Lankide:Irene898/Proba orria

BASABITXILOREA

aldatu

Sarrera:

aldatu

Bellis perennis da bere izen zientifikoa. Bitxilorea ez da lore bat, kapitulu izeneko infloreszentzia mota bat da, lore askotatik sortutako lore konplexu bat. Hau ez da bitxiloreen kontua bakarrik, bere familiako espezie guztiena baizik, Asteraceae edo konposatuak.

Ezaugarriak:

aldatu

Bitxiloreen ezaugarri komuna, haien lore-burua, azaletik begiratuta, lore bakarra dirudiela da. 5-25cm ditu, eta koilara itxurako hosto horztunak dauzka. Kanpoaldekoak, kolorez, zuriak dira eta erdialdekoak horiak. Martxotik uztailera bitartean loratzen dira.

Habitata:

aldatu
 
Basabitxilorea

Erdialdeko eta mendebaldeko zein iparraldeko Europan, Asian eta, ingelesei esker, Ipar Amerikan ere aurki daiteke. Belardietan hazten da; planetako bazter guztietako lorategi epel eta beroak apainduz.

Nutrizioa:

aldatu

Autotrofoak dira. Landare guztiak bezala, fotosintesiaren bidez fabrikatzen dute janaria, eta horretarako ura, mineralak, karbono dioxidoa eta eguzki-argia behar dituzte.

Ugalketa:

aldatu

Ugalketa asexuala dute, hau da, organismo bakar batek hartzen du parte eta ondorengoak, organismoaren berdinak izango dira. Baita sexuala ere, hazi asko sor ditzake. Hauek, haizearen bidez garraiatzen dira polinizazioa ahalbidetzeko. Espeziearen arabera 1-2 urtez bizi dira. Bi urtez bizi direnak lehenengo urtetik aurrera hazten dira eta bigarren urtera arte eta hil baino lehen ez dute lorerik ateratzen.

Harremana:

aldatu

Bitxiloreek, eguzkia gordetzen denean, petaloak itxi egiten dituzte eta aldiz eguzkia ateratzerakoan, ireki; beren egitura sexual delikatuak eguzkia ezkutatzen denean agertzen diren baldintza kaltegarrietatik babesteko.

 
Bellis perennis

Erabilera:

aldatu

Jangarria da; hostoak entsaladetan kontsumitu daitezke, normalean lehoi-hortzarekin eta mihiluarekin nahastuta. Zaurien, baben eta erreduren aurka eta hanturak gutxitzeko ere erabili ohi den belarra da. Sustraiak eskorbutoaren eta ekzema dermikoen tratamenduan ere erabiltzen dira.

Esteka interesgarriak:

aldatu

https://es.wikipedia.org/wiki/Bellis_perennis


https://www.muyinteresante.es/curiosidades/preguntas-respuestas/ipor-que-las-flores-se-cierran-por-la-noche