Lankide:Asun Undabeitia/Zer esango zenuke Euskara zer den galdetuko lizukete?

* Beharbada, hizkuntza zaharrenetariko bat dela; maitagarri baino maitagarriagoa hil zorian delako.

Euskara (bertze edozein hizkuntza bezalaxe) ez da ezeinere hizkuntza baino zaharrago. Bethiere aldatzen ari dira hizkuntza guztiak eta, izan ere, continuum ethenik gabea dugu hizkuntza jakin bat. Edozeinek adi ahal dezake Mitxelenak koxka honen xuritzeko erabili zuen argigarria:
Gaztelania (CE 2000.) : Latina (CE 200.)
Euskara (CE 2000.) : x (CE 200.)
Ez dakigu, ez, CE 200. urthean Euskal Herrian egiten zen X hizkuntza horren izena; horrek ez du erran nahi, ordea, bertzerik gabe Euskara dei ahal dezakegula. Erdaraz behintzat, hizkuntza euskaroide(ak) bezalako labela asmatu zuten (Martinetek edo Meilletek, ez naiz orhoit) Euskara historikoaren arbaso(ar)entzat.
Bertzalde, hil zorian delakotz maithagarria dela... a) Ez da nehondik ere berehalakoan hilen (batzuk hala nahi badute-ere). b) Hizkuntza jakin bat hil-hurren izateak ez derauka hizkuntza horri neholako maithagarritasunik berretzen, eta bai egiazko balio pragmatikorik khentzen. Euskara balios dela jakin erazi behar da (balios denak bai, merezi du ikhasteko nekerik hartzea); gainerakoak, sendimenduzkokeria hutsek, ez dute ezertto ere ekhartzen.

* Eta, beharbada, ahal badute, lagun diezagutela Euskara bizirik mantentzeko.

Nork? Nork lagundu behar othe gaitu Euskaldunok Euskara bizirik begiratzen? Erdaldunek othe? Tolosarrek lagunduko othe dituzte Anglesak Anglesari iraun erazten? Andaluziarrek Gaskoina bizi erazten lagunduko othe? Aholkutxoa onhartuko baderautazu, zeurk Euskara bizirik iraun erazi nahi baduzu, grammatika bat gomenda niezaken, hizkuntza hain zahar eta hain maithagarri omen den haur hiltzen behintzat lagunt ez dezazun.

* Eta, azkenean, beharbada, "Herri literaturako altxorrik handiena" izeneko artikuluan Xabier Kalzakorta idatzi zuen bezala: * "...Euskara ez dakien batentzat euskal balada bakar batean dagoen edertasunera iristeko, merezi omen du euskara ikasteko nekeak hatzeak..."

Halakorik entzun beharra ere! Bai, bai. Eta poesia Biblikoa hain ederra denaz geroztik, merezi du denok Hebraikoz ikhasten hastea?