Lankide:Ander Calvo Ceanuri/Proba orria

Zianobakterioak fotosintesi oxigenikoa egiteko gaitasuna duten bakterioak dira. Monera erresumakoak dira eta uretan zein lurrean aurki daitezke, tenperatura baldintza ezberdinetan.

Zianobakterioen jatorria aldatu

   Ba al dakizu    

Zianobakterioak lehenak izan zirela A eta B klorofila sortzen.

Duela 3.600 milioi urte inguru, lehen zianobakterioak sortu ziren, eta planeta eraldatu zuten: oxigenoa askatu zuten atmosferara, eta horrekin mundua aldatu zuten. Lehen bizidun fotosintetikoak izan ziren. Fotosintesiaren bidez, uretatik hidrogenoa hartzen zuten, eta oxigenoa askatzen zuten atmosferara. Horrekin batera, partikula karbonatatuak finkatzen zituzten, eta, hala, egitura geologiko berezi batzuk sortu zituzten, estromatolitoak. Zianobakterioek eragin zuzena izan zuten gaur egun dugun atmosferan, eta, ondorioz, baita bizian ere. Atmosfera aerobikoa eta izpi ultramoreetatik babesten gaituen ozono-geruza zianobakterioek sortu zuten.

 

Ezaugarriak aldatu

Zianobakterioen ezaugarri nagusien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Organismo zelulabakarrak eta prokariotoak dira.
  • Lehentasunezko habitata ura eta lur hezea dira, eta tenperatura altuetan eta baxuetan bizi daitezke.
  • Bertako espezie batzuek izaki bizidunak pozoitu ditzakeen material toxikoa sortzen dute.
  • Harizpiak zatikatuz ugaltzen dira.[1]

Non aurkitzen dira? aldatu

   Ba al dakizu    

Garrantzi ekologiko handia dutela, nitrogeno atmosferikoa finkatzeko gai diren organismo bakarrak direlako.

Zianobakterioek gehien maite dituzten habitatak ingurune lektikoak (lakuak eta aintzirak), lurzoru hezeak, enbor hilak eta zuhaitz-azalak dira. Espezie batzuk halofiloak dira eta ozeanoetan bizi dira.[2]

Gehiago jakiteko aldatu

https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-nagusia/zianobakterioak-lehen-eraldatzaileak/

https://medicoplus.com/ciencia/cianobacterias

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Cianobacterias - ¿Qué son?, características, importancia y ejemplos» Enciclopedia de Biología 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Cianobacteria - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).