Lankide:Ane.aris/Proba orria

John Edensor Littlewood

aldatu

John Edensor Littlewood (1885eko ekainaren 9a - 1977ko irailaren 6a) britainiar matematikaria izan zen, batez ere G. H. Hardyrekin izandako elkarlan luzeagatik ezaguna, baita Carl Friedrich Gauss-ek logaritmo integralaren gehiegizko estimazioari buruz egindako aieru bat ezeztatzeagatik ere.

Littlewood-en bizitza

aldatu

Littlewood Rochesterren jaio zen, Kenten, eta Edward Thornton Littlewooden eta Sylvia Mauden seme zaharrena izan zen. 1892an, bere aita Wynbergeko (Hegoafrika) eskola bateko zuzendari izendatu zuten eta hara bere familiarekin joan zen. Littlewood Britaina Handira itzuli zen 1900ean, eta St Paul's Schoolera joan zen Londresen, Francis Sowerby Macaulayen begiradapean ikasten, geometria aljebraikoan asko nabarmendu zen matematikaria.

Cambridgeko Trinity Collegen ikasi zuen, non W. W. Rouse Ball izan zen bere tutorea. Han bere karreraren zatirik handiena garatu zuen. 1908an Trinity Collegeko fellow hautatu zuten eta 1928an Rouse Ball Maatematikako Irakasle izendatu zuten, 1950an erretiratuz.