Lankide:Iker Lacalle/Proba orria

ESKUPILOTA TRINKETEAN aldatu

ESKUZ BURUZ BURU TRINKETEAN aldatu

EGITURA (Barne Logika): aldatu

Pilotarien arteko Harremana: aldatu

Eskupilotako jokamolde honetan dueloa simetrikoa da, konkretuki buruz burukoa, hau da, bat baten kontra. Horrekin batera, kontrakomunikazio harreamana ere ematen da. Gainera, pilotarien artean erlazio baztertzailea eta egonokrra emango da, eta beraz, erlazio antagonista emango da. Horretaz aparte, lehenego sakean ezik, sakearen arduraduna aurreko tantoaren irabazlea da.

Jokamolde honetan ez dago emakumeen txapelketarik, emakumeek ez dutelako ohitura trinketean jokatzeko, beraz, esan dezakegu orokorrean edo guztiz gizonezkoak aritzen direla.

Pilotarekiko Erlazioa: aldatu

Gizonezkoen artean 4 arauzko kategoria ditugu: kadeteak (15-16 urte), jubenilak (17-18 urte), 22 azpikoak (19-21 urte) eta nagusiak (22 urtetik aurrerakoak). Horrekin batera, kategoria bakotzarako pilotak era batekoak izango direla ondeoriozta dezakegu, baina nagusienak bakarrik hartuko ditugu kontuan.

PILOTAREN PISUA DIAMETROA KOLOREA MATERIALA
NAGUSIAK 95-97 59-60 NAHI DENA, BAINA IKUSGARRIA IZAN BEHAR DA LARRUA

Pilota eskuz kolpa dezakegu soilik, eskumuturrak salbuespen, eta noski, sakerako hartu daiteke pilota, baina behin pilota aterata jo egin behar da momentu oro.

Honi gehitu diezaiokegu, eskuak babesten dituztela takoekin:

Espazioa: aldatu
Instalazioa: aldatu

Eskupilotaren jokamolde hau, izenak esaten duen moduan, TRINKETEAN jolasten da eta honek ezaugarri / atal hauek ditu:

·Trinketean bi zati bereizten dira: kantxa eta ikusleentzako eremua.

Kantxa: zorua, frontisa, ezkerreko horma, eskuineko horma, errebotea, xiloa (estaltzeko aukera), frailea (eskuineko hormaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka) eta teilatutxoa / taula.

Ikusleentzako eremua:  Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bana dago eta bestela harmailetan kokatu daitezke.

·Gainera, badaude txapak eta marrak:

Txapak: Frontiseko goiko (zorutik 8.5 metrora) eta beheko (zorutik 0.8 metrotara) txapak eta alboetako hormetako eta erreboteko txapak (zorutik 5.5 metrotara). Gutxienez guztiak 15 zentrimetro zabal dira eta soinu argia izan behar dute.

Marrak: punpako marra eskuzko jokamoldeen sakerako, sakeko marra gomazko paletarako, faltako marra eskuzko jokamoldeen sakerako, sakeko marra larruzko paletarako eta sarerako eta falta-erdiko marra. Gutxienez guztiak 15 zentimetro zabal izan behar dira.

·Hauek dira aurreko atalen neurri batzuk:

