Sarobeak edo Saroiak, kuriositatez betetako lurrak Antzinako garaietara garamazkiten lur eremuak dira sarobeak (euskera batuan, saroiak edo kortak). Ez ziren itxiak, eta erabilpen berezia zuten. Beti, edo ia-ia beti, ondoan jentil-baratza bat (cromlech) edo judu-mahai bat (dolmen) dau­kate, 5-10 metroko distan­tzian. Erdi-erdian mugarri bat, artamugarria, eta bazterretan borobila itxiz, beste mugarri ba­tzuk, baztermugarriak. Neu­rriak ere jakinak, normalean: 12 go­rabilako erradioa. Go­ra­bila batek 7 giza-bete ditu, eta giza-bete batek 7 oin. Oin ba­tek 0,28 metro. Giza-bete ba­tek 1,96 metro. Gora­bila batek 13,72 metro. 12 go­rabilek 164,64 metro. Urumea inguruan badakigu 40 sarobe behintzat bazirela, eta horietako gehienak gaur egungo Hernaniko mu­getan. Kuriositate gisara, 1025eko lehendabiziko dokumentu hartan 17 sarobe izen aipatzen dira, toponimo horietatik 15 bizirik daude gaur egun: Arainiuarr, Lastaola, Legarral­de, Zuloeta, Ammu­no­la, Men­tauio, Anziz, Gierala, Muez, Macurssola, Guaragarze, Ur­tar­zando, Izarrlegui, Apparren eta Eualibia.