Lankide:Altsasu10/Proba orria

EPHEMEROPTERA

aldatu

Ephemeroptera udaberrian edota udazkenean jaiotzen diren intsektu mota bat dira. Aurretik erreketan aurkitu daiteke larba moduan. Oso intsektu interesgarrik dira, gainera, ibaien kalitatearen adierazle dira.



 
Ephemeroptera


NOLAKOAK DIRA?

aldatu

Intsektu hauek primitiboak dira, hau da, existitu ziren lehen intsektuen ezaugarri batzuk dituzte; buztan luzea eta tolestu ezin diren hegalak. Hegalak tolestu ezin dituztenez palaeopteroen mailan daude. Tamainari dagokionez, 2 eta 30 milimetroen arteko luzera izaten dute.

 
Palaeopteraren adibidea





ZEIN DA HAIEN BIZI ZIKLOA?[1]

aldatu
 
Ninfa fasea.

Ephemeropteraren bizi-zikloak hiru fase ditu. Uretan arrautzetatik larba moduan jaiotzen dira. Jaiotzen diren momentutik uretatik atera eta hegalak garatzen dituzten momenturaino lehen faseari dagokio. Fase horri ninfa deritzo.


 
Subimago fasea.
Subimago
aldatu

Ninfa etapa bukatzerakoan, hau da, hegalak garatzen dituztenean beste fase bat hasten da: Subimago fasea. Fase honetan intsektu mota honen zangoak eta begiak oraindik ez daude guztiz garatutak eta ez dago ugaltzeko prest. Bigarren fase honek (Subimago) minutu batzuk, egun bat edo bi egun irauten du espeziearen arabera.


 
Imago fasea.

Azkenik, ephemeropteroa heldua bihurtzen denean Imago fasea hasten da. Azken fase honetan, hegalak guztiz garatuta dituzte eta hegan egiteko gai dira. Gainera, ugaltzeko prest daude.


NON BIZI DIRA?[2]

aldatu

Intsektu mota hau, bizi ziklo ezberdinak ditu eta horien arabera bizitoki ezberdinak dituzte. Ninfa fasean, uretan bizi dira, ur gatzdunean edo ur gezan aurkitu daitezke. Gehien bat arroken azpiko aldean egoten dira.

Imago faseari dagokionez, udaberrian edo udazkenean, bi egunetan, toki ezberdinetan aurkitu daitezke. Helduak direnean soilik ateratzen dira uretatik, eta ugalketa egiteko izaten da. Beraz, haien bizitzaren denbora gehiena oxigeno asko dagoen uretan igarotzen dute.

ZER JATEN DUTE?[3]

aldatu
 
Alga espezie bat.

Ninfa fasean, ur-azpian daudenean belarjale izaten dira, gehien bat algak jaten dituzte. Haien hurrengo fasean, helduak direnean, ez dute jaten. Hala ere, haien bizi iraupen motza dela eta, hasieran jaten dutenarekin nahikoa izaten da.

   Ba al dakizu    

Intsektu hauen bizitzaren iraupena oso motza da, soilik 24 ordu bizitzen dira.

GEHIAGO JAKITEKO

aldatu

https://www.youtube.com/watch?v