Garapen Jasangarrietako HelburuakAldatu

Garapen jasangarrietako helburuak azalduz, Nazio Batuen Erakundeak

 
Garapen Jasangarriko 17 helburuen logoa.

(NBE) sortutako 17 helburu direla azpimarratu beharra dago, eta helburu hauek batez ere, mundu mailako pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Aipatu berri diren xede hauek, 2015-2035 urteen bitartean lortu ahal izatea espero da, ekintza eta aktibitate desberdinen bidez, non, lehen mailako ikasleek lagundu ahal izango dute 2021-2022 ikasturtean egindako Agenda 2030ren bitartez. Proiektu honen aurretik, Agenda 2021  zen eskoletan lantzen zena, Nazio Batuen Elkarteak arautu  zuen bezalaxe. Garapen jasangarriak, 193 estatu biltzen ditu NBE organizazio barruan daudenak, batez ere gai hauek hobetzeko asmoz; aldaketa klimatikoa, desberdintasun ekonomikoak, energia berriztagarrien sustapena, etab. Azken finean, hamazazpi helburuek sortzen dute Garapen Jasangarrietako proiektua eta era berean dira garrantzitsuak denak, atal bakoitzak proiektuaren zatiak eta multzo orokorra osatzen baitute.

Testuingurua eta HistoriaAldatu

Garapen Jasangarrirako Agenda 2030, 2015ean onartu eta abian jarri zen, baina bere oinarria 2000. urtean  New Yorken onartutako Milurtekoko Garapen Helburuetan du. Helburu hauek 8 ziren, baina Garapen Jasangarrirako Helburuak ez bezala, beraien xedeak murritzak ziren eta 8 adierazle soilik zituzten.  

 
New York (Bildu ziren hiria)


Epeari dagokionez, 15 urteko epea zuten, 2015ean lortzeko muga hain zuzen ere. Beraz, urte horretan bertan herrialde ezberdinek txostenak aurkeztu zituzten lortutako emaitzei buruz. Hauetan oinarrituz NBEak ondorioak atera eta lortutako emaitza onetan egin zuen aipua. Hauek dira ondorietako batzuk:

  • Mundu mailan txirotasun egoeran bizi zen biztanleriaren erdia baino gehiago txirotasun egoeratik atera zen.
  • Herrialde garatuetan elikadura gabezia egoeran bizi zen biztanle kopurua erdira murriztu zen.
  • Lehen hezkuntzan eskolara joateko adina zuten eta eskolara joan ezin izan zuten umeen kopurua erdira murriztu zen.

Ondorio hauek ikusita, Nazio Batuen Erakundea ez zen asetu, eta egindako akatsez ohartu, hauek hobetzen saiatu eta gizartea eta lurra  egoera hobera eramateko Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda argitaratu zuen.

Zer desberdintasun dago Garapen Jasangarrietako helburuen eta Milurteko helburuen artean?Aldatu

   Ba al dakizu    
Milurteko helburuak, Garapen Jasangarrietako helburuekin konparatuz, 8 dira. Gainera, 8 helburu hauek, 189 herrialdek finkatu zituzten. Garapen Jasangarrietan, aldiz, 193 herrialdeek parte hartzen dute.

Milurteko Garapen Helburuen anbizio handiagoko bertsioa da, garapen jasangarrietako helburak pobrezia desagerraraztetik haratago doazelako, kausa espezifikoetara bideratzen direlako.

Gainera, iraunkortasunaren dimentsioa sartzen dute, egungo eredua planetaren osasuna bermatzeko bideraezina dela onartuta. Azkenik, Milurteko garapen helburuak ez bezala, unibertsalak dira, hau da; haien ekintza ez da garapen bidean dauden herrialdeetara mugatzen, baizik eta konpromiso globala eskatzen du, lurralde bakoitzaren etorkizuna elkarri lotuta egoteko ziurtatuz.

Zergatik dira 17 helburu? Helburuen ordenak zerikusia dauka?Aldatu

Zenbakia ez da ausazkoa. Zenbat eta zeintzuk erabakitzeko, Nazio Batuek inoizko kontsulta publikorik handiena egin zuten. Zer gai sartu behar ziren galdetu zion gizarte globalari. Inkesta prozesatu ondoren, 17 horiek jendearen kezkak jasotzeko behar zirela ondorioztatu zuten. Ordena ere ez da kasualitatea. Lehenengo helburua «pobreziarik eza» da, Milurtekoko Helburuekiko lotura eta jarraipen gisa. Azkena, «Helburuetarako aliantzak» da, batasunean eta maila globalean lan egiteko beharra azpimarratu nahi zelako, aurrerapena egon dadin. Gainerako helburuak aurreko atalean aipatutako hiru ardatz nagusien ingurukoak dira, eta ez dute garrantzi-ordenarik, zehazki. Guztiak interdependenteak eta garrantzitsuak dira. Horietako bakoitza jomugatan banatzen da, 169 guztira.

Zeintzuk dira 17 helburuak?Aldatu

  • Lehenik eta behin, pobrezia desagertzea, 17 helburuen artean lehenengoa da eta bere izenak adierazten duen bezala asmoa pobrezia mota guztiak mundu osoan amaiaraztea da.
  • Bigarren helburuari erreferentzia eginez,  2030erako gose eta desnutrizio modu guztiekin amaitzea da eta pertsona guztiek, batez ere haurrek, urte osoan elikadura nahikoa eta nutritiboa izan dezaten zaintzean datza.
  • Hirugarrenarekin jarraituz, gizarte guztiarentzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea da asmoa.
 
4. HELBURUA
  • Horrez gain, laugarren helburuan arreta jarriz, kalitatezko hezkuntzan oinarrituta dagoela nabarmendu beharra dago.
  • Bosgarren helburua, genero-berdintasunari ematen dio garrantzia. Izan ere, gaur egun arte, genero ezberdintasun batean bizi izan gara eta oraindik ere emakumeen eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna nabaria baita bizitzako alderdi ezberdinetan.
  • Seigarren helburuan, uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzean datza. Zoritxarrez, nahiz eta XXI. mendean egon, munduko bazter guztietako biztanleek ez dute ura lortzeko aukera berdina, uraren kalitateari buruz hitz egiten dugunean.
   Ba al dakizu    

Garapen jasangarritasunaren 18. helburua EHU-k proposatu zuela gehitzea EASO Politeknika eta UNESCO katedraren kolaborazioarekin batera.

18. helburu hau Hizkuntza eta Kultura Aniztasunean datza.
  • Energía irisgarria eta ez kutsagarria da zazpigarren helburuaren izenburua, eta izenburuak ondo aipatzen duen bezalaxe, helburua energía irisgarria eta ez kutsagarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa guztiontzat bermatzea da, energia funtsezko pieza izan baita gizartearen garapenerako.
  • Garapen jasangarrirako 8. helburua, lan duina eta hazkunde ekonomikoa da, lan duina funtsezkoa baita pertsonen ongizaterako. Horregatik, zortzigarren puntu honen xedea, hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa eta guztientzako lan duina sustatzea da.
  • Beste alde batetik, bederatzigarren helburua, industrian, berrikuntzan eta azpiegituretan jartzen du arreta.
  • Hamargarren helburuarekin aurrera eginez, desberdintasunak murrizteko xedea daukala azpimarratzekoa da, hau da, gizarteetan dauden desberdintasunak ezabatzea.
  • Hamaikagarrena, hiri eta komunitate jasangarriak lortzearen aldeko ekintza bat da
  • Hamabigarren helburuaren kasuan, aldiz, munduko kontsumo eta ekoizpenean, ingurumenaren eta baliabide naturalen erabileran oinarritzen da, ekoizpen eta kontsumo arduratsuei ardura emanez.
  • Klimaren aldeko ekintza da hamahirugarren helburua, eta haren bitartez, aldaketa-klimatikoaren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea da.
 
GJH 13
  • Ondoren, hamalaugarren helburuan,  Itsaspeko bizitzari buruz hitz egiten da. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira.
  • Hamabosgarren helburua, lehorretako ekosistemetako bizitzari buruzko planteamenduak hartzen ditu. Egia esan, gaur egun biodibertsitate arazoak geroz eta larriagoak bihurtzen hasi dira, planetaren eremu askok arazo hauek era larri batean pairatzen hasi dira eta abiadura honetan jarraituz, urte gutxitan munduko azalera osoak sufrituko ditu arazo larri hauek.
  • Hamaseigarren helburuak, bakea, justizia eta erakunde sendoak gain hartzen ditu.
  • Azkenik, hamazazpigarren atalak, helburuak lortzeko aliantzari buruzko garrantziaz hitz egiten du. Garapenera bideratutako hainbat helburu betetzeko lana aurrera doan heinean, jendearen konpromisoa nabarmena delarik.


Nola lantzen da Euskal Herriko eskoletan Garapen Jasangarria?Aldatu

Garapen jasangarrietako helburuak, eskolako Agenda 2030ren bitartez landuko dira ikastetxeetan.  Horretarako, ikasturte hasieran, Ingurumen Batzorde bat sortzen da, ikastetxeko organo guztietako ordezkariez  osatua.  Hauek, ikastaroan zehar hainbat jarduera prestatzen joango dira nahi duten helburuen arabera. Adibidez;  zentrotik kanpo irteerak eginez, ingurumenaren munduko egunean jarduerak sortuz, hau da,  eko-oka gaiak sortuz, hitzaldiak emanez, etab. Horrez gain, ikastetxeen arteko bilerak egingo dira, udalerriko natura- eta hiri-inguruneko baliabideak hobetzeko proposamenak egiteko. Lehen proposatutakoa lortu ahal izateko, hezkuntza-komunitateko kide guztiei sentsibilizazio-gutunak bidaliko zaizkie ikasturte hasieran, baita ere, zentro osoan inkestak egingo  dira gure aztarna ekologikoa kalkulatzeko. Gainera, gure eguneroko bizitzak ingurumenean duen eragina aintzat hartuko da, eta, azkenik, eragin hori murrizten saiatzeko zer alderdiri eragingo diogun erabakiko da.

 
Lehen Hezkuntza

Nazio Batuen Erakundeen garrantziaAldatu

NBE-ak, garapen jasangarrietako helburuak finkatu eta sortzeaz gain, hainbat  funtzio eta eginkizun  gehiago ditu gure egunerokotasunean eragina duena. Hauen artean:

 
Nazio Batuen erakundearen logoa.
  • Nazioarteko ekitaldiak egiten dituzte.
  • Armen kontrola eta desarme boterea dauka.
  • Bakeari eustearen beharra.
  • Bakeari eusteko oinarrizko printzipioa.
  • Nazioarteko segurtasuna eta ezaugarriak antolatu.
  • Nazio Batuen Gutunaren 27. artikuluaren arabera, botoaren oinarria ikus dezakegu.
  • Giza eskubideak erabakitzea.
  • Laguntza humanitarioa eskaintzea.

Zer egin dezakegu?Aldatu

Badira Garapen Jasangarrietako Helburu batzuekin lotu ditzakezun estrategiak edo jarduerak. Hona hemen hainbat idea klaseetan aplikatzeko.

  1. Desnutrizioa murriztu: Elikagaien ekoizpen-sistemetako arrisku eta hondamendi naturalei buruzko zabalkunde-kanpaina. Elikagaiak biltzeko eta zabaltzeko kanpainak, premia duten pertsonei janari-soberakinak eramateko.
  2. Pobreziari amaiera ematea: Pobreziaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina planifikatzea eta egitea.
  3. Osasuna eta ongizatea sustatzea.
  4. Kalitatezko Hezkuntza: Ikerketa-proiektu bat egitea honako gai hauen inguruan: Zer da eskola jasangarria?
  5. Emakume eta Gizonen arteko berdintasunaren aldeko programak edota ekintzak gauzatzea.
  6. Energia berriztagarri teknologiekin esperimentuak.
  7. Erakundean bertan edo tokian-tokian energia aurrezteko kanpaina egitea.
  8. Ekintzailetzako eta gizarte-ekintzailetzako proiektuak planifikatzea eta ezartzea.
  9. Erregai fosilen mende ez dauden garraio-sistemak dituen mundu baten ikuspegia sortzea.
  10. Web orri bat edo blog bat sortzea, errefuxiatuen tokiko migrazioa eta/edo egoera ulertzeko.
  11. Web orri edo blog bat sortzea, klima-aldaketari buruzko taldeen ekarpenak egiteko.
  12. Klima-aldaketak tokiko komunitate batean hondamendi-arriskua nola areagotu lezakeen aztertzea.
  13. Eskolan arrantza-baliabideen erabilera iraunkorra eta kudeaketa eztabaidatzea.
  14. Konpostaje-tailer bat egitea eta material organikoaren prestakuntza erakustea.
  15. Bidegabekeriaren biktima diren hainbat pertsonaren rola interpretatzea munduan.


Gehiago jakiteko estekakAldatu

https://www.youtube.com/watch?v=IT9rJkK6WiU&t=13s

Erabilitako ErreferentziakAldatu