Lankide:AralarIkaslea8/Proba orria

SARRERA:

aldatu

Elorri zuria (Crataegus monogyna) motel hazten den zuhaiska da eta beste elorriak beezala, 10 ba urte behar ditu bere tamaina lortzeko. Gero urteekin egitura itsi eta sendotzen joaten da.

NOLAKOA DA?

aldatu

3-8 metroraino iritsi daitekeen zuhaiska da. Adar ugari eta arantzatxoak ditu. Hostoak erorkorrak, sinpleak eta lobulatuak ditu, perrexilaren itxurakoak. Lore txuri eta usaintsuak. Fruituak gorriak dira, sagartxo txikien itxurakoak. Jaki garrantzitsuak dira txorientzat.

NON AURKITU DEZAKEGU?

aldatu

Europan, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian du jatorria. Gipuzkoan guztian ugaria da, edozein altitudetan. Lurzoru mota guztietan moldatzen da. Baso, baso ertz, sasi eta heskai guztietan aurki dezakegu. Mendialdean arantzadiak osatzen ditu.Apiriletik ekainera loratzen da eta udan izaten ditu fruitu helduak. Polinizazioaren bidez ugaltzen da, horregatik, intsektuak oso garrantzitsuak dira espezie hau ugaldu ahal izateko.

NOLA EGIN UGALKETA?

aldatu

Elorri zuriaren ugalketa zaila da etxean egitea. Hobea da zuhaiska gaztea sustraiekin birlandatu, edo mintegietatik erosi ondoren landatzea. Mintegi  komertzial gehienetan edukitzen dute.

ZERTARAKO ERABILI DEZAKEGU?

aldatu

Oso preziatua da beregan errosazeoen familiako fruta-arbolak txertatzeko. Erlezaintzarako interesa du lorea eta polenari esker. Lore hauek lehortuta bihotza indartzeko eta lasaigarri gisa erabili izan dira. Fruituak jangarriak dira, nahiz eta zaporegabeak izan. Hegazti fruitujaleen elikaduran garrantzi handia dute.