Azeria.

AZERI aldatu

Azeria ugaztun Azeria da, denetarik jaten duen animalia ornoduna. Honek esan nahi du hezur-eskeletoa eta bizkarrezurra dituela. Hau, txakurra eta otsoaren familiakoa da eta izen zientifiko bezala Vulpes du.

Ezaugarriei dagokienez, mutur zorrotza duen buru txikia eta hiruki formako belarriak ditu alde guztietara gira ditzakeenak. Txakur ertain baten gorputzaren tamaina du gutxi gorabehera (60-80 zentimetro inguru). Honen buztanak, 25-50 zm artean neurtzen du. Arrek 6-7 kg-ko pisua izan ohi dute eta emeek, berriz, 4-6 kg ingurukoa.

   Ba al dakizu    

AZERIAREN ARERIO NAGUSIAK KATAMOTZA ETA ARRANOA DIRA.

Azerien ugalketa garaia neguan zehar izan ohi da (abendutik otsailera). 2 hilabeteren ostean, azerikumea jaiota, 5 hilabete inguru bizirauten ditu familiartean, bere kabuz bizitzera joan aurretik. Azeriek behin bakarrik erditu ditzakete haurrak urtean. Horregatik, hauen bizi itxaropena 5-7 urtekoa denez, bizi guztian 6 aldiz erditu dezakete askoz jota.

Askotariko azeriak daude mundu osoan zehar, eta bizitzeko behar dituzten ezaugarrien arabera, klima eta elikadura esaterako, toki ezberdinetan aurki ditzakegu:

  • Azeri gorria: guztietan arruntena da. Mundu guztian aurki liteke ile leun eta gorrixka duen azeri mota hau.
  • Azeri artikoa : azal zuri eta lodia duen azeri hau oso hotz egiten duen tokitan bizi da. Bere gorputza gai da eguzki izpiak jasateko, eta bere koloreak beste harrapakinengandik ezkutatzen laguntzen dio. Errusian, Islandian, Groenlandian, Alaskan… aurkitzen dira.
  • Fenek/Basamortuko azeria: etxeko txakur txiki baten tamaina du azeri honek (guztietan txikiena da). Buruarekin konparatuz gero, oso belarri handiak dituela dirudi. Afrika da beraien bizilekua.
  • Azeri grisa: besteak ez bezala, egunez ikus dezakegu kalean. Katuen moduan, gai da zuhaitzetara erraztasunez igotzeko. Amerika hegoaldean bizi ohi dira.

Bere usaimen eta entzumen bikaina dela eta, harrapakin txikiak ehizatzeaz gain, handiak ere ehizatzen ditu. Harrapakina handia bada (txori edo untxi bat) bere gordelekura eramaten du, horrela, denbora janaria denbora luzez izateko. Ugaztun honek denetarik jaten du: txoriak, txorien arrautzak, zizareak, intsektuak, fruituak, frutak…

   Ba al dakizu    

IDIAZABALGO BIZTANLEEI AZERIAK DEITZEN ZAIE

Oso gutxitan gertatzen bada ere, posible da azeri batzuek besteak jatea. Talde batean bi azeri emek umeak jartzen badituzte, baten azerikumeak jaten dituzte batzuetan. Posible da ere kasuren batean beste toki bateko azeri baten umeak ekartzea bere azerikumeei, elika daitezen. Bestalde, jaio orduko euren indarra erakusteko borrokatzen dute. Jaiotzen diren umeen %20a hil egiten dira lehenengo lau astetan borroka hauen ondorioz. Beraz, ezinbestekoa zaie ahulak ez direla erakustea.

Bizilekuari dagokionez, azeriak edozein lekutan bizi daitezke, lautada, mendi, leku hotz edota basumortuko inguru batean. Gehienetan, basoetako haitzen arteko zuloetan eta enbor tarteetan bizi dira. Toki ezkutuetan egiten dituzte bizilekuak, elikadura bertan seguru gorde ahal izateko. Animalia hau bakartitzat hartzen den arren, bikotearekin ere bizi izaten da. Bakarrik bizitzeak, arazo larri bat eragiten diete: gaixotasunengan sentikor izatea. Hala ere, egoera berrietara egokitzeko gaitasuna oso garatua dutenez, azeriak kopuru handian mantentzea lortu dute.

Esan bezala, ingurune naturalean bizitzea zaila egiten zaie, urteko heriotza-tasa %50-%70 izanik. Urteko %50rreko azerien laurdena ez da iristen bi urte bizi izatera, %12a hiru urterarte, %6a lau urterarte eta ehuneko oso txikia sei urte baino gehiago. Azeri basatiek 10 urterarte ere bizi izateko gaitasuna dute, baina urte horietara iritserako artritisa izaten dute eta gainera, hortz gehienak galduak dituzte. Bestalde, gatibutasunean bizi diren azeriek 14 urterarte bizitzeko ahalmena dute.

BITXIKERIAK aldatu

  1. Bost ugaztunek bakarrik jartzen dituzte arrutzak, eta azeria, horietako bat da.
  2. Azeriak salto egiten duenean buztana erabiltzen du oreka mantentzeko.
  3. Azeriaren ezaugarri bereizgarriena lapurketarako trebezia dela esan dezakegu. Ondorioz, hainbat kanta eta olerki idatzi dira.
  4. Azeriaren etsai nagusiena gizakia dela esaten da. Ingalaterran adibidez, hauek ehizatzea kirol bat zen.

ERREFERENTZIAK aldatu

Fernández Perez, A. (2012). Zorros [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.zorropedia.com/
Sainz, A. (2009). Azeria [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://animaliak.wordpress.com/category/ugaztunak/azeria/

Irati Aznal Zulaika

Danel Garmendia Intxausti