Lankide:Isabel losantos/Proba orria

Sistema adituak aldatu

Adimen Artifizialean, sistema aditu bat sistema konputazional bat da, bere kabuz gizaki aditu[1] baten erabaki berberak hartzeko gai dena. Sistema adituak arrazonamenduan oinarritutako adimen-multzoen bitartez problema konplexuak ebazteko gai dira. Lehen sistema aditua 1970an sortu zen eta 1980an bere ezagutza zabaldu zen.

Sistema aditu bat bi azpi-sistematan zatitua dago: motor-inferentzia eta oinarri-adimenduna. Oinarri-adimendunak datuetan eta arauetan oinarritzen da. Motor-inferentzia aldiz, oinarri-adimendunak erabiltzen dituen arauak erabiltzen ditu datu berriak lortzeko.

Historia aldatu

Sistema adituak Edward Feigenbaum-en bitartez zuzendua izan zen eta "the Stanford Heuristic Programming Project"-ari esker ezagunak egiten hasi ziren. Edward Feigenbaum sistema adituen aitatzat jotzen da. Stanford ikerketek, molekula-organiko ezezagunak identifikatzeko eta infekzio-gaixotasunak diagnostikatzeko gai ziren experientzia-altuan oinarritutako domeinuak identifikatzen saiatu ziren. Garai hartan, "sistema inteligenteek daukaten indarra haien ezagutzatik lortzen dute, haien inferentzia-diseinutik lortu beharrean" ideiak, pausu handia izan zen etorkizunera begira. Izan ere, iraganeko ikerketak metodo euristiko-konputazionaletan oinarrituta baitzeuden eta azken hauek oso emaitza generikoak ematen zituzten. Sistema aditua, software-adimen artifizialaren lehen modu arrakastatsua izan zen.

Sistema aditu baten zeregina aldatu

Motorizazioa aldatu

Interpretazioaren kasu partikular bat da, sarrera-datuak eta irizpide-datuak etengabe konparatzen dituena. Diagnosi-tresna bezala erabiltzen da. Programak, uneoro sistema-konplexuen egoera funtzionala determina dezake, etorkizunean gerta daitezkeen gertakariak edo arazoak aurreikusteko. Hori dela eta, gizaki-aditu baten arrazoinamendua duen eredu konputazional bat erabiliz, gizai-aditu batek lor dezakeen emaitza berdinak lortuko genituzke.

Diseinua aldatu

Ezagutza-iturburu baten ezaugarrietatik tramankulu baten deskripzioak espezifikatzen dituen prozesua da. Diseinua bi modu ezberdinetan kontzebitzen da:

  • Ingeniaritzan,hastapen-zientifikoen erabilerari deritzo diseinua. Hastapen horiek, egitura-mekaniko baten informazio-teknikoen definizioak eta efizientzia eta ekonomia maximoarekin funtzioak exekutatzen dituzten sistemak edo makinak osatzen dituzte besteak beste.
  • Diseinu industriala aldiz, ingeniaritzako omisioak zuzentzen saiatzen da. Hardwareko ingenieritzari forma eta ikusmen-ordena ematen saiatzen da.

Planifikazioa aldatu

Simulazioaren kasu partikular bat da, ekintza-sekuentzialen edo zereginen gauzatzea dena. Simuladore eta kontrol-sistema batez osatua dago. Planifikazioaren emaitza objektu global bat lortzea da, ekintza askoren ordenazioari esker sortua. Hauek dira planifikazioak izan ditzakeen arazoak:

  • Aurreikusi ezin daitezkeen ondorioak existitzen dira, orduan plan gehiago aztertu eta azaldu behar dira.
  • Elkarri eragiten dioten azpi-planak existitzen dira, ondorioz konpromiso soluzioak aukeratu behar dira, hau da, planari aurre egiteko unean erabakitako soluzioak aukeratu.
  • Gehienetan planak egiteko erabiltzen diren datuak probableak dira baina ez seguruak, ondorioz ziurgabetasunarekin lan egiten da.

Kontrola aldatu

Interpretazio, diagnosi eta erreparazio eginkizunen gauzatzean parte hartzen du. Kontrolari esker prozesu edo sistema bat gida daiteke. Maneiatu eta kontuan hartu behar dituzten funtzio eta faktore kopuru handiaren eraginez, kontrol-sistemak konplexuak dira. Konplexutasun horren ondorioz, adimenaz baliatu behar dira soluzioak bilatzeko, beraz kontrol-sistemek sistema-adituez baliatzen dira.

Simulazioa aldatu

Konputagailu baten gertakarietan, behaketetan eta interpretazioetan oinarritutako ereduak sortzeko teknika bat da. Eredu hauen portaera aztertzen dute hauek sortutako irteera-datuetan oinarrituz eta sarrera-datuak kontuan hartuz.

Instrukzioa aldatu

Instrukzio-sistema batek ikasketa prozesuaren jarraipenaz arduratzen da. Sistemak erroreak detektatzen ditu eta errore horretarako soluzio egokia bilatzen du, hau da, irakaskuntza plan bat garatzen du, irakaskuntza-plana eta erroreen zuzenketa errazten duena.

Informazioaren errekuperaketa aldatu

Sistema adituak sarrerako datuetatik arrazoinatuz informazio ez-esplizitua sortzeko gai da, sistema-tradizionalak ez bezala.

Sistema aditu baten abantailak eta mugaketak aldatu

Abantailak aldatu

  • Iraunkortasuna: Ez dira zahartzen, eta gizaki-aditu bat aldiz bai. Beraz ez ditu galerak edukiko denboraren poderioz.
  • Erreplikazioa: Behin programatuta dagoelarik, infinitu aldiz erabili ahal da.
  • Azkartasuna: Datu-base batetik informazioa lor dezake eta edozein gizaki baino kalkulu azkarragoak eta eraginkorragoak egin ditzake.
  • Kostu baxua: Nahiz eta hasierako kostua altua izan sarrera-datu mordoa erabiltzen dituelako, duplikatzeko daukaten gaitasunari esker, amaierako kostua oso baxua da.
  • Fidagarritasuna: Ez dira kanpo-baldintzengatik afektatzen, eta gizakiak aldiz bai (nekea, presioa, depresioa etab).

Mugaketak aldatu

  • Lengoaia naturala: Gizaki batekin elkarrizketa informal bat eduki daiteke, eta SA batekin aldiz, ez.
  • Ikasteko kapazitatea: Gizaki batek haren akatsetatik ikasi dezake, eta SA batentzat hori oso zaila da.
  • Ikuspegi globala: Gizaki batek problema baten gai nabarmenak zeintzuk diren identifikatzeko gai da, eta SA bat aldiz ez.
  • Zentzumen-gaitasuna: SA ez du zentzumenik ezta sentimendurik ere. Beraz ez ditu gizaki baten hainbat kontzeptu ulertzen, maitasuna, etorkizun-planak edo ezkontza bezalakoak, adibidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Jackson Peter (1998) Instruction To Expert Systems (3. argitalpena), Addison Wesley, p.2, ISBN 978-0-201-87686-4

Kanpo-Loturak aldatu