Lankide:Aritz Arroita/Proba orria


Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Wireless device radiation and health» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Pertsona bat telefono mugikor baten bidez dei bat egiten.


Kablerik gabeko gailuen erradiazioa osasunean sor ditzakeen gaixotasunak, gizartean orokorrean zabalduta dagoen ideiaren kontra, ez daukate oinarri zientifikorik. Izan ere, 1996an Munduko Osasun Erakundeak EMF (Extremly Low Frequency Magnetic Fields) deitutako proiektu internazionala garatu zuen, 0 Hz-tik 300 GHz-ra maiztasun tarteko erradiazioek osasunean izan ahal duten eraginen froga zientifikoak ezartzeko. Maiztasun banda hau baita kablerik gabeko gailuek erabiltzen dutena. Lehen aiptutako proiektuak ondorioztatu zuen gailu hauetatik datorren erradiazioak ez duela inolako efektu txarrik osasunean.

Hala eta guztiz ere, oraindik antena telefonikoen instalazioen kontrako kanpainak egiten dira, mota askotako gaixotasunak eragin ditzaketela arrazoitzen.

Zerbitzu MugikorrakAldatu

Kablerik gabeko gailu hauek bi taldetan sailkatuko ditugu, alde batetik telefono mugikorrak eta beste aldetik interneteko datu sareetan parte hartzen dutenak (routerrak, ordenagilu eramangarriak, etab).

 
Telefonia mugikorreko sareko zelulak.

Telefono mugikorrakAldatu

Telefono mugikor batek bere barneko antena batek transmititzen dituen radio uhinen bitartez konektatzen da telefonoen sarera. Telefono sarea zelula izeneko leku geografiko txikietan bananduta dago. Bertan dauden telefono guztiak zelula horretako antenarekin komunikatzen dira. Antena hauen potentzia 21 dBm-ko eta 33 dBm-ko tartekoa da.

Kablerik gabeko datu sareko gailuakAldatu

Kablerik gabeko interneteko datu sareko gailu batek 27 dBm (0,5 W) izatera hel daiteke. Beraz, telefono mugikorrekin aldenduz nahiko antzeko erradiazioa igor dezakete.

 
Router bat.

Hala ere, kablerik gabeko routerrak (datu sare hauen sarbide puntuak) telefonoak baino erabiltzaileen burutik askoz ere urrunago egoten dira. Honen ondorioz, haien eraginez xurgatzen dugun erradiazoa telefonoena baino askoz ere txikiagoa da. HPAren (Health Protection Agency) arabera, routerraz inguratutako leku batean urte bat egoten bagara eta 20 minutuko deia bat egiten badugu radio uhin kopuru bera jasoko dugu. Hori dela eta telefono mugikorren erradiazioa gainontzeko gailuek igortzen duten erradiazioa baino arriskutsuagoa da.

Eragindako gaixotasunakAldatu

Telefono mugikorrek igortzen duten erradiazioak jendearen uste ondoko gaixotasunak eragin ditzake:

Burmuinako odolaren fluxuaAldatu

2012ko burmuinako odolaren fluxuan telefono mugikorren erradiazioak duen eragina aztertzen zuen ikerketa batek ez zuen aurkitu zerikusirik haien artean[1][2].

Burmuineko minbiziaAldatu

Gaur egun ez da aurkitu inongo frogarik mugikorren erabilerak burmuineko minbizia edo beste buruko minbizirik eragin ahal duen inguruan. Estatu Batuetako minbizi asoziazioaren hitzetan "Erradiofrekuentzia energia, ionizatutako erradiazioa ez bezala, ez du kantzerra eragin dezakeen ADN kalterik eragiten."

2011an IARC[3], Munduko Osasun Erakundearen (WHO) lan talde batek, mugikorren erabilera minbizia eragin zezakeela adierazi zuen[4]. Hala ere, azkenean haren hitzek eragin zuten erreakzioa ikustean, atzera pauso bat eman zuen esanez gizakietan aurrekoa oraindik ez zela frogatu.

2018an Estatu Batuetako janari eta drogen administrazioak adierazi zuen "Gaur egun jarri diren osasun mugak beharrezkoak baino 50 aldiz seguruagoak direla[5][6]."

Gizonezkoen ugalkortasunaAldatu

 
Espermatozoideak.

