Lankide:Arkaitz Pastrian/Proba orria

Izeia basoetan ikus dezakegun zuhaitz mota bat da eta bere izen zientifikoa Abies da.

Ezaugarriak aldatu

Zuhaitz honek 500 edo 600 urteko bizitza izan dezake eta 60 metrotik gorako altuera ere.

Izeien enborra zuzena eta zilindrikoa da eta adarrak horizontalean zabaltzen dira. Zuhaitz honek ez ditu fruiturik ematen baina loreak ematen ditu 25. urtetik aurrera agertu ahal direnak, eta hori oso irregularra da. Zuhaitz berean lore maskulinoak eta femeninoak aurkituko ditugu: lore femeninoak adarrik altuenen puntan kokatzen dira, eta lore maskulinoak, berriz, azpitik garatzen dira. Loreak hazteko garaia apirilean hasi eta ekainean amaitzen da gutxi gorabehera.

Zuhaitz mota hau haziaren bitartez ugaltzen da.

Aipatu behar da alea adinaren arabera aldatzen doala, ale gazteetan koparen forma konikoa da, eta helduetan zilindrikoa bihurtzen da, goiko aldea laututa duela.

Motak aldatu

Hona hemen izei ezagunetako batzuk:

  • Izei noblea: Ipar Amerikakoa, Washington eta Oregon estatuetan kokatzen da eta askotan parke eta lorategietan landatzen da. 90 metroko altuera du eta bere kopa konikoa da bere gaztearoan. Adinarekin bere zutabea aldatzen joaten da.
  • Izei zuria: 50 metroko altuera izan dezakete eta piramide formako kopa dute. Europa erdialdean kokatzen dugu, baina Frantzian, Balkanetan eta Korsikan ere aurki daiteke. Berrehun eta hirurehun urte arteko adinera irits daiteke.
  • Kaukasoko izeia: 25-30 metroko altuerara iristen da ,eta gero eta adin gehiago, orduan eta kopak zutabe-forma hartzen du. Espezie hau oso garrantzitsua da Turkiako ipar-ekialdean eta Kaukasoko mendebaldean. Europako beste eskualde batzuetan landatzen da, parke eta lorategiak apaintzeko erabiltzen da, baita basoak ere.
  • Izei erraldoia: kopa konikoa eta  100 metroko altuerara iristen da. Hostoak usain gozoa dute ikutzen ditugunean. Ipar Amerikan jatorria du eta Vancouver uhartean eta Britainiar Columbian bizi da. Europan basoetan landatzen da eta, batzuetan, parke apaingarrietan ikus daiteke, baina ez du 50 metroko altuera baino gehiago izango.

Izeia eta pinuaren arteko desberdintasunak aldatu

  • Pinuak zuhaitz altuak dira, baina gehienez 30 metro inguruko altueraraino irits daitezke, ez da normala pinu altuagorik aurkitzea. Izeiek erraz gainditu dezakete luzera hori.
  • Pinuen azala iluna da eta ez da leuna; izeiaren azala, berriz, kolore argiagoa du eta leuna da.
  • Pinuaren hostoak erloju orratzak bezalakoak dira, zorrotzak direlako. Izeiek hosto lauzatuak dituzte, eta ez dira zorrotzak. Gainera, marra argiak dituzte enborrean, pinuetan ez daudenak.
  • Pinuen fruituak lurrera erortzen dira; izeiaren fruituak, berriz, desegin edo desegin egiten dira, nahiz eta zuhaitzean egon.

Kontuz ez nahastu Izeia Picearekin. Izeiak Piceak baino askoz tenteago egoten dira.

Izeia Gabonetan etxeetan jartzen dugun zuhaitza da.