Lankide:Anecastillo/Proba orria

KONOAK aldatu

 
Konoa

Konoa gorputz geometriko bat da, triangelu zuzen baten biraketaren ondorioz sortzen dena. Triangelu zuzena, 90º-ko angelu bat daukan triangelua da, bi kateto eta hipotenusa bat dauka. Katetoaren inguruan sortzen den biraketak konoa sortzen du, oinarri bakarra duen biraketa gorputza.

Argi dagoenez konoa 3 dimentsioko objektua da, nahiz eta 2 dimentsiotan ere marraztu daitekeen (ondoko irudian ikus dezakegun moduan).

 
Konoa planoan

Oinarria zirkulu bat da, puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuak elkartuz sortzen da, puntua zirkuluaren erdigunea da, zentrotik edozein puntutara dagoen distantzia erradioa da (irudian r dena).

Konoaren altuera, konoaren erpinetik oinarriaren zentrora doan distatzia da (irudian h bidez agertzen dena da).

Konoa planoan marrazteko konpasa eta erregela erabili behar dira. Hauek elementu geometrikoak marrazteko erabiltzen diren tresnak dira, konoa planoan zuzen marrazteko beharrezkoak direnak.

 


HISTORIA APUR BAT aldatu

Geometria, gaur egunean ikasten den zientziarik zaharrenetako bat da. Antzinako Egipton oso garatua zegoen zientzia dugu hau, garai horretako zientzialariei esker (Heródoto, Estrabón eta Diodoro Sículo, besteak beste).

Hasiera batean, geometria, ezagutza praktikorako gorputz bat bezala ulertzen zen, perimetroari, azalerari eta bolumenari lotuta. Gerora, nozio edota ezagutza horiek ikertuta (perimetroa, azalera eta bolumena) eta bere jatorri praktikoa bigarren maila batera pasata, geometria matematika formalaren parte izatera igaro egin zen. Matematika formalean, gorputz geometrikoak izate abstraktua dute. Hau da, hauek ikusten eta manipulatu ezin ditugun arren (batzuetan manipulatu ahal izango ditugu, beste batzuetan ez), existitzen direla badakigu. Horrela, gorputz geometriko hauen inguruko definizioak eta baieztapenak egin daitezke. Geometria izango da gorputz geometrikoen ezaugarriak eta propietateak aztertzeaz arduratuko den zientzia.

Bukatzeko, esan beharra dago gorputz geometrikoak gure egunerokoan aurkitu daitezkeen elementuak direla (izozki batean, esaterako). Beraz, hauek ezagutzea beharrazkoa izanen dugu.

NON AURKITU DAITEZKE? aldatu

Gorputz geometrikoak edonon aurki ditzakegu, kalean, etxean, eskolan, dendetan, arropetan... beraz, konoak ere edozein lekutan egon daitezke. Adibidez trifikoetan erbailtzen diren kono gorriak, errepide edo bide batean arazoren bat egotean hauek jartzen dira, bertatik pasatzen diren pertsonak ohartarazteko. Baita janari desberdinetan ere aurki ditzakegu konoak, izozkietan (gailetaz eginda dauden kukurutxoak) edo crep desberdinetan.

Likidoa ontzi batetik bestera pasatzeko inbutua erabiltzen dugu, honen kono forma beharrezkoa da, bestela zailagoa izango zen likidoen lekualdaketa. Patata frigitu batzuk ere kono itsura daukate, 3D patatak.

Mozorratzeko ere konodun forma daukaten kapelak erabiltzen ditugu, sorginen kapelak edo festetan erabiltzen ditugun kapelak ere kono forma daukate. Inauterietan, zanpantzarrak eta joaldunak agertzen dira gure kaleetatik eta hauen kapelak begiratzen baditugu ikus dezakegu hauek ere, beste kapela asko bezala, kono forma dutela. Gaur egun ere haurren jolasetane re konoak erabiltzen dira, forma eta kolore askotariko konoak.

Naturan ere kono forma duten hainbat zuhaitz eta hazi aurki ditzakegu, hala nola pinuak eta hauen haziak (pinaziak), baita hainbat perretsikok ere, hauen kapela. Urtero erabiltzen dugun Eguberrietako zuhaitzak ere, forma zehatz hau dauka, urte bukaeran ia munduko etxe guztietan jartzen da hau.

Ikusi dugunez gure eguneroko bizitzan kono forma duten objektu asko erabultzen ditugu, askotan ez gara konturatzen objektuek forma hori haien eginkizuna betetzeko daukatela, beste forma bat izatekotan ezin izango zuten haien eginkizuna bete.




 
Pitxerra





KONOAREN AZALERA ETA BOLUMENA aldatu

Konoaren bolumenarekin hasiko gara. Hau kalkulatzeko erradioa eta altuera zenbat neurtzen duten jakin behar dugu. Emaitza jartzerako orduan, gogoratu behar dugu zenbaki kubikoa dela; beraz, hiru bat jarriko dugu goiko aldean.

 

Konoaren bolumena honela kalkulatzen da:


 


B = bolumena

r = oinarriaren erradioa

h = altuera


Eskuinean agertzen den formula, baita konoaren bolumenaren formula da ere. Oinarriaren azalera, hurrengo hau da:


 


A = azalera

r = oinarriaren erradioa

KONOA NOLA MARRAZTU aldatu