Gizonezkoen ugalkortasuna jaitsi egin da azken hamarkadetan. [7][8][9] Baina telefono mugikorren erradiazioa gertaera honetan izan duen garrantzia ezin izan da oraindik zehaztu, eztabaidatze prozesu baten barruan dago. [10][11] Alde batetik, 2012an egin zen ikerketa baten hitzetan "RF-EMR (Radio Frequency Electromagnetic Radiation) gizonezkoen espermatozoideen kopurua eta mugikortasuna murrizten du."[12] [13]. Beste aldetik 2017an 153 gizonei Bostoneko ugalkortasun klinika batean egin zitzaien ikerketa batek ondorioztatu zuen telefono mugikorren erabilerak ez zuela inongo eraginik gizonen ugalkortasunean. [14]

Hipersentikortasun elektromagnetikoaAldatu

Telefono mugikorren erabiltzaile batzuek sintoma arraroak sentitzen dutela adierazi dute, gailu hauek erabili ondoren. Hala ere, ikerketek oraindik ezin izan dituzte sintoma hauek mugikorren erabilerarekin lotu. Izan ere, hipersentikortasun magnetikoa gaur egun ez da diagnostiko mediko bat. [15]

Ondorioak haurrenganAldatu

2017an ARPANSAren (Australian Radiation Protection and Nuclear Safety Agency) arabera ez daude froga nahikorik mugikorren erabilera haurrengan ondorio txarrik izan duenik baieztatzeko.

Oinarri-estazioakAldatu

 
Telefonia zelularreko oinarri estazio bat.

Frantziak aholkatu dituen jakintsuen arabera, mugikorren zelulen antenak bizileku batetik baino 100 m urrunago egotea derrigorrezkoa izan beharko litzateke.[16]Hala ere, gomendapen honek 2003. urtean aldatu zen[17]. Aldaketak haur eskoletatik 100 m-ra kokatutako antenak hiriko paisaian egon behar liratekeela zioen.

Beste aldetik 2009an Agence française de sécurité sanitaire environnementale adierazi zuen, ez daudela oinarri estazioak osasunean denbora laburreko efektuak eragin zitzaketen frogarik, hala ere, denbora luzeko efektuetaz oraindik galdera eta zalantza asko zeudela.[18]

2010an inguruneko ikerketari buruzko ikerketa baten hitzetan, "telefonia zelularreko oinarri estazioek ez dute denbora laburreko efektu txarrik sortzen osasunean, hala ere, frogapen zientifiko nahiko daude denbora luzeko efektuetaz arduratzeko". [19]

Segurtasun estandarrak eta lizentziakAldatu

Oinarri estazioen inguruan bizi den biztanleria babesteko nahaian, gobernuak eta erakunde arautzaileak estandar seguruak garatu dituzte. Estandar ugari proposatu egin dira baina garrantsitzuena ( 80 herrialde baino gehiago onartu dute) ICNIRP-a (International Commission on Non-Ionizing Radiation Protection) da.

Badaezpadako neurriakAldatu

Badaezpadako printzipioaAldatu

Munduko Osasun Erakundearen (World Health Organization) arabera, badaezpadako printzipioa zera da: kudeaketa politikak frogapen zientifiko gutxi dauden egoeratan aplikatzen den printzipioa, potentzialki arrisku larriago bat ekiditzeko asmoarekin, ikerketa zientifikoen emaitzei itxaron gabe. Printzipio horren gomendapen batzuk honako hauek izan daitezke: esku libre aukeraren erabilpena bultzatzea, haurrek kablerik gabeko gailuen erabilpenaren denboraren murrizketa, erradiazio txikiago igortzen duten zelula telefonikoen instalazioa, etab.

Badaezpadako neurriak eta osasun oharrakAldatu

Austria, Alemania, Frantzia eta Suediako erradiazioko aholkularitzako agintariek, hango biztanleriari neurri batzuk gomendatu dizkiote mugikorreko erradizioarekiko esposizioa gutxitxeko asmoz:

