Lankide:Benjilalia/Proba orria

Araudia

aldatu

Talde bakoitzak bete behar dituen arauak hurrengoak dira:

  • Talde bakoitza zortzi tiratzailez osatuta dago.

Lehiaketaren hasieran, taldeak zortzi tiratzailez osatuta egongo dira. Probari hasiera emango zaio, bi taldeak epailearen zuzeneko ikuskaritzapean tiratzeko posizioan edo jarreran daudenean.

  • Aldaketa bakarra egin daiteke.

Ordezkoak erabiltzeko baldintzak:

Ordezkoak edozein tiratzaile ordezka dezake lehiaketak irauten duen bitartean. Ordezkapena egin ondoren, ezin da aldaketa gehiagorik egon. Ordezkapena arrazoi taktikoengatik edo lesio batengatik egin daiteke. Era berean, ekintza hau taldea pisatu eta lehen neurketaren lehen zatia burutu ondoren soilik egin daiteke. Ordezko tiratzaileak ezin du pisu-kategoria horren ondorengo neurketan parte hartu. Ordezkoak klub edo herrialde jakin bateko tiratzaile erregistratua izan behar du.

Ordezkatze-prozedura:

Biak, ordezkatu beharreko tiratzailea eta ordezkoa, tiratzeko arroparekin jantzita (kamiseta, galtza motzak, galtzerdiak eta oinetakoak) eta epaile-buruak egiaztatu ahal izateko txarteletan agertu behar dira. Horrela, epaile-buruak ofizial bat izendatu ahal izango du ordezkoez arduratzeko.

Ordezko tiratzaileak ordezkatu den tiratzailearen pisu bera edo txikiagoa izan behar du. Taldearen pisu osoa ezin da handitu ordezkoaren pisuarekin, baita taldeak jatorrian dagokion kategoriaren pisu maximoa baino gutxiago pisatzen bazuen ere.

  • Gutxienez 7 tiratzailek tiratzen dute.

Tiratzaileen gutxieneko kopurua.

Ezin izango da bigarren ordezkapenik egin. Bigarren lesioa gertatuz gero, taldeak zazpi tiratzailerekin jarraitu ahal izango du. Ez da onartuko talde batek zazpi tiratzaile baino gutxiagorekin lehiatzen jarraitzea.

  • Talde bakoitza entrenatzaile eta botilero batez osatuta egongo da.

Talde bakoitzak entrenatzaile bat izan dezake tiradak zuzentzeko. Ekipo bakoitzeko botilero bat ere baimentzen da. Botileroaren funtzioa tiraden aurretik eta ondoren bere taldea zaintzea da. Botileroari ez zaio baimentzen bere taldeari hitz egitea tiratzen ari diren bitartean, eta epaileak adierazitako lekuan kokatu behar da.

KIROL-EKIPAMENDUA

aldatu

Kirol-arropa

aldatu
Tiratzaileen kirol-arropa
aldatu

Taldeek kirol-arropa egokia eramango dute: praka motzak, kirol-kamiseta edo jertsea eta galtzerdiak. Taldeko tiratzaileen kirol-arropak uniformea izan behar du.

Arropa babeslea
aldatu

Larruazala babesteko arropa kirol-arroparen azpitik eraman ahal izango da, epailearen onespenaren mende. Kirol-arroparen gainetik eramaten badira, babes-uhalak daude baimenduta. Aingurak eramaten dituen babes-arropak ezin izango du 5 zentimetroko lodiera gainditu, kirol-arroparen azpitik eraman beharko da beti, eta sokaren eta gorputzaren artean jarrita egon beharko du. Soka blokeatu nahian, ezin da gantxorik, ildaskarik edo bestelakorik erabili babes-arropetan.

Erretxina
aldatu

Erretxina sokari errazago heltzeko baimenduta dago, eta eskuetara dago mugatuta soilik. Gomazko lehian, erretxina bakarrik erabili ahal izango da baimen hori in situ lortzen denean, eta, kasu horretan, epaileen jarraibideen arabera soilik aplikatu beharko da.

Arropa pisatzean
aldatu

Gizonezkoen taldeak, neurri egokiko eta gardenak ez diren praka motzak jantzita pisatu daitezke. Emakumezkoen taldeak, neurri egokiko eta ez gardeneko kamiseta eta galtza motzak soinean dituztela pisatu daitezke. Botak ez dira eskuan eraman behar baskulara igotzerakoan.

Oinetakoak
aldatu
Lurrerako oinetakoak
aldatu

Zola, takoia eta takoiaren aldea erabat berdinduta egon beharko dira. Debekatuta dago metalezko zolak, punterak edo plakak erabiltzea. Are gehiago, debekatuta dago boten zolatik edo takoitik irteten diren arantzak edo iltzeak erabiltzea. Boten itxituretan ezin izango dira nabarmentzen diren gantxoak sartu, lesioak eragin baititzakete.

Metalezko takoi xaflatu bat baimentzen da, 6'5 mm-ko lodiera maximokoa, botaren takoiaren alboetatik eta behealdetik nibelatuta dagoena. Takoiaren tamainak ezingo du izan zolaren azalera osoaren heren bat baino gehiago, ezta laurden bat baino gutxiago ere. Zolatik neurtutako takoiaren lodiera ezingo da izan 6'5 mm-tik beherakoa, ezta 25 mm-tik gorakoa ere (metalezko xafla barne).

Gomarako oinetakoak
aldatu

Sokatiran gomaz erabili beharreko oinetakoak kirol-oinetakoen edozein fabrikatzailek egindakoak izango dira. Zola egokitu ahal izango da, baina ezin izango da oinetakoen goiko aldea baino luzeagoa edo zabalagoa izan. Zola gomaz edo beste edozein materialez egin ahal izango da, helduleku optimoa aukeratuz gero, baina zorua edo tirada-azalera kaltetu gabe.

Zolaren gehieneko luzera eta zabalera ezingo dira izan tiratzailearen oina (oinutsik) baino handiagoak. Zolan erabil daitekeen material edo substantzia bakarra oihal lehor eta garbia da, eta ez du produktu kimikorik edo fluidorik izan behar. Horri buruzko eztabaidak izanez gero, txapelketaren kontrolaz arduratzen diren ofizialak arituko dira epaile gisa.

SOKEN ZEHAZTAPENAK

aldatu
Sokaren neurriak
aldatu

Sokaren zirkunferentzia 10 cm-koa izango da gutxienez (100 mm), eta gehienez 12'5 cm-koa (125 mm), eta eskuetarako korapilorik eta bestelako euskarririk gabe egon beharko du. Sokaren muturrek fustazko amaiera izango dute. Sokaren gutxieneko luzera ez da 33'5 metrotik beherakoa izango.

Sokaren markak
aldatu

Zintak edo markak sokari jarriko zaizkio, epaileak erraz doitu ahal izan ditzan, soka luzatu edo uzkurtzen bada.

Sokaren markak lehorrean
aldatu

Sokari bost marka edo zinta gehitu beharko zaizkio, honela:

(A) Zinta edo marka bat (1) sokaren erdian.

(B) Zinta zentralaren alde bakoitzetik lau (4) metrora dauden bi (2) zinta edo marka.

(C) Zinta zentralaren alde bakoitzetik bost (5) metrora dauden bi (2) zinta edo marka.

(D) (a), (b) eta (c) letretan zerrendatutako markak hiru kolore ezberdinekoak izango dira.

Sokaren markak goman
aldatu

Hiru marka edo zinta gehitu beharko zaizkio sokari, honela:

(A) Zinta edo marka bat (1) sokaren erdian.

(B) Bi (2) marka edo zinta, bakoitza bi metro eta erdira (2'5 m) kokatuta, erdiko markaren alde banatan.

(C) (a) eta (b) hizkietan zerrendatutako markak hiru kolore ezberdinekoak izango dira.

ARAUAK HAUSTEA

aldatu

Lehiaketan zehar

aldatu
Arau-hauste orokorrak
aldatu

1) Esertzea: zolan nahita esertzea edo irrist egin ondoren berehala tirada posiziora ez itzultzea.

