Lankide:EkainJun/Proba orria

Paleoindiar aldatu

Paleoindio esaten zaio Amerikako kontinentearen aldi historikoari Kristoren aurreko 8000. urtera arte garatutako gertaerak hartzen dituena. Paleoamerikar izenez ere ezaguna. Fase honetan kolonaurreko etapa osoaren ezaugarri izan zen barietate linguistiko eta etnikoa eratzen hasi zen.

Kolonaurreko garaia aldatu

Kristobal Kolon Amerikara iristi aurreko garaia da. Eta bereziki antzinako zibilizazio amerikarrei erreferentzia egiteko erabiltzen da. Hego Amerikako kolonaurreko biztanleen jatorriari buruzko hipotesi mota asko daude, baina zientzialari gehienek partekatzen dutena Asiatik mundu berrira beringiako zubiaren bidez igaro ziren giza taldeetatik etortzen direla da. Denborarekin Asiatik etorri ziren biztanle horiek kultura eta hizkuntza desberdinak eratuz joan ziren.

Kultura Chavin eta amazonikoak aldatu

K. a 900. eta k. a 300. urteen artean egungo Peru eta Ekuadorreko andeetako isurialdeetan Chavin Kultura garatu zen. Chavin Kultura klase, apaiz eta gerralarien elkarte bat izan zen. Chavínen ezaugarririk garrantzitsuena eraikinen maila ezberdinetan gainjarritako barne-galerien sistema konplexua da, hastapen- eta kultu-erritualak garatzeko balio izan zuena. Eta haien jainko nagusia jaguarra zen. Zenbait zientzialarik Amazoniako eskualdean dagoen terra preta ikusi dute oihan tropikal hezea Chavinen garaiko beste zibilizazio baten espazio naturala izan zela frogatzeko.

Tiahuanako kultura aldatu

Tiahuanacoko kultura gaur egungo Bolivia, Peru eta Txileko iparraldean zabaldu zen kultura arkeologiko baten izena da, K.a. 1500. eta k. o 1187. urteen artean garatu zen. Haien ekonomia nekazaritzan, abeltzaintzan eta artisau-jardueretan oinarritu zen.

Moche kultura aldatu

Moche kultura, mochica kultura ere deitua, antzinako Peruko kultura bat da, k. o 200. eta k. o 700. urteen artean garatu zena Moche ibaiaren haranean. Moche gizarteak ureztatze-kanalen teknologia konplexua garatu zuten, ingeniaritza hidraulikoan ezagutza zabala erakutsiz eta nekazaritza-muga zabalduz. Gainera, kobrearen erabilera intentsiboa egin zuten armak, erremintak eta apaingarriak fabrikatzeko. Politikoki, gizarte motxeak agintari erlijioso-militarrak buru zituzten jaurerrietan antolatzen ziren.

Inak aldatu

Amerikako Aro Postklasikoan, Inken Inperioa nagusitu zen. Inperio horrek Peru, Bolivia eta Ekuadorko Andeetako eskualdearen zati handi bat menderatu zuen, eta gaur egun Kolonbiako hegoaldekoena eta Txileko iparraldekoena diren lurraldeetaraino iritsi zen, baita Argentinako ipar-mendebalderaino ere. Oso zibilizazio aurreratua izan zen, 13 inkek gidatua, klase sozialetan banatutako herri bat gobernatzeaz arduratzen zirenak. Kitxua zen hizkuntza ofiziala eta bere jainko nagusia Eguzkia zen.

Kolonbiako Andeetako Kulturak aldatu

Bestalde, Andeetako Ekialdeko Mendikatean, gaur egungo Kolonbian, tribuen konfederaziorik handiena sortu zen, Muiskak, Cundiboyacense goi-lautadan nagusi izan zirenak, gaur egun Bogota hiria dagoen lekuan, non Hego Amerikako zibilizazio garrantzitsuenetako bat osatu zuten. Giza talde guztiek nekazaritzan dute oinarria. Irrigazio modu handiak eta nekazaritza materialak ere sortu zituzten.