Pastel honi laurden bat (¼) falta zaio. Gainontzekoa (¾), bi zatitan zatitu da. Bat pastelaren erdia (½) da; eta bestea pastelaren laurdena (¼).

Matematiketan, zerbait (unitate edo osotasun bat) zati berdinetan zatitzen dugunean, zatikiak erabiltzen ditugu zati horiek adierazteko.

Adibidez, zerbait bi zatitan zatitzen dugunean, zati horietako bakoitza unitatearen (zerbait horren) erdia da; hori matematikoki adierazteko, honako sinboloa erabiltzen dugu: , baina baita ½ edo 1/2 ere. Esate baterako, demagun pizza bat erosi dutela bi lagunek. Pizza hori bi zatitan banatu dute eta lagun bakoitzak bi zati horietako bana jango du; beraz bakoitzak pizza ½ jango du.


Non daude zatikiak gure bizitzetan? aldatu

Zatikiak gure bizitzetako hamaika egoera desberdinetan agertzen dira: ordua esaterakoan, kopuruak zehazterakoan, luzeraz hitz egiterakoan, pisua adierazterakoan...

Nola adierazten dira zatikiak matematikoki? aldatu

 

Zatikiak bi atal ditu: Zatikiaren beheko atalari izendatzailea esaten zaio, goiko atalari berriz, zenbakitzailea. Bi atal hauek lerro batekin banatzen dira.

  • Zenbakitzailea (goiko atala): unitatetik zenbat zati hartzen diren adierazten du.
  • Izendatzailea (beheko atala): unitatea zenbat zatitan zatitzen den adierazten du.


 
Zatikiaren atalak: zenbakitzailea, izendatzailea eta zatikiaren lerroa.


Adibide batzuk:

  • Laranja bat 2 zatitan banatzean 2 laranja erdi ditugu. Laranja erdia horrela adieraziko dugu    
  • Laranja bat 3 zatitan banatzean, 3 laranja heren ditugu. Laranja herena horrela adieraziko dugu    
  • Laranja bat 5 zatitan banatzean 5 laranja bosten ditugu. Laranja bostena horrela adieraziko dugu    

Zatikietan, beti zenbaki osoak erabiltzen dira; hau da,   ez da zatikia. 1,5 ez delako zenbaki osoa.

Nola irakurtzen dira zatikiak? aldatu

Zatikiak horrela irakurtzen dira: lehendabizi, zenbakitzailea irakurtzen da (goiko atala) eta ondoren izendatzailea (beheko atala), -ren (bokalez bukatzen bada) edo -en (kontsonantez bukatzen bada) atzizkia itsatsita.

Adibidez:

2/5 bi bosten
3/6 hiru seiren
4/10 lau hamarren

Hala ere, badaude salbuespen batzuk:

1/2 erdia (ez bat biren)
1/3 herena (ez bat hiruren)
1/4 laurdena (ez bat lauren)


Hona hemen beste adibide bat:

Lau zatitan banatutako zirkulu bat daukagu
 
zirkulua lau zatitan
Zirkulua lau zatitan banatzen dugu eta bi hartzen ditugu:
 
zirkuluaren bi laurden
Zirkuluaren bi laurden hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu:  


Hartu dugun zatia unitatea baino txikiagoa da, zirkulu osoa baino gutxiago hartu dugu.

Lau zati baino gehiago hartu ditugu, zirkulu bat baino gehiago behar ditugu:
 
zirkuluaren zazpi laurden
Zazpi zirkulu zati hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu:  


Hartu dugun zatia unitatea baino handiagoa da, zirkulu oso bat baino gehiago hartu dugu.

Zein zatiki mota daude? aldatu

Zatiki propioak unitatea baino txikiagoak diren zatiak adierazten dituzten zatikiak dira. Zatiki propioetan zenbakitzailea txikiagoa izaten da izendatzailea baino: adibidez, 1/2, 1/4, 10/12…

Zatiki inpropioak unitatea baino handiagoak diren kopuruak adierazteko erabiltzen dira. Zatiki inpropioetan izendatzailea txikiagoa izaten da zenbakitzailea baino: adibidez 7/4, 5/3, 12/11...


Zatikiak ondo ulertzen laguntzeko bideoa aldatu

Jarraian zatikien inguruko bideo bat daukazue: