Lankide:Anepe/Proba orria

Autonomiaren pedagogia Paulo Freire, pedagogo eta hezitzaile Brasildararraren lanetako bat da. Liburu hau 1999 -an argitaratu zen eta 63 horriz osatuta dago.

Obra honetan bere bizitzan pedagogiaren inguruko lanaren esentzia, ezinhobeto erakusten digu. Freirek "Autonomiaren Pedagogia" deritzon lanean azalduko duen bezala, ezagutza kritikoa, praxis politiko eta kultural horretan zentratua egongo da.

Lehenengo zatian irakaskuntzaren kondizioari buruz hitz egiten digu: zorroztasun metodologikoaz, ikasleek jakintzaren inguruan duten errespetua, kalitate kritikoa, estatika, etika, hitzaren materializazioa, diskriminazioaren abandonua, eta errekonozimendua eta indentitate kulturalaren onarpena azaltzen dira.

Bigarren zatian, hezkuntza ez dela jakintzen transmisioa soilik azaltzen digu, eta planteamendu hau geinditzeko ezaugarriak ematen ditu.

Hirugarren zatian azkenik, nabarmentzen de hezkuntza gizakiaren ezaugarrietako bat dela eta jarduera honetarako beharrezkoak diren ahalmenak zerrendatzen ditu

Beraz,“Autonomiaren pedagogia”-n hezkuntza mailako eraldatze prozesu horretan murgiltzerako orduan, lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Gizakiak bere munduaz kontziente izan behar du, bere kontzientzia ekintza-hausnarketak prozesuaren barnean egon behar duelarik, kontzientziazio horrek ahalbidetuko baitu errealitatearen eraldaketa.


Gaur egun metodo zientifikoan oinarriturik dagoen pedagogia egin nahi duten munduko egileen artean, behar bada, gehien aipatzen den egile "klasikoa" Paulo Freire izango da. Bere ekarpenak ez dira teoria hutsa. Teoria horien aplikazioak, hamaika aldiz frogatu da, emaitza akademiko onak edo oso onak dakartza Ikasle guztientzat.