Lankide:Ingearanzabl14/Proba orria


Estado Novo (Estatu Berria euskaraz), Bigarren Errepublika edo Errepublika Korporatiboa eragozpenik gabe 48 urte iraun zuen erregimen politiko autoritario eta korporatibista honek hartzen dituen deitura ezberdinak. Hala ere, aldaketa txikiak gertatu ziren urte horien zehar forma eta edukiari dagokionez, 1933an estatu mailako erreferendum baten bidez Konstituzioa berretsi zen, aitzitik 1974ko apirilean hasitako Krabelinen Iraultza eta egoera nahasien testuinguruan demokraziarako behin betiko pausoak eman ziren.

Diktadura sortu zen testuingurua aldatu

Salazar boterera iritsi baino askoz lehenago, Portugal kontraesan deigarri batean sartua zegoen: aldi berean, lehen mailako potentzia koloniala eta garapen oso mugatuko herrialdea zen. Gabezia eta ahulezia estruktural handiak zituen, ikuspuntu ekonomiko eta finantzierotik menpekotasun handiko herrialdea zen, batez ere bere aliatu historiko handiari, Britainia Handiari, dagokionez. Bestela esanda, Portugal kasu berezia zen nazioarteko botereei dagokionez, eta hala hautematen zuten Europako kantzilertza handiek, bereziki Londresek, Lisboan zuen nagusitasun-posizioak zalantzarik gabeko onurak ekartzen baitzizkion bere nazioarteko politikarako.

Portugal britainiar hegemonia sisteman erabat sartua zegoen, bere independentzia, boterearen barne egitura indartzea eta afrikar bere proiektu inperialaren bideragarritasuna baieztatzeko gaitasuna bezalako funtsezko helburuak mantentzeko beharrezko laguntza jasotzearen truke. Beste era batera esanda, mendekotasun-politika Portugalentzat beharrezko hegemonia-politika onartua zen, itsas botere hegemonikoarekiko harremanak bi aldeentzako funtsezko onurak zekartzalako ideian oinarritua.

20. hamarkadan herrialdea ia konponezina zen ezegonkortasun-fase batean sartu zen; izan ere, herrialdearen ekonomia mehatxatzen zuen finantza-tentsio kronikoaz gain, tentsio politiko sakona zegoen, eta horrek ezarritako orden liberala zalantzan jartzen zuela zirudien. 1928ko estatu-kolpeak tentsio sozial, politiko eta finantzieroak areagotu zituen. Konponbide eraginkorrik aurkitu ezean, Salazar boterean ezartzea, kanpo ikuspegi batetik, Portugal pairatzen ari zen egoera zaurgarritik ateratzeko aukera gisa ikusi zen. Londres edo Paris hiriei dagokienez, Salazar irtenbide egokia zen Portugalen barne-egonkortasuna bermatzeko, diktadura epeleko erregimen bat ezarriz.

Azken batean, Salazarren diktadura Portugal bezalako herrialde periferiko eta atzeratu baten zirkunstantzietarako egokioa izateaz aparte, diplomatiko frantziar eta britainiarrek aukera ezinhobe bat bezala ikusi zuten mugimendu iraultzaile edo erradikalek aprobetxa zezaketen desordena-egoera bat saihesteko.

LEHENENGO ERREPUBLIKAREN GAINBEHERA aldatu

1910. urteko Lisboa eta Portoko hauteskundeetan errepublikazaleak atera ziren garaile. Urriaren 4ko iraultza hasi eta Manuel II.a, 1908 eta 1910. urteetan zehar herrialdearen erregea, Britaina Handira erbesteratua izan zen. 1911an konstituzioa onartu baina egonkortasuna nagusi zen eta ekonomiaren egoera geroz eta kazkarragoa zen. Azkenik, 1926. urtean Manuel Gomes de Costa jeneralak estatu golpea eman eta errepublika desegin zuen, Salazarren diktadurari bidea emanez.

