Lankide:Eider Mintegi Zeberio/Proba orria

Hozketa beroa kentzeko prozesua da, zeinetan, tenperatura altuko gordailu bati tenperatura baxuko gordailu baten bidez beroa kentzen zaion. Betidanik, bero transferentzia prozesuak garraiobide mekanikoen bidez egin izan dira, baina, magnetismoaren, elektrizitatearen, laserren eta beste garraiobide batzuen bidez ere egin daiteke. Hozketak aplikazio asko ditu, ondoren aipatzen direnaz gain, badaude beste batzuk ere: etxeetarako hozkailuak, industriarako izozkailuak, kriogenikoak eta airea girotzeko gailuak. Bero ponpak beroa kentzeko erabiltzen dira hozketa prozesuetan, baina, alderantzizko prozesuetarako diseinatuak ere izan behar dira. Hala ere, airea girotzeko unitateen oso antzekoak izan ohi dira. Hozketak eragin handia izan zuen industrian, bizimoduan, nekazaritzan eta gizakiaren bizi ereduan. Elikagaiak egun batzuk gehiago kontserbatzea Erromatar eta Txinatar inperioetatik dator. Nolanahi ere, hozketa mekanikoa oso azkar garatu da azken mendean, izotzak egiteko ekipoetatik hasi eta tenperatura jakin bat kontrolatzen duten bagoiak sortzeraino. Azken hozketa metodo horren aurkezpenak Estatu Batuen mendebalderanzko zabalpenean lagundu zuen, bizileku berriak sortzea eragin zuen ibai, portu eta ibarretako bideetan. Aurkitu berri ziren baliabide natural horiei esker, bizitokiak garatzen hasi ziren hiriko gune agortuetan ere. Bizi eredu berri horiek zenbait hiri handi eraikitzea ahalbidetu zuten, ordura arte, beharrezko baliabideen ezagatik, ezinezko bizileku zirenak (Houston, Texas eta Las Vegas, Nevada). Herrialde garatuenetan biztanleak hozketa prozesuen menpe daude, supermerkatuetan egunero kontsumitzeko elikagaiak eduki ahal izateko beharrezkoa baita. Elikagai iturrien ugaritzeak nekazaritzako salmenten kontzentrazio handiagoa ekarri du lehendik dagoen ustiategien ehuneko txikiagotik.Gaur egungo ustiategiek ekoizpen errendimendu askoz handiagoa dute 1800  amaierakoek baino. Horrek elikagai-iturri berriak ekarri ditu populazio guztiarentzat eta eragin handia izan du biztanleriaren nutrizioan.

Ammonia lehen hozkailuetarikoa izan zen. Hozte ingeniaritzan aritzen ziren amerikarrek honela definitzen zuten: “ Atmosferako tenperatura baino baxuagoak direnak lortu eta mantentzeko zientzia da”. Horrek, atmosfera baino beroago dagoen gorputz batetik etengabe beroa ateratzen duela esan nahi du.

HISTORIA: