Lankide:Erika.aizpurua1/Proba orria
BIDERKETAK
aldatuMatematikan biderketa eragiketa (gehiketa, kenketa, zatiketa) oinarrizkoenetako bat da .
Nola kalkulatu dezakegu? Emaitza kalkulatzeko zenbaki bat beste zenbaki batek adierazitako adina aldiz bere buruarekin batzean datza.
Adibidez
Biderketak egiteko erabiltzen ditugun zenbakiak ``biderkagaiak´´ edo ``faktoreak´´dira, eta emaitzari ``biderkadura´´ deritzo.
BIDERKETA TAULA
aldatuBiderketak ikasterako orduan, zenbait trikimailu jakiteak laguntzen du. Adibidez:
- 0ko taula: Zenbaki guztiak 0zenbakiaz biderkatuz, emaitza 0 da.
- 1eko taula: Zenbaki guztiak 1 zenbakiaz biderkatuz, emaitza zenbaki berdina da.
- 2ko taula: Zenbaki guztiak 2 zenbakiaz biderkatuz, zenbakiaren bikoitza izango da.
- 5eko taula: 5 zenbakiaz biderkatutako zenbakiak 0 edo 5 zenbakiz bukatzen dira. Kalkulua errazteko bosnaka gehitzen dira
- 10eko taula: Biderkatutako zenbakiari 0 bat gehitzen zaio.
Taula hau oinarrizko biderketa hauek ikasteko erabiltzen da:
Nola irakurtzen da? Lehenengo zutabeko zenbakia, lehenengo lerroko zenbakiarekin biderkatuz lortuko dugu zenbakia jakitea.
Adibidez:
Lehenengo zutabeko 4 zenbakia , lehenengo lerroko 6 zenbakiarekin biderkatuz, hau da , 24.
9ko zutabea bilatu eta 2ko lerroarekin biderkatu, beraz , 18 da zenbakia.
x | 0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
1 | 0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
2 | 0 | 2 | 4 | 6 | 8 | 10 | 12 | 14 | 16 | 18 | 20 |
3 | 0 | 3 | 6 | 9 | 12 | 15 | 18 | 21 | 24 | 27 | 30 |
4 | 0 | 4 | 8 | 12 | 16 | 20 | 24 | 28 | 32 | 36 | 40 |
5 | 0 | 5 | 10 | 15 | 20 | 25 | 30 | 35 | 40 | 45 | 50 |
6 | 0 | 6 | 12 | 18 | 24 | 30 | 36 | 42 | 48 | 54 | 60 |
7 | 0 | 7 | 14 | 21 | 28 | 35 | 42 | 49 | 56 | 63 | 70 |
8 | 0 | 8 | 16 | 24 | 32 | 40 | 48 | 56 | 64 | 72 | 80 |
9 | 0 | 9 | 18 | 27 | 36 | 45 | 54 | 63 | 72 | 81 | 90 |
10 | 0 | 10 | 20 | 30 | 40 | 50 | 60 | 70 | 80 | 90 | 100 |
BIDERKETA METODOAK
aldatu
ESKUAK ERABILIZ
aldatuBiderketak eskuak erabiliz ere egin daitezke. 6tik 9ra bitarteko biderketak egiteko eskuen metodoa erabili dezakegu.
Adibidez
8 × 7egin nahi badugu, ezkerreko eskuan 8 kontatuko dugu, eta konturatuko gara eskuak 5 hatz dituenez,
bigarren bueltan 3 hatz aterako ditugula (5 + 3 = 8 delako).
Eskubiko hatzarekin berdina egingo dugu, kontatzen hasiko gara, eta 7 zenbakia denez, bigarren bueltan eskuan 2 hatz aterako dira.
Jarraian, ateratako hatz kopuruak batu ( 3+2=5)eta biderkatuko dira (2 x 3=6).
Eta bukatzeko, bi emaitzak batera jarriz lortzen da biderkadura (8 × 7 = 56).
METODO TRADIZIONALA
aldatu(1)
1 0 3
x 4
_____
4 1 2
Nola egin biderketa hau?Hona hemen pausuz pausu biderketa honen azalpena:
1. Zenbakien zifrak biderkatzen ditugu, batekotik hasi eta azkenengo zifrara.
2. 4x3=12 da. 2 zenbakia 4 aren azpian idatzi eta hamarrekoa beste zenbakira eramango dugu. Kasu honetan 4x0=0 denez aurrekoaren hamarrekoa hartzen du (4x0)+1=0+1=1.
3. Bukatzeko, hurrengo biderkagaiarekin biderkatu , hau da, 4x1=4