ERREGIMENAREN IZAERA POLITIKOA aldatu

Ideologia politikoari dagokionez, Salazarren erregimenak ideologia faxista zuen. Batasun Nazionala (Uniao Nacional) zen erregimenaren ideologia ordezkatzen zuen alderdi politikoa eta hauteskundeetara aurkezteko eskubidea zuen alderdi bakarra zenez, hauteskundeak beti irabazten zituen. Besteak beste, batasun nazionalaren ideologiaren oinarriak portugaldar abertzaletasuna, kontserbadurismoa, tradizioen defentsa, katolizismoa eta paternalismoa ziren. Estatuaren ordenari dagokionez, ordena indar polizial sendo eta zorrotzarekin mantentzen zuen. Erregimenaren ezaugarri deigarrietako bat, Salazar liderraren irudi publikoa zen. Beste erregimen faxistetan ez bezala, portugaldarrek ez zuten Salazar publikoki gurtzen eta beste diktadore batzuekin alderatuz, askoz ere gutxiago agertzen zen jendeaurrera. Nazioarteko harremanei dagokionez, Portugalek Erresuma Batuarekin zuen harreman ona mantendu eta 1949. urtean, Portugal NATOn sartu zen. Horrekin batera, Portugalek bere armada modernizatzeko aukera izan zuen eta aurrerago izan zituen gatazka kolonialetalako faktore garrantzitsua izan zen. Koloniei dagokionez, garai hartan, Portugalek  Angola, Guinea Bissau eta Mozambike zituen Afrikan eta Indiako Goa gehi Txinako Makao Asian. Kolonia horiek zituztelarik, portugaldarrek haien amets kolonialak bete zituzten baina gerora, haien askatasuna lortzeko martxan jarritako mugimenduak izango dira erregimenaren amaieraren hasierari hasiera eman ziotenak.

EKONOMIA aldatu

Ekonomiari dagokionez, nekazaritza zen Portugalgo ekonomiaren oinarri nagusiena. Salazarren gobernuak ez zuen dirurik inbertitzen hobekuntza sozialetan eta aurrekontu zorrotzak aurkezten zituen. Ekonomiari dagokionez, erregimenak aurrera eramandako neurri azpimagarriena aurkeztu zituzten 5 urteko bi planak izan ziren. Lehenengo plana 1953-1958 urteen artean egin zen eta bigarrena 1959tik 1964 urtera. Bi plan horiei esker, portugalgo produktu nazionalak %35-eko gorakada lortu zuen. Lortutako igoera horrek, eragin positiboa izan zuen portugalgo merkataritzan eta industrietan baina hala ere ez zuen modernizazio handirik suposatu.

DEMOGRAFIA aldatu

Portugalgo demografiari dagokionez, iparraldearen eta hegoaldearen artean aldaketa nabarmena zegoen. Industriak direla medio, portugalgo iparraldea oparoagoa eta aberatsagoa zen hegoaldea baino non biztanleriaren gehiengo batek landa eremuetan egiten zuen lan. Salazarren erregimenaren garaian, desberdintasun handiak zeuden nobleziaren eta langile klasearen artean. Alegia, portugalgo aberastasun guztia elite txiki batek biltzen zuen. Horren harira, deigarria da garaiko portugalgo hamar familia garrantzitsuen artean herrialde osoko aberastasunaren %50a biltzen zutela. Gizarteari dagokionez, analfabetasun tasa handia zegoen portugalen eta gizartea oso oso erritmo motelean modernizatzen zen. Aurretik aipatutako guztiak, migrazio mugimendu handiak sortu zituen portugalen. Migratu zuten portugaldar gehienek, Brasilera edo Frantzia, Belgika, Suitza eta Alemaniara migratu zuten.

ERREGIMENARI OPOSIZIOA aldatu

Oposizioari dagokionez, langile, ikasle eta Salazarrekin bat egiten ez zuten militarrek osatzen zuten oposizioaren gehiengoa. Diktadura guztian zehar, ekintza eta konplot ugari eraman zituzten aurrera. Honako hauek izan ziren ekintza azpimagarrienak:

  • 1961.urtean Santa Maria ontzia bahitu.
  • 1962.urtean Bejako kuartelari erasoa.
  • 1974.urtean Caldas de Rainhanen altxamendu saiakera.

KONTZIENTZIAZIO PROZESUA aldatu

70eko krisiak egonkortasun aldi luzearekin amaitu zuen Europako herrialde kapitalista garatuetan. Hori horrela, borroka giro orokortua sortu zen gizartean, baita Portugalen ere.