2) Laguntza ematea: oinak ez diren gorputzeko edozein atalekin lurra ukitzea.

3) Blokeoa: sokaren mugimendu askea ahalbidetzen ez duen edozein euste.

4) Eustea: soka eusteko beste edozein modu, 11., 12. eta 13. arauetan deskribatutako forma normala ez bada.

5) Jarrera: oin baten gainean esertzea, edo gorputz-adar baten gainean, edo oina belaunaren aurretik luzatu gabe.

6) Sokan gora joatea: soka eskuetatik pasatzea.

7) Arraun egitea: lurrean behin eta berriz esertzea eta, aldi berean, oinak atzerantz mugitzea.

8) Ainguraren jarrera: 13. arauan deskribatutakoa ez den beste edozein erabiltzea.

10) Botileroa: botileroak bere taldearekin hitz egitea.

11) Jarduerarik eza: tirada batean ahalegina egitea saihesten duen ekipoak, geldialdi luzea dakartenak, tirada nulua eragiten du, edozein unetan eman daitekeena. Tirada berriro hasiko da eremu berri batean, jatorrizko tirada-lekutik hurbil; ezin izango da berriro hasi jatorrizko tirada eremuan. Jarduerarik gabeko aldiak dituen tirada batek hamar minutu baino gehiago irauten badu, epaile-buruak epaile nagusiaren arreta erakarriko du, baliogabeko tirada gisa jartzeko.

12) Pistatik at: pistatik, kanaletik edo tiradaren azaleratik kanpora atera, legez kanpoko abantaila lortzeko.

Lehorreko lehiaketetan egindako arau-hausteak
aldatu

13) Oina finkatzea: lurrean edozein hutsune, marka edo barrunbe egitea, soka tenkatzeko agindua eman aurretik.

DESKALIFIKAZIOA

aldatu

Taldeek bi abisu jasoko dituzte, tiraldietako bakoitzean arauak urratzeagatik, deskalifikatu aurretik. Arauetako akzio guztietarako, pertsona batek bakarrik egiten badu arau-hauste bat, talde osoa hartuko da erruduntzat.

LEHIAKETAK

aldatu

- Norgehiagoka bakoitza bi tiralditan banatzen da.

- Txanpon batekin erabakitzen da talde bakoitza zein aldetan hasten den tiratzen.

- Hirugarren tiraldia egongo balitz, gauza bera egingo litzateke.

- Tiraldia irabazten du:

Lurrean: beste taldearen sokako markak lurreko erdiko marka gainditzen duenean.

Goman: beste taldearen sokako markak lurreko 2 m-ko marka gainditzen duenean.

Falta bidez.

Dinamika:

1.    Pisatzea eta zozketa.

2.    Zelaiaren zozketa egiten da.

3.    Taldeak goman sartzen dira.

4.    Atzelari edo zageroak prestatzen dira.

5.    Epaileak prest dauden galdetzen die.

6.    Ondoren zera agintzen du:

- Hartu soka.

- Tenka.

- Soka erdian.

- Tira.

3 minutuko atsedena egoten da tiraldi artean.

Aldez aldatu eta berriro tiratzen da.

PUNTUAZIOA

aldatu
Txapelketako puntuazioa
aldatu

Partida bat bi aldiz irabazten duen taldeak hiru puntu lortuko ditu, eta talde galtzaileak zero puntu. Taldeek tirada bana irabazten badute, talde bakoitzak puntu bat lortuko du.

Sailkapenak, finalerdiak eta finalak

aldatu

Partidak hiru tiradatan bi garaipen lortzen dituen taldeak irabaziko ditu. Partida bat bi tirada irabazten dituen taldeak hiru puntu lortuko ditu, eta talde galtzaileak ez du punturik lortuko. Partida bat tiradaka 1 irabazten duen taldeak bi puntu lortuko ditu, eta talde galtzaileak puntu bat lortuko du.

Erreferentziak

aldatu

-Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakuntza. (d.g.). Sokatira.

https://herrikirolakbizkaia.eus/es/portfolio/sokatira-probak/