Frontisaren zabalera 9.5 m
Zorutik frontiseko goiko txaparainoko altuera 8.5 m
Zorutik goiko sare edo mugarainoko altuera 9.5 m
Kantxaren zabalera 8 m
Zorutik erreboteko eta alboetako hormetako txapara arteko altuera 5.5 m
Erreboteko sarearen eta eskuineko hormaren arteko distantzia 1 m
Erreboteko sarearen eta ezkerreko taularen arteko distantzia 1 m
Xiloaren zabalera, kanpoaldean 0.6 m
Xiloaren altuera, kanpoaldean 0.6 m
Xiloaren zabalera, barrualdean 0.3 m
Xiloaren altuera, barrualdean 0.3 m
Xiloaren sakonera 0.3 m
Xilotik beheko txaparainoko tartea 0.4 m
Xilotik frailearekiko tartea 0.4 m
Zorutik frontiseko beheko txaparainoko altuera 0.8 m
Frailearen zabalera 0.45 m
Taularen zabalera 1.55 m
Taularen altuera, beheko aldean 1.9 m
Sarearen altuera, beheko aldean 1 m
Sarearen zabalera 0.85 m
Taularen malda 18º
Frontisetik erreboterainoko distantzia 28.5 m
Frontisetik erreboteko teilatutxorainoko distantzia 27.2 m
Ezkerreko saretik erreboteko teilatutxorainoko distantzia 2 m
Ezkerreko saretik erreboterainoko distantzia 3.3 m
Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (eskupilotan) 7.25 m
Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (herramientan) 4.5 m
Eskupilotako sakerako bote emateko marra 10 m
Eskupilotako falta marra 17.5 m
Gomazko paletarako sakerako marra 15 m
Sarerako eta Larruzko paletarako bote emateko marra 20 m
Media marra 2.5 m
Sake-erresto Eremua: aldatu

Aurreko taulan oinarritzen bagara, esan dezakegu erresto eremua eskuz buruz-buruko modalitatean, eskupilotako falta marra gainditu behar da, hau da, frontisetik hasita 17.5 metrotara dagoen marra. Falta marra pasatzen ez bada tantoa aurkariarentzat izango da, hau da, aukera bat dago sakea ondo ateratzeko. Trinketeko euskal pilotaren jokamolde batzuetan ez bezala, eskuz buruz-buruko euskal pilotan, trinketean, ez da sakea eskuinetik ezkerrera egin behar, beraz, errestatzailea ezkerreko aldean kokatuko dela esan dezakegu sarea babesteko. Aldi berean, pilota jokoan jartzeko sakatzaileak pilota eskupilotako sakerako bote emateko marraren atzetik punpatu behar du, 10 metrotara dagoen marra frontisetik. Sakean baimenduta dago espazioko betse elementu erabilgarriak ukitzea, hau da, paretak, teilatua eta errebotea. Sakean, sarera zuzenean joan daiteke tantoa lortzeko, beti ere, sare zati hori faltako marraren atzetik badago.

Kokapena: aldatu

Pilotariek ez dute leku espezifikorik, nahi duten tokian egon daitezke, hau da, ez dute inolako debekurik jokalekuan zehar lekualdatzeko, beti ere, aurkariari eragozten ez badio. Kasu horretan, tantoa errepikatzea edo tantoa irabazi duenarentzat izatea erabakitzen da.

Zer marra eraginkor eta zer debeku daude? Zer arau daude? aldatu

Hurrengo arauak zeharkako jokoen arau orokorrak dira:

  • Federazioaren lizentzia aurkeztu behar da partidoa jolastu ahal izateko, aurkeztu ezean, NANa erakutsi ahalko du, baina 72 ordu izango ditu federazioan lizentzia aurkezteko. Hori zure lurraldean jolasten baduzu, bestela ezinezkoa da hori egitea eta galdutzat emango da partidoa. Gainera, 10 euro ordaindu beharko ditu federazioari.
  • Jokoari hasiera eman baino lehen epaileen eta jokalarien aurkezpen bat egin behar da.
  • Sakerako zozketa egiteko txanpon bat erabiliko da, alde urdin bat eta alde gorri bat duena. Ateratzen den kolorea izango da sakatzailea.
  • Tantoaren hasiera:
  1. Sakeko punpa egin baino lehen ohartarazi behar zaio aurkariari.
  2. Aurreko tantoa irabazi duenak ateratzen du, lehenengo sakea izan ezik, auzaz erabakitzen dela.
  3. Behin punpa eginda sakea hasitzat emango da.
  4. Lehenengo punpa 8,5m-ra dagoen marraren edo markaren atzetik egingo da buruz-buruko jokamoldean. Binakako jokamoldean, aldiz, sakea librea izango da.
  • Jokoaren nondik norakoa:
    • Pilota eramatea: sakea egin ondoren, errestoan pilota frontisera eraman behar da; lehenengo talde batek eraman behar du eta jarraian besteak. Taldean pilotari bat baino gehiago badaude, ez dira txandakatu behar pilota jotzeko.
    • Posizio aldaketa: partidan zehar nahi beste posizio aldaketak egin ditzakete pilotariek.
    • Partidaren amaiera: talde batek puntuazio batera iristean bukatzen da partida:
  • Senior: 50 tantora edo 3ko hoberenera (15 tantora izango dira jokoak, baina berdinketa badago, azkeneko jokoa 10 tantotara jokatuko da).
  • Faltak / tantoak lortu:
    • Hasitako sakea ez denean amaitzen.
    • Sakeko punpa kantxatik kanpo, edota sakeko marraren gainean edo aurrean egiten denean.
    • Sakean, pilotak frontisean jo ondoren, pilotak faltako marraren eta frontisaren artean egiten duenean punpa. Faltako marra 17.5 metrotan dago.
    • Pilotak joko-eremua mugatzen duen marra edo txaparen bat jotzen duenean.
    • Pilotak joko-eremutik kanpoko elementuren bat jotzen duenean, edo mugetatik kanpo irtetzen denean.
    • Pilota ez denean eramaten bigarren punpa egin baino lehen.

Trinketeko arau espezifikoak:

  • Kantxan punpa egin gabe joko-eremutik kanpo doazen pilotak falta dira.
  • Trinketeko partidetan epailea trinketearen barruan egongo da.
  • Pilotak taulan punpa egin arren edo taulan zehar ibili arren, ez da benetako punpatzat hartuko.
  • Zoruan punpa egin ondoren sarea jotzen duten pilotak tanto dira pilota sarera jaurti duen taldearentzat.
  • Teilatupeko sarera zuzenean bidaltzean ere tanto zuzena izango da beti ere lehenik frontisa jo badu.
Denbora: aldatu

Partida bat talde batek puntuazio batera iristean bukatzen da, baina 3 tanteo mota daude, bat maila bakoitzeko. Lehen bezala, nagusietako jokamoldean bakarrik oinarrituko gara:

Nagusiak 40 edo 3ko hoberenera (15era izango dira jokoak, baina berdinketa hausteko joko hori 10era jokatuko dira).

JOKO EKINTZA: aldatu

Sakalaria: aldatu
Sakean Pilotarien Kokapena: aldatu

Aurreko irudia ikusita esan dezakegu sakalaria 10 metrotara dagoen marratik atzera egin behar duela lehenego punpa, eta bere aurkaria, berriz, 17.5 metroko marratik atzera egongo da eta ezkerreko aldean, sarera babesteko, pilota eramateko, bai airez edo bai punpa bat egin ostean (airez eramanez gero marratik atzera izan behar da bestela faltatzat hartuko da).

Kolpe Motak eta Jokaldi Nagusiak: aldatu
  • Atzetik aurrerakoak punpa ostean
  • Beheko boleak
  • Goiko boleak
  • Gantxoak
  • Dejadak
  • Bi paretak

ESKUZ BINAKA TRINKETEAN aldatu

EGITURA (Barne Logika): aldatu

Pilotarien arteko harremana: aldatu

Trinketea eskupilotaren jokamolde bat da. Jokamolde honen binakako partidetan (2 vs 2) aurki ditzazkegu bi elkarrekintza mota: koperazioa eta oposizizioa. Kantxan bi pilotari kide beste biren aurka elkarlanean aritzen dira; haien helburu nagusia beste bikoteari tantoak eta, azkenean, partidua irabaztea izanez. Ildo honetatik abiatuta, binakako trinketea taldeko duelu simetriko bat dela esan daiteke, non kontrakomunikazio (aurkariekin) eta komunikazio (kidearekin) harremanak ematen diren eta pilotarien arteko erlazio baztertzailea eta egonkorra den. Horrez gain, pilotariak haien artean markatzen direneze eta, hortaz, oposizioa nagusitzen denez, jokalarien artean erlazio antagonista egongo dela esango dugu. Erlazio honen barnean pilotariek aurkako bikotearen kolpe txanda errespetatuko dute elkarrekintza oztopatu gabe. Honi gehituta, bikote berdinaren barnean ez dago txanda muga bat pilota kolpatu ahal izateko; hau da, bikotearen pilotari batek nahi adina pilota bueltatu ditzazke nahiz eta bere kideak ez jo ezta bat ere. Guzti hau logikoki taktikaren menpe geratuko da eta guztiz autazkoa izango da bikote bakoitzarentzat.  Azkenik, lehenengo sakea izan ezik, partiduko sake guztiak aurreko tantoaren bikote irabazleak gauzatuko du.

Pilotarekiko erlazioa: aldatu

Trinkean eskuz erabiltzen diren pilotak:

JOKAMOLDEA MAILA PISUA DIAMETROA KOLOREA
Eskuz Senior 95-97 5.9-6.0cm Ikusgarria

Binakako tranketean, buruz buruko trinketean bezala, pilota sioilik jo/kolpatu daiteke. Pilota hartzen den une bakarrak sakatzerako orduan eta hasieran saskitik ateratzerakoan izango dira. Sakatzaileak pilota hartu eta frontisera kolpatuko du soruan punpa eman eta gero, hortik aurrera elkartrukea pilotari eskuarekin emanez gauzatuko da. Hau kontuan hartuta, ez dago pilota eskuarekin ez den beste edozein gorputz atalekin kolpatzerik tantoa irabazteko.

Orokorrean, trinketean erabiltzen diren piloten neurriak eta pisuak zehaztuta daude, baina hauen kolorea ez. Beharrezkoa da pilota bat partida ofizial batean erabiltzeko kolore aproposa izatea; hau da, pilotalekuaren pareten koloreetatik beraizgarria izatea, jokalariek momentu oro antzeman ahal izateko pilota espazio osoan. Horretaz gain, gomendagarria da pilota kolpatzeko eskuetarako babes bereziak (esku pilotako takoak) erabiltzea lesioak ekiditeko eta elkartruke luzeagoak egin ahal izateko minik hartu gabe.


Euskal pilotak modalitate oso ezberdinak dituen heinean, orokorrean mutilek zein neskek praktikatzen dituzte, baina trinketearen kasuan banakako edo binakako partidetan mutilen presentzia erabatekoa da. Naska kopuru eskas batek jokatzen du modalitate hau, ez baitaude txapelketa ofizialik ezta elkarterik hauek batzen dituztenak. Ondorioz, neskek trinketean aritzeko ohitura eta ilusioa galdu dute eta dagoeneko bakarrik mutilek praktikatzen duten kirola bihurtu da.

Espazioa: aldatu
Instalazioa: aldatu

Eskupilotaren jokamolde hau, izenak esaten duen moduan, TRINKETEAN jolasten da eta honek ezaugarri / atal hauek ditu: ·Trinketean bi zati bereizten dira: kantxa eta ikusleentzako eremua.

Kantxa: zorua, frontisa, ezkerreko horma, eskuineko horma, errebotea, xiloa (estaltzeko aukera), frailea (eskuineko hormaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka) eta teilatutxoa / taula.

Ikusleentzako eremua:  Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bana dago eta bestela harmailetan kokatu daitezke.

·Gainera, badaude txapak eta marrak:

Txapak: Frontiseko goiko (zorutik 8.5 metrora) eta beheko (zorutik 0.8 metrotara) txapak eta alboetako hormetako eta erreboteko txapak (zorutik 5.5 metrotara). Gutxienez guztiak 15 zentrimetro zabal dira eta soinu argia izan behar dute.

Marrak: punpako marra eskuzko jokamoldeen sakerako, sakeko marra gomazko paletarako, faltako marra eskuzko jokamoldeen sakerako, sakeko marra larruzko paletarako eta sarerako eta falta-erdiko marra. Gutxienez guztiak 15 zentimetro zabal izan behar dira.

