Lankide:IkerGuadilla4/Proba orria

Marrazoa arrain mota bat da. Hezurrak bigunak ditu (kartilagozkoak) azkar mugitzeko. Haragijalea da, hau da, beste arrainak jaten ditu. Horregatik da hain azkarra, beste arrainak harrapatzeko. Hortzak triangelu formakoak dira gure letaginak bezalakoak. Gainera, hortzak guk bezala ilaratan antolatuta dituzte baina gureak baina askoz zorrotzagoak dira haragia jateko. Marrazo bati hortz bat erortzen bazaio beste bat ateratzen zaio aste batean. Marrazoek ez dute ondo ikusten baina usaimen eta dastamen oso ona dute. Uretan dagoen odol tanta bat usaindu dezakete oso urruti egonda.

Marrazoen azala ezkataz osatuta dago eta ezkatek azkarrago mugitzen eta zaratarik ez egiten laguntzen diete. Marrazoek hogeita hamar urte irauten dituzte bizirik. Hainbat motatako marrazoak aurki ditzakegu tamaina desberdinekoak direnak. Marrazo txiki batetik 18,5 metro altuerako eta 21.5 tonelada pisuko marrazo erraldoi batera pasa daiteke. Beraz, marrazo aniztasun handia dagoela aipatu daiteke.

Hezurrez osaturik daude gizakiak bezala. Haien hezurrak kartilagoz egindakoak daude, beraz, oso gogorrak dira eta indar handia beharko litzateke hauek apurtzeko. Bestetik, animali harrapakariak dira. Aniztasun handik arrainak jaten dituzte, nagusiki tamaina txikiko animaliak. Bestetik, moluskuak eta txirlak sartzen dituzte ere haien egunerokotasuneko menuan.

Marrazo espezie batzuk ur goxoko uretan bizi dira. Beste batzuk, aldiz, ur gaziko ozeanoetan. Marrazo kantite handien aurkitu dezakegun tokia Hego Afrika da. Bertara arrainzaleak joaten dira marrazoak harrapatzera. Marrazoek arnasketa haien gorputzen alboetan dituzten zakatzen bitartez egiten dute. Ur azpian bizitzeko gaitasuna dute, beraz, haien arnasketa gizakienekin konparatua guztiz desberdina da. Guk ur azpian egon gaitezke denbora mugatu batean zehar.

Marrazoen azal kolorea zuria eta grisa arteko konbinaketa bat da nagusiki. Azal kolore berezia dute, beraz, egunen batean hondartzan egonez gero, oso erraza izango litzateke hauek desberdintzea olatuen artean.


Marrazoa animalia arriskutsua izateagatik ezaguna da. Haien tamaina handiko gorputzak eta jokabidea, beldurra zabaldu du biztanleen artean beldur handia hartuz animali hauei. Haiek izan dira hainbat gizakien hilketak sortu dituzten errudunak. Hartu duten fama txarren ondorioz, ehunka pelikula sortu dira Marrazoek gizakiengan egindako hilketetan oinarrituta.

Marrazoak oso produktu garestiak dira merkatuan. Horregatik, urtero 100 milioi marrazo hiltzen dira arrantzaleen partez. Hauek marrazoak hartu, hil eta merkatu beltzan saltzen dituzte diru kantitate handia lortzeko. Bitxikeria moduan aipatu daiteke Marrazoei izugarrizko beldurra dioten pertsona horiek, fobia sentitzeko puntura ailegatu direla. Fobia hori “Selacofobia” izenez ezaguna da.


Motak

- Zezen marrazoa: ur gaziko arrain kartilanogosoa da. Espezierik handienak 3 metroko luzera dute.

- Limoi marrazoa: ur gaziko arrain kartilanogosoa da. 3 metro inguru luzekoa da, indartsua eta jatuna, itsaso azpitropikaletan bizi dena.

- Marrazo zuria: 6 metroko espeziak existitzen dira. 30 urtez bizi daiteke. Harraparia da, eta Steven Spielbergen “Jaws” filmaren ondorioz gizaki-harrapatzaile krudeltzat jotzen dute.

- Marrazo balea: munduko arrainik handienetarikoa da. 12 metroko luzera har dezakete. Ur tropikaletan eta subtropiklaten bizi dira. Adituen ustez espezi hau duela zazpi milioi urte sortu zen.

- Mailu-arraina: buruaren forma mailuaren da, horregatik dator mailu-arraina izena. Mundu osoko itsaso epeletan aurki daitezke.