Lankide:Ane castellanos/Proba orria

Begoñazpi ikastola:

Begoñazpi ikastola, Bilboko Txurdinaga auzoan kokatutako ikastola da. Elizbarrutiko ikastetxeak eta Eusko Ikastola erakundeen kide den itundutako ikastetxe bat da. Komunikazio hizkuntza, bizkaiera erabiltzen duen ikastola euskalduna da. 2005-2006 ikasturtean, 1193 ikasle zeuzkan, haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan. Gaur egun 100 langile baino gehiago lan egiten dute Begoñazpin[1].

MISIOA:

Begoñazpi Ikastola, komunikazio-hizkuntza bizkaiera erabilten dauan ikastola euskalduna da.

Bilboko Elizbarrutiak Nazareteko Jesusen mezuaren barri emoteko sustatua. Ikasleen eta honeen familien zerbitzura heziketa osoa, kalitateduna, barritzailea eta eleanitza jarriz.

Munduari ateak zabalduz,Euskal Herriko kultura ezagutu eta aintzat hartuz beste herri eta kultura batzuei errespetua izatea bultzatzen dau.[2]

IKUSMIRA:

Ikastola euskalduna, eleanitza, handia eta ekonomikoki iraunkorra izan gura dogu, Bilbo inguruan hezkuntza-eskaintza eginez, izan daitela:

  • Bikaintasunaren eredu
  • Nazareteko Jesusen Mezuaren igorle
  • Barritzailea eta teknologikoki aurreratua
  • Parte hartzailea

Hezkuntza formala eta ez formala uztartuz, hezkuntza-emaitza onak lortu ez eze, Hezkuntza Komunitatea osostzen dabenen, hau da, ikasle, guraso, langile eta Gotzaitegiaren, gogobetetzea be lortuz.[3]

BALOREAK:

  • Ikastolako Hezkuntza Proiektuagaz konpromisoa izatea.
  • Hezkuntza Komunitatea osotzen dabenenganako errespetua izatea.
  • Irakasleen parte-hartzea, ikasiz kalitatezko irakaskuntza emoteko, bikaintasuna lortuteko etengabeko hobekuntza eguneroko eginkizun bihurtu daiten.
  • Norberaren ardurapean jarritako zereginen erantzukizuna hartutea.
  • Antolaketa eta hezkuntza zereginen oinarria talde lana izatea.
  • Ondo egindako lanaren ondorio moduan hartuz, zorroztasunez jokatutea.[4]
  1. «Begoñazpi Ikastola | Las ikastolas | Enseñanza en euskera» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  2. «Hezkuntza euskalduna, osoa, kalitatezkoa, barritzailea eta eleanitza» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  3. «Hezkuntza euskalduna, osoa, kalitatezkoa, barritzailea eta eleanitza» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  4. «Hezkuntza euskalduna, osoa, kalitatezkoa, barritzailea eta eleanitza» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).