Lankide:Eretzakolagunak/Proba orria

KARABELA aldatu

Karabela belaontzi mota bat zen. Portugalen eta Espainian XV eta XVI. mendeen artean erabili zen itsas komertziorako eta aurkikuntzetarako. Gainera, karabela salgai asko eramateko ahalmena zuen, tripulazioa bidai luzeetan zehar elikatzeko aukera emanez.

Bere altuera gehienez 30 metrokoa zen eta luzeera 20- 25 metro bitartekoa. Bi masta zituen, hauek belei eusteko zutik kokatzen ziren egurrezko enborrak ziren, eta masta nagusia itsasontziaren erdialdean zegoen. Masta bakoitzeko bela bat zihoan, guztira 3 izanik. Garai hartan itsasontzien oihalak lau aldekoak ziren, baina karabelak oihal triangeluarrak zituen azkarrago joaten laguntzen ziona. Horregatik, belaontzi honek arraunak erabili gabe nabigatzen zuen, eta haizea joaten zen norabidean mugitzeko gaitasuna zuen. Aipatutako ezaugarriei esker, 5 -6 korapiloetan nabigatzen zuen, hau da, 10-15 kilometro orduko abiaduran nabigatzea lortzen zuen.

Itsasontzi hauek oso azkarrak izan arren, desabantaila handi bat zuten, egurrez egina zeudela. Horren ondorioz,  itsasoko ekaitzetan erraz apurtzeko joera zuten eta erretzeko erraztasuna ere.

   Ba al dakizu    

Itsasoko abiadura neurtzeko korapiloak erabiltzen dira. Antzinean horiek neurtzeko prozesu hau jarraitzen zen: itsasontzian zeukaten ontzitxo batean korapiloz osaturiko soka bat lotzen zuten. Korapilo batetik bestera 14,40m zeuden. Orduan,itsasontziaren abiadura jakiteko ontzitxoa uretara botatzen zuten, sokarekin lotuta, eta 28 segundoan zenbat korapiloak askatzen zuten zenbatzen zituzten.