·Hauek dira aurreko atalen neurri batzuk:

Frontisaren zabalera 9.5 m
Zorutik frontiseko goiko txaparainoko altuera 8.5 m
Zorutik goiko sare edo mugarainoko altuera 9.5 m
Kantxaren zabalera 8 m
Zorutik erreboteko eta alboetako hormetako txapara arteko altuera 5.5 m
Erreboteko sarearen eta eskuineko hormaren arteko distantzia 1 m
Erreboteko sarearen eta ezkerreko taularen arteko distantzia 1 m
Xiloaren zabalera, kanpoaldean 0.6 m
Xiloaren altuera, kanpoaldean 0.6 m
Xiloaren zabalera, barrualdean 0.3 m
Xiloaren altuera, barrualdean 0.3 m
Xiloaren sakonera 0.3 m
Xilotik beheko txaparainoko tartea 0.4 m
Xilotik frailearekiko tartea 0.4 m
Zorutik frontiseko beheko txaparainoko altuera 0.8 m
Frailearen zabalera 0.45 m
Taularen zabalera 1.55 m
Taularen altuera, beheko aldean 1.9 m
Sarearen altuera, beheko aldean 1 m
Sarearen zabalera 0.85 m
Taularen malda 18º
Frontisetik erreboterainoko distantzia 28.5 m
Frontisetik erreboteko teilatutxorainoko distantzia 27.2 m
Ezkerreko saretik erreboteko teilatutxorainoko distantzia 2 m
Ezkerreko saretik erreboterainoko distantzia 3.3 m
Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (eskupilotan) 7.25 m
Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (herramientan) 4.5 m
Eskupilotako sakerako bote emateko marra 10 m
Eskupilotako falta marra 17.5 m
Gomazko paletarako sakerako marra 15 m
Sarerako eta Larruzko paletarako bote emateko marra 20 m
Media marra 2.5 m
Sake/Erresto Eremua: aldatu

Binakako trinketean sakatzerakoan dauden arauak:

JOKAMOLDEA MAILA SAKEA

PUNPA       FALTA     MEDIA

Eskuz binaka Nagusiak librea 17.5m ez dago

Sakatzerako orduan bikoteko edozein kidek (aurrelaria gehienetan) pilota hartu eta sakea gauzatuko du. Horretarako, sakalariak pilota soruko edozein tokitan punpatu beharko du gero hau kolpatu ahal izateko eta frontisera bidaltzeko; hau sake libretzat hartuko dugu, non sake marrarik ez den egongo. Beste alde batetik, frontisetik 17,5m-tara marra bat egongo da. Honek mugatuko du sakean egin beharreko distantzia minimoa sakea ona izan dadin. Pilota frontisera bidali eta gero, pilotak derrigorrez 17,5m-ko marra pasa beharko du eta bigarren punpa marra honen eta errebotearen arteko espazioan eman beharko du sakea ona izateko. Hau gertatu ezean, hau da, pilotaren bigarren punpa 17,5.m-ko marraren aurretik ematen badu, motza izango da eta, ondorioz, faltzatzat hartuko da eta tantoa beste bikotearentzat izango da, hurrengo tantoaren sake aukerarekin batera.

Jakina, limite honetaz gain, sakean pilotak frontisaren gaineko marra eta txapatik beherako eremuan jotzen badu txarra izango da. Sakean frontisaz gain, pilotak lurra ukitu baino lehen eskuineko paretan zein teilatu gainean punpatu dezake eta zuzenean sarera baldin badoa ontzat hartuko da, tanto zuzena izanez. Errestoaren aldetik, bigarren punpa eta gero, errebotean kolpatu eta gero edo airez egin daiteke. Erreferalariak une oro mantendu beharko dira 17,5m-ko marraren atzetik errestoa ganoraz egin ahal izateko noski.

Zer marra eraginkor eta zer debeku daude? Zer arau daude? aldatu

Hurrengo arauak zeharkako jokoen arau orokorrak dira:

  • Federazioaren lizentzia aurkeztu behar da partidoa jolastu ahal izateko, aurkeztu ezean, NANa erakutsi ahalko du, baina 72 ordu izango ditu federazioan lizentzia aurkezteko. Hori zure lurraldean jolasten baduzu, bestela ezinezkoa da hori egitea eta galdutzat emango da partidoa. Gainera, 10 euro ordaindu beharko ditu federazioari.
  • Jokoari hasiera eman baino lehen epaileen eta jokalarien aurkezpen bat egin behar da.
  • Sakerako zozketa egiteko txanpon bat erabiliko da, alde urdin bat eta alde gorri bat duena. Ateratzen den kolorea izango da sakatzailea.
  • Tantoaren hasiera:
  1. Sakeko punpa egin baino lehen ohartarazi behar zaio aurkariari.
  2. Aurreko tantoa irabazi duenak ateratzen du, lehenengo sakea izan ezik, auzaz erabakitzen dela.
  3. Behin punpa eginda sakea hasitzat emango da.
  4. Lehenengo punpa 10m-ra dagoen marraren edo markaren atzetik egingo da buruz-buruko jokamoldean. Binakako jokamoldean, aldiz, sakea librea izango da.
  • Jokoaren nondik norakoa:
    • Pilota eramatea: sakea egin ondoren, errestoan pilota frontisera eraman behar da; lehenengo talde batek eraman behar du eta jarraian besteak. Taldean pilotari bat baino gehiago badaude, ez dira txandakatu behar pilota jotzeko.
    • Posizio aldaketa: partidan zehar nahi beste posizio aldaketak egin ditzakete pilotariek.
    • Partidaren amaiera: talde batek puntuazio batera iristean bukatzen da partida:
  • Senior: 50 tantora edo 3ko hoberenera (15 tantora izango dira jokoak, baina berdinketa badago, azkeneko jokoa 10 tantotara jokatuko da).
  • Faltak / tantoak lortu:
    • Hasitako sakea ez denean amaitzen.
    • Sakeko punpa kantxatik kanpo, edota sakeko marraren gainean edo aurrean egiten denean.
    • Sakean, pilotak frontisean jo ondoren, pilotak faltako marraren eta frontisaren artean egiten duenean punpa. Faltako marra 17.5 metrotan dago.
    • Pilotak joko-eremua mugatzen duen marra edo txaparen bat jotzen duenean.
    • Pilotak joko-eremutik kanpoko elementuren bat jotzen duenean, edo mugetatik kanpo irtetzen denean.
    • Pilota ez denean eramaten bigarren punpa egin baino lehen.

Trinketeko eskuzko arau espezifikoak:

  • Kantxan punpa egin gabe joko-eremutik kanpo doazen pilotak falta dira.
  • Trinketeko partidetan epailea trinketearen barruan egongo da.
  • Pilotak taulan punpa egin arren edo taulan zehar ibili arren, ez da benetako punpatzat hartuko.
  • Zoruan punpa egin ondoren sarea jotzen duten pilotak tanto dira pilota sarera jaurti duen taldearentzat.
  • Teilatupeko sarera zuzenean bidaltzean ere tanto zuzena izango da beti ere lehenik frontisa jo badu.
Denbora: aldatu

Trinketean bi eratara eraman daiteke ùntuazio sistema eta honen arabera partiden luzapena ezberdina izan daiteke:

  • Nagusietan: 50 tanto edo 3ko hoberenera (15era izango dira jokoak, baina berdinketa hausteko joko hori 10era jokatuko dira).

JOKO EKINTZA aldatu

Sakalaria eta sakean pilotarien kokapena: aldatu

Irudian ikus daiteken moduan sakalaria espazioko edozein eremutan kokatuko da sakeko hasierako punpa eman ahal izateko eta sakea gauzatu ahal izateko. Bere kidea elkartrukerako prestatuko da errestoari erantzuna emateko toki egokian kokatuz. Beste bikotea, hau da, errestoa egingo duen bikotea 17.5m.ko marraren atzetik kokatuko da. Sakea egiten denean hauek hurrengo kolpea egin beharko dute eta frontisera birbidali beharko dute pilota. Hau egin eta gero bakoitzak (aurrelaria eta atzelaria) bere kokapen espezifikoa hartuko du pilotalekuan (kokapena ez dago araututa eta pilotari bakoitza nahi duen tokian kokatu ahalko da, beti ere beste pilotariak oztopatzen ez dituen toki batean jakina) eta elkarrtrukearekin jarraituko dute.

Kolpe Motak eta Jokaldi Nagusiak: aldatu