezke, perturbazio batzuen funtzio izanik. Perturbazio hauetako batzuk oldarkortasun handikoak izan daitezke. Adibidez, lan-ingurune kimiko, fisiko edo biologikoak aipa daitezke, bertan lan egiten duten pertsonek osasunean negatiboki eragina duten arriskuak jasan ditzaketelako. Hauek higiene-arrisku deiturikoak dira.

Honez gain, sentsazio negatiboak sortu daitezkeen lan-kondizio batzuk ere badaude, hauek kontutan hartu beharrekoak izanik, eta ahal bada, zuzendu behar direnak. Atal honetan aipatu beharreko ikuspuntu batzuk ere badaude, adibidez, lantokiaren aspektu orokorra, langileak etxetik lantokiraino ibili behar duen distantzia, lantokia zein ingurunetan kokatua dagoen, langileak lan-ingurunetik kanpo eduki ditzakeen arazoak, enpresak edukiko duen ubikazio geografikoa edota enpresaren balorazio soziala. Kondizio guzti hauek langilearentzat kaltegarriak baldin badira, langileak berak ondoeza jasan dezake eta enpresaz aldatzeko intentzioak eduki ditzake.

Lantokiaren aspektu orokorra aldatu

Lantokiaren aspektu orokorra, beraien eraikinen egituren segurtasunak definitzen du. Hau da: jaulkitze edo behe-jauzi arrisku ezak kontutan hartu behar dira, oso zaharrak direlako edo gainkargatuak egon daitezkeelako; eraikin gaixoaren sindromeaz kaltetua ez dagoela; ingurune-arrisku ezak, atmosferan edota ingurune naturaletan isurketa kaltegarriak ekidinez; langileek beraien lanpostuan jasan dezaketen arrisku fisikoak kontrolatu, norbera babesteko ekipamenduak (NBE) langile bakoitzak edukiz; lantokien seinalizazio egokiak; ingurunearen argitasuna eta zainketa mantendu eta ebakuazio-plan azkar eta seguruak seinalizatuak eta organizatuak egon behar dira.

Klimatizazioa aldatu

Lantoki baten baldintza klimatikoak, bertan burutzen ari diren lanen tenperatura eta hezetasun baldintzen araberakoak dira. Lan fisikoak gorputzean beroa sortzen du. Bero hau erregulatzeko, giza-organismoak 37 ºC inguruko gorputz-tenperatura konstantea mantentzeko sistema bat du. Erregulazio termikoa eta konfort termikoaren sentsazioa, gorputzak sortzen duen beroaren eta pertsona dagoen ingurunean gertatzen diren tenperatura aldaketen araberakoak dira. Guzti hau, hurrengo puntuen funtzio dago:

  • Giro-tenperatura.
  • Ingurunearen hezetasuna.
  • Garatzen ari den jarduera fisikoa.
  • Laneko janzkera motak.

Tenperatura eta hezetasun kondizio txar batzuen ondorioz, osasunean efektu negatibo eta kaltegarriak sor daitezke. Efektu kaltegarriak arrazoi batzuen funtzio aldatuko dira, pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta beraien aklimatazio kapazitateak kontutan hartuta adibidez. Arrazoi hauengatik, hozturak, izozketak, deshidratazioak, bero-kolpeak eta nekea handitzea gertatu daiteke, istripuetan bukatu daitezkeelarik.

Lantokiaren kanpoaldean egiten diren lanetan, beste faktore batzuk ere izan behar dira kontutan. Faktore klimatikoetan adibidez, eguzki-izpien azpiaj denbora asko pasatzek, azalean minbizia sortu dezake.

Kutsatzaile biologikoak aldatu

 
Arrisku Biologikoaren Nazioarteko Ikurra

Lana egiteko kondizioak negatiboak izan daitezke kutsatzaile biologikoen presentzian egiten badira. Agente biologiko batzuk dira kutsatzaile mota hauek, eta giza-gorputzean sartzen badira, infekzio edo parasitoen gaixotasunak sor ditzazkete.

Agente biologikoaren kontzeptuak honakoak hartzen ditu barnean: bakteriak, onddoak, birusak, protozooak, rickettsiak, klamidiak, giza-endoparasitoak, birkonbinazio produktuak, giza kultibo zelularrak edo animalien kultibo zelularrak eta zelula hauek eduki ditzazketen agente biologiko infekziosoak, prioiak eta beste infekziozko agenteak.

Kutsatzaile biologikoak gorputz barruan sartzeko bide nagusiak ondorengoak dira:

  • Arnasbidea: inhalazioaren bitartez. Bide honetatik sartzen diren substantzia toxikoak normalean ingurunean egoten dira barreiatzen edo esekituta, adibidez, gasak, lurrunak edo aerosolak. Kutsatzaile biologikoak sartzeko bide nagusia da.
  • Bide dermikoa: azalarekin kontaktuan egon eta gero, kasu askotan larruazaleko erupzio edo alterazio nabarmenik eragin gabe.
  • Irensketaren bidea: aho, hestegorri, urdail eta hesteen bidez sartzen dena, orokorrean laneko orduetan elikagaiak irestean, edariak edatean edo tabakoa erretzean.
  • Bide parenterala: gaizki babestu diren zauriekin kontaktuan jartzean.

Substantzia toxikoa odolera pasatzen denean, honek organismo guztian zehar banatzen du. Organismoan zehar banatzeko abiadura, substantzia sartu den gunearen eta odolaren zikulazioan non sartu den araberakoa izango da.

Lanean ibiltzeko kondizioak ez direnean egokiak, kutsatzaile biologikoak giza-gorputzean sartzeko ahalmena izango dute. Hauek gorputzean bertan berehala kalteak sor ditzakete edo denbora pasa ahala pixkanaka kalteak azaltzen joan daitezke. Gertatu daiteke egun batzuetara intoxikazioa nabaritzea edo gerta daiteke baita, urte batera gutxienez laneko gaixotasuna bilakatzea.

Kutsatzaile biologikoen aktibitatea honbetzeko, hiru baldintza nagusi bete behar dira: nutrienteak, hezetasuna eta tenperatura mantendu eta kontrolatu behar dira.