Lankide:Eiderlpz/Proba orria

The New Yorker 1925ean Harold Ross-ek eta Jane Grant-ek sortutako hedabide estatubatuarra da. Aldizkariak, New York-eko esparru kulturala lantzen du, hala ere, politika, artea eta humorea lantzen ditu baita ere. Lehen hamarkadetan, aldizkariak, bi edo hiru kontakizun argitaratzen zituen astero. Gaur egun, kopurua finko mantendu da: kontakizun bana historia bakoitzeko.

1998tik aurrera, aldizkariaren editorea David Remnick idazle eta kazetaria izan da. Bestalde, argitaratzailea, 1907an sortutako Conde Nast Publications aldizkari taldea da, Publications Inc. eta Publications Inc. komunikabide konpainiaren parte dena.

The New Yorker-ek Amerikako Estatu Batuetako informazioa eskaintzen du, nahiz eta bereziki New Yorkeko esparru kulturalean zentratzen den. Ez da oso ohikoa aldizkarian nazioarteko edukirik irakurtzea (Britainia Handiko albisteren bat badago ere). AEBko edukiari dagokionez, esparru geografiko jakin batean baino, Estatubatuar kulturan eta pertsonaietan oinarritzen da. New Yorkeko bizitza kulturalaren inguruan oinarritzen dira erreportaje eta elkarrizketa gehienak, beste tokitara mugatu gabe.

The New Yorker aldizkaria bi euskarritan aurkitu dezakegu: Digitala eta paperezko edizioa. Paperezko edizioa astekaria da eta urtean 47 aldiz publikatzen da (urtean bost aldiz bi astean behin publikatzen den arren). Saltzen dituen aleen asko New Yorken bertan erosten badira ere, salmenten gehiengoa hiritik kanpo egiten ditu (2003an Californian New Yorken baina harpidedun gehiago izatera iritsi zen lehen aldiz historian, eta tendentzia mantendu da). Euskarri digitalari dagokionez, web orrian egunero artikuluak igotzen doaz. Bai paperezko aldizkarian eta baita digitalean ere edizio bakarra argitaratzen dute, New Yorkekoa, hedapen nazionala duena.

Nagusiki kultura aldizkari bat bada ere, azken urteetan politikan sartu dira, ikuspuntu liberal eta demokrata markatu bat erakutsiz. Oso kritikoak izan dira Bush eta Trump administrazioekin eta hainbatetan publikatu dituzte Bush edo McCain bezalako figura errepublikarren aurkako editorialak.

Aldizkaria batez ere bere portadengatik ezaguna da. The New Yorkerren portadak ilustrazioak izaten dira, marrazkiak. Normalean estetikoki politak izateaz gain umore edo satirazko esanahiak edukitzen dituzte, gizartea eta politikari kritika zorrotzak eginez. Polemika handiko portadak izan ohi dira. Honen adibide argiena 2008ko uztailak 21eko portada da. “The Politics of Fear” izenekoa, bertan Barack eta Michelle Obama agertzen dira, terrorista armatuak balira bezala jantzita Etxe Zuriko Lehendakariaren bulegoan. Alde batean AEBko bandera bat agertzen da, sutan. Bestean Osama Bin Laden Al Qaedaren buruaren retrato bat. Portada bere osotasunean alderdi errepublikarrak Obamaren aurka egindako kanpainia kritikatzen du, “Beldurraren Politika” egiteaz akusatuz.

Ildo editoriala

aldatu

Enpresa egitura eta barne antolaketa

aldatu

Prezio politika

aldatu

Sare sozialak

aldatu