Lankide:Araiitz/Proba orria

KAUAB:

Kauab, Jufu dinastiako laugarren faraoiaren (Keops) eta bere emazte Meritites I-aren seme bat izan zen, bere aitaren erregealdian Chaty funtzioak hartu zituena, k.a. 2550 inguruan.

Bere ahizpa Hetepheresekin ezkondu zen eta bere seme guztien artean Meresanj III ezagutzen da, honen Gizaren hilobian, Kauab bere aita bezala izendatzen duelarik, eta bere erretratua erakusten du.

Kauab ez zuen inoiz koroaren printze titulua eraman, erregearen seme nagusia izan arren, beraz, printseza baten senarrari emandako ohorezko aipamen bat izan daiteke, Jufu-ren emazte nagusiaren semea izan zela adieraztea bezala.

Bere tituluaren arabera, titulurik garrantzitsuena CHATY-rena da, baina bere anaia bere alargunarekin ezkondu izanak, tronua oinordekoa zela pentsarazten du. Bere alaba Meresanj, aldi berean, Kefren-en emazte eta erregina izan zen.

Kauab bere aita eta bere emaztea baino lehen hil zen.Bere mastaba Keopseko piramidearen ekialdean aurkitu zen (7110-7120). Bertan hasi zen, baina ez zen bukatu Hetepheresentzako kamara, Dyedefrarekin bigarren aldiz ezkondua, G7530 mastaban lurperatu egin zen.

XIX. dinastian, Jaemuasetek, Ptahren Apaiz Gorena eta Ramses II.aren semea zena, bere estatua bat berrezarri zuen Menfisen tenpluan.