Lankide:Aneiratipérez/Proba orria

Maria Escoté:

Biografia:

1979an Bartzelonan jaioa, bere aita Ferran Escoté margolari eta diseinatzaile famatua zen,  eta bere ama Ana Lucía Romero jostuna zen. Haiek eragin handia izan eben Marian. Maria 19 urtegaz hasi zen familiaren negozioan. Diseinu ikasketak Bartzelonan egin zituen Diseinu eta Moda Goi Eskolan eta 2005ean graduatu zan. Moda Marrazketa ikastaroa egin zuen Londresko Central Saint Martinsen ere. Orain bi alaba ditu.

Ibilbide profesionala:

Bere marka 2006an jaio zen Bartzelonako FAD Modan aurkezten duen bilduma batekin, baina bere fama Mercedes Benz Fashion Week Madrilen egiten den diseinatzaile gazteentzako El Ego De Cibeles plataforma sortzailean desfiltratu zenean hasi zen. Hori eta gero, bere desfileak Madrilgo Modaren Asteko “ezinbestekoak” bihurtu dira.

Bilduma berri bakoitzak lau hilabeteko lana dauka. Fashion Week-en edizio honetan ilargia ardatz zuen eta emakumearen indarra eta emakumetasuna omentzen zituen lana aurkeztu zuen. María on the Moon bildumako jantzi horietako batek, marradun jertse zuri-beltza, Miley Cyrus abeslaria jantzi du. Miley Cyrus

Mariaren arroparekin ikusi ahal egin izan da hainbat alditan. 2010ean, María Escoték bere webgunea jarri zuen martxan, eta horri esker nazioartean esagunagoa egin da. Bere diseinuak “oso gustukoak”dira Asian, non alfonbra gorrietan ikusi ahal doguz bere lanak.

Baina Maria Escoterengan fidatu zen putzuaren beste aldeko lehen zelebritatea Katy Perry izan zen. Bere taldea Mariarekin harremanetan jarri zen 2013an EMA saria jasotzera igotzeko soineko bat egiteko eskatzen. Diseinua Private dancer bildumakoa da, barra amerikarreko dantzarietan inspiratua. Abeslariarentzat egin zen bereziki, eta ezin izan zen neurrira egin, ez eben probatzeko aukerarik izan eta. Zendaya ere Maria Escoteren blusa batekin joan zen bere azken filmeko sarietara. Espainian, Paula Echevarríak, Claudia Osbornek edo María Leónek eraman dituzte María Escotéren jantziak.

Telebistako ibilbidea:

2018ko otsaila eta 2022ko apirila bitartean, Joskintzaren maisuak talentu-lehiaketan parte hartu zuen epai moduan, Alejandro Gómez Palomo eta Lorenzo Caprilerekin.

2022ko maiatzaren 9an, RTVEk MasterChef Celebrity Espainiako sukaldaritza-lehiaketan parte hartu zuen ere.

Erreferentziak:

https://www.20minutos.es/noticia/3259979/0/quien-es-maria-escote/

https://www.wikiwand.com/es/Mar%C3%ADa_Escot%C3%A9