Gerra koloniala izan zen ia 50 urte iraun zituen diktadura erainsteko faktore erabakigarriena. Portugalgo indar armatuek bazekiten ezin ziotela gerra kolonialari aurre egin, baina hala ere erregimenak koloniak mantentzeko beharra defendatzen zuen eta ekonomia guztia horretara bideratzen zuen. Koloniarik gabe Espainiak menderatu egingo zuela argudiatzen zuen. Portugaldarrek, ordea, ez zuen kolonietako errealitatea ezagutzen; prentsa zentsuratuta zegoen eta hildakoak ezkutatu egiten zituzten.

Ginea-Visauen gerra galtzear zeudela ere ez zekiten metropolian. Alabaina, bertan borrokan zebiltzan militarrak egoeraz kontzientziatzen joan ziren pixkanaka. Gerra koloniala amaitu egin behar zen eta horretarako ezinbestekoa zen erregimena gainditu eta demokrazia bat ezartzea.

IRAULTZAREN PRESTAKUNTZA PROZESUA aldatu

1974ko otsailean Marcello Caetanok Antonio de Espinola, erregimeneko buruzagietako bat, kargutik bota zuen “Portugal eta etorkizuna” liburua argitaratu izanagatik. Liburu horretan kolonietako gerra bukatu egin behar zela eta gatazkari irtenbide bat bilatu behar zitzaiola defendatu zuen. Gertaera horrek Espinola Indar Armatuen Mugimendura gehiago hurbiltzea eragin zuen. Horrez gain, Vasco lourenço, mugimenduaren buruzagietako bat, Azoreetara bidali zuten.

Erregimenaren estrategia ikusita, mugimenduaren antolatzaileek iraultza azkartu egin behar dela ikusi zuten. 1974ko martxoaren 16an Caldas de Rainha herrian golpe saiakera bat egin zuten indar armatuko kide batzuek, baina altxamenduak porrot egin zuen.

Azkenik, indar armatuaren buruzagi gorenak, Otelo Saraiva de Carvalhok, iraultzarako eguna zehaztu zuen: Apirilaren 25a izango zen egun hori. Apirilaren 24ean, Otelok Portugalgo parke batean pasa zuen arratsaldea iraultzaileei ezkutuan altxamenduaren azken argibideak ematen.

IRAULTZAREN EGUNA aldatu

1974ko apirilaren 25ko iraultzan lurreko armadak hartu zuen parte batik bat; aireko armadako 8 militar gehitu ziren eta itsasoko armadako beste 2.

Bi abesti izan ziren gau hartan operazio militarra hastera zioala ohartazi zutenak. Apiriralen 24ko gaueko 22:55etan entzun zen Clube irratian lehen seinalea; Paulo de Carvalhoren “e depois do adeus” abestia. Bigarren eta azken seinalea 00:25etan entzun zen Renascença irratian: Jose Alfonsoren “Grândola, Vila Morena” abestia.

Une horretan bertan, Otelo Saraivaren agindupean, iraultzaileak kapitaleko puntu estrategikoak okupatzen hasi ziren: hedabideak, aireportuak, gobernu erakundeak, eta abar.

Iraultzaren egunean bertan NATOko fragata bat Tajoko bokalean zegoen, baina gatazkan parte hartzeari uko egin zion. Goizeko 10etan Escola Prática de Cavalaria de Santarém Lisboara iritsi zen Salgeiro Maiaren gidaritzapean, baina horiek ere ez ziren gatazkan sartu. Are, Salgeiro Maiak iraultzak irabazi egin zuela adierazi zuen eta ultimatum bat bidali zion Caetanori.

Caetanok errenditu aurretik boterea egun batzuk lehenago kargugabetu zuen Espinola generalari entregatzeko eskatu zuen.

Jendea kalera atera zen, tankeetara igo zen eta militarrekin batera ospatu zuen garaipena.

KLABELIN GORRIAK aldatu

Taberna batean klabelinak erosi zituzten apirilaren 25 horretan haien urteurrena ospatzeko. Taberna ireki ezingo zutela ikusirik tabernako zerbitzari batek, Celeste Caeiro, klabelinak soldaduen artean banatu zituen. Soldaduek uniformeak, armak, eta abar klabelinekin apaindu zituzten eta hori dela ez ezagutzen da 1974ko apirilaren 25eko iraultza Klabelinen Iraultza izenez.

MUGIMENDU BAKETSUA aldatu

Iraultza baketsua izan zen. PIDE polizia politikoa izan zen tiro egin zuen bakarra 4 hildako eta hainbat zauritu utzi zituelarik. Iraultza odolik isuri gabe egin zen lezio bat emanaz munduari.

IRAULTZAREN ONDORENGO GARAIA aldatu

Apirilaren 25ean bertan preso politikoak askatu zituzten eta erbestean zeuden politikariak ere itzuli egin ziren. Erregimenak ilegalizatu zituen alderdiak berriro ere legalizatu ziren eta zentsura kendu zen.

Apirilaren 26ean estatuko telebista eta irratietan Indar Armatuko Mugimenduko kideak aurkeztu ziren Espinola buru zutela. Horiek Salbazio Nazionalerako Batzarra osatu zuten eta lehenengo erabakiak hartzeaz eta egun batzuk beranduago behin-behineko gobernu bat eratzeaz arduratu ziren.

Ondoren boterea lortzeko borroka hasi zen. Hiru F tradizionalak (Futebol, Fado e Fátima) hiru D (Democratizar, desenvolver e descolonizar) bilakatu behar zirela argi zuten denek, baina bakoitzak helburu hori lortzeko modu ezberdin bat planteatzen zuen.

Hurrengo ia bi urteetan, PREC (Proceso Revolucionario en Curso) bezala ezagutuak, demokrazia hitzaren esanahiaren eta deskolonizazio prozesuaren inguruko eztabaidak eman ziren. Espinolak eta beste batzuek koloniak mantendu nahi zituzten; kapitain gehienek, ordea, ez. Azkenik, 1974ko iraila eta 1975eko azaroa bitartean koloniek independentzia lortu zuten: Ginea-Visau, Mozanbique, Cavo Verde, Santo Tome y Principe eta azkenik, Angolak.

Eztabaida ideologiak zirela eta bi bando sortu ziren:

  1. Moderatuak: Ernesto de Melo Antunesen jarraitzaileak eta mendebaldar demokrazia ezartzearen aldekoak.
  2. Ezkertiarrak: Otelo Saraivaren jarraitzaileak eta iraultzaren arrakastan sakontzearen aldekoak. Otelok ez zuen diktadura faxista batetik demokrazia burges batera pasa nahi.

Otelo Saraiva hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zituen bozka asko lortu. Ondoren kartzelatik igaro zen: atentatu terroristak egin izana egotzi zioten nahiz eta berak ez zuen inoiz halakorik aitortu.

Espinolak hainbat eskuinekoen aldeko golpe saiakera egin zituen. Porrot egin zuten baina politika erradikalizatu zuten.

Iraultzaren Batzarrak hainbat erabaki hartu zituen, horien artean enpresa, lur eta ondasun guztiak nazionalizatzea. Latifundistek ihes egin behar izan zuten.

1975eko irailaren 29an Espinolak dimititu egin zuen herrialdeari diktadura berri bat hasiko zela ohartaraziz; oraingoan diktadura ezker aldekoena izango zen.

Egoera erradikalizatzen joan zen eta 1975eko azaroaren 25ean ezker muturrekoen azken saiakera golpista eman zen, baina porrota pairatu zuten. Iraultzaren amaiera izan zen.

1975eko azaroaren 25aren ondoren Portugalgo egoera estabilizatuz joan zen. Batzar Konstituziogileak 1976ko konstituzioa onartu zuen eta demokrazioa parlamentarioa ezarri zen. António Ramalho Eanes izendatu zuten errepublikako presidente.

Erreferentzia bibliografikoak: aldatu

Aramendi Mendia, Txomin (2019). Espainia eta Portugaleko Erregimen Aldaketen Sakonera Demokratikoen arteko Konparaketa. [On-line], eskuragarri hemen:  https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/34755/TFG_Mendia_Aramendi_Jon.pdf?sequence=1

Paredes,  J. (2008). Historia unibertsal garaikidea Lehen Mundu Gerratik gure egunetara. Hegoaldeko Europaren bilakaera politikoa xx.mendearen bigarren erdian. (p. 442-446).

Radio Nacional de España (2014). “25 de abri: Lisboa era una fiesta” [On-line], eskuragarri hemen: https://www.rtve.es/alacarta/audios/documentos-rne/documentos-rne-25-abril-lisboa-era-fiesta-19-04-14/1790190/