  • Esku aske aukera erabiltzea.
  • Telefono mugikorrak gorputzetik urrun mantentzen saiatzea.
  • Kanpoko antenarik ez duen auto baten barruan telefono mugikorrik ez erabiltzea.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Cell Phones and Cancer Risk Fact Sheet - National Cancer Institute» www.cancer.gov 2019-01-14 Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  2. (Ingelesez) Kwon, Myoung Soo; Vorobyev, Victor; Kännälä, Sami; Laine, Matti; Rinne, Juha O.; Toivonen, Tommi; Johansson, Jarkko; Teräs, Mika et al.. (2012). «No effects of short-term GSM mobile phone radiation on cerebral blood flow measured using positron emission tomography» Bioelectromagnetics 33 (3): 247–256. doi:10.1002/bem.20702. ISSN 1521-186X. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  3. (Ingelesez) Kwon, Myoung Soo; Vorobyev, Victor; Kännälä, Sami; Laine, Matti; Rinne, Juha O.; Toivonen, Tommi; Johansson, Jarkko; Teräs, Mika et al.. (2012). «No effects of short-term GSM mobile phone radiation on cerebral blood flow measured using positron emission tomography» Bioelectromagnetics 33 (3): 247–256. doi:10.1002/bem.20702. ISSN 1521-186X. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  4. (Ingelesez) «Electromagnetic fields and public health: mobile phones» www.who.int Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  5. (Ingelesez) Grady, Denise. (2018-02-02). «Cancer Risk From Cellphone Radiation Is Small, Studies Show (Published 2018)» The New York Times ISSN 0362-4331. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  6. (Ingelesez) Commissioner, Office of the. (2020-03-24). «Statement from Jeffrey Shuren, M.D., J.D., director of the FDA’s Center for Devices and Radiological Health on the recent National Toxicology Program draft report on radiofrequency energy exposure» FDA Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  7. (Ingelesez) McKie, Robin. (2017-07-29). «The infertility crisis is beyond doubt. Now scientists must find the cause» The Observer ISSN 0029-7712. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  8. CNN, Susan Scutti. «Sperm counts of Western men plummeting, analysis finds» CNN Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  9. CNN, Susan Scutti. «Sperm counts of Western men plummeting, analysis finds» CNN Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  10. (Ingelesez) Kesari, Kavindra Kumar; Kumar, Sanjay; Behari, Jitendra. (2010-10). «Mobile phone usage and male infertility in Wistar rats» IJEB Vol.48(10) [October 2010] ISSN 0975-1009. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  11. (Ingelesez) Kk, Kesari; S, Kumar; J, Behari. (2010 Oct). «Mobile phone usage and male infertility in Wistar rats» Indian journal of experimental biology PMID 21299041. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  12. (Ingelesez) S, La Vignera; Ra, Condorelli; E, Vicari; R, D'Agata; Ae, Calogero. (2012-05). «Effects of the exposure to mobile phones on male reproduction: a review of the literature» Journal of andrology PMID 21799142. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  13. (Ingelesez) Agarwal, Ashok; Virk, Gurpriya; Ong, Chloe; Plessis, Stefan S. du. (2014-04). «Effect of Oxidative Stress on Male Reproduction» The World Journal of Men's Health 32 (1): 1. doi:10.5534/wjmh.2014.32.1.1. PMID 24872947. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  14. (Ingelesez) Lewis, Ryan C.; Mínguez-Alarcón, Lidia; Meeker, John D.; Williams, Paige L.; Mezei, Gabor; Ford, Jennifer B.; Hauser, Russ; Team, EARTH Study. (2017-01). «Self-reported mobile phone use and semen parameters among men from a fertility clinic» Reproductive toxicology (Elmsford, N.Y.) 67: 42. doi:10.1016/j.reprotox.2016.11.008. PMID 27838386. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  15. (Ingelesez) M, Röösli. (2008 Jun). «Radiofrequency electromagnetic field exposure and non-specific symptoms of ill health: a systematic review» Environmental research PMID 18359015. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  16. Téléphonie mobile et santé, Rapport à l'Agence Française de Sécurité Sanitaire Environnementale, 21 March 2003 at https://www.anses.fr/fr?pageid=712&parentid=424
  17. Téléphonie mobile et santé, Rapport du groupe d’experts, l'Agence Française de Sécurité Sanitaire Environnementale, April 2005 at https://www.anses.fr/fr?pageid=712&parentid=424
  18. "Radiofréquences : actualisation de l'expertise (2009)", l'Agence Française de Sécurité Sanitaire Environnementale, April 2005 at https://www.anses.fr/fr?pageid=712&parentid=424
  19. Pearce, J.M. (February 2020). "Limiting liability with positioning to minimize negative healtheffects of cellular phone towers". Environmental Research. 181: 108845.doi:10.1016/j.envres.2019.108845 (https://doi.org/10.1016%2Fj.envres.2019.108845).PMID 31791710 (https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/31791710).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aritz Arroita/Proba orria