Lankide:Faustiniana/Proba orria

Gregorio Larrañaga Mandiola, Mañukorta izengoitiaz, 1943ko Abenduaren 1ean jaio zen Markina-Xemeinen. Bizkaitiar bertsolaria izan zen, 1990eko hamarkadaren hasieran, plazarik gehien egin zituen bertsolarietako bat izan zen. Bere imintzio eta ahoskera bereziek, bertso mundutik harago ere egin zuten ezagun.

BIZITZA

aldatu

Gregorio Larrañaga edo "Mañukorta", 1943ko Abenduaren 1ean jaio zen Markina Xemeingo Mañukorta baserrian, hain zuzen ere, Larruskain auzoan. Oso gaztetatik hasi zen baserrian laguntzen, 14 urterekin, baso-mutil hasi zen, pinuak bota eta basoak garbitzen. Amaren familia bertsozale amorratua zenez, bera ere bertso zaharrak ikasten hasi zen bere kabuz. 1960an hasi zen jende aurrean bertsotan. Garai hartan gizonak soldauska egitera joaten ziren eta hark Galiziako Ferrolera joan behar izan zuen, bertan zegoelarik, Alfonso Irigoienen bitartez, baimena lortu zuen 1966ko Bizkaiko bertsolari txapelketaren finalean parte hartzeko. 1967an, soldauska amaitu ondoren, Norvegiara(Amerikako Estatu Batuetara) joan zen artzain. Sei urte eman zituen. Haren erranetan, "dirua egitera joan nintzen, baina egin nuen apurrak ez zuen batere balio itzuli nintzenean... hala ere, ez naiz hara joanaz inoiz damutu, Euskal Herria maitatzen han ikasi bainuen". 1980ko hamarkadan egin zen ezagun bertso munduan. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen, eta Orixe eta Xenpelar sariak irabazi zituen. Konplexutasun handirik gabeko bertsokera zerabilen, baina maiz lortzen zuen entzulea piztea.

MAÑUKORTA, BERTSONAJEA

aldatu