Lankide:Iraia.bergua/Proba orria




Ribhi Tawkik Kamal (arabiarrez:ربحی كمال ; hebreeraz; רבחי כמאל ) idazle, irakasle eta  palestinako irrati esatari izan zen. Yishuven ezaguna egin zen hebreera hizkuntza menderatzen zuelako. Kamalek gaztetan ikasi zuen hebreera hiriko erakunde juduetan. Bere bizitzan zehar hizkuntza semitikoak eta hebreera ikertzen aritu zen. 1948 baino lehen, Kamalek bere ezagutzak erabili zituen Palestinan juduen eta arabiarren artean partekatutako jarduera politiko-kulturalak sustatzeko. Hala ere, Nakbaren eta Damaskoran erbesteratu ondoren, bere hizkuntza-trebetasunak Siriako inteligentzia-zerbitzuan zabaltzen hasi zen, Israelgo Estatuaren aurka.

Ribhi Kamal


RIbhi Tawfik Kamalen bizitzako lehen urteak:

Kamal 1913an jaio zen. Tawfik Kamal Jerusalemgo Strauss kaleko Nebi Akasha meskitako imamaren semea izan zen. Jerusalemgo Aliantza Israeldar Unibertsalean ikasi ondoren, Kairoko Al-Azhar unibertsitaean jarraitu zituen ikasketak. Irakasle bezala formatu zen  Kairoko Dar Al-Uloom unibertsitatean. Bertan filologia, arameera eta hebreera ikasi zuen.

Kamalek hebreera modernoa ere ikasi zuen, eta esperientzia horrek ahalbidetu zion Palestinako komunitate judua ulertzea eta bertan parte hartzea. Kairoko ikasle gazte bat zenean, Kamalek testu hebrear modernoen itzulpen arabiarrak argitaratu zituen Egiptoko Al-Siyasa egunkarian. Isaac Leib Peretzen ipuin bat eta Hayim Nahman Bialiken "El rollo de fuego" poemaren zati batzuk itzuli zituen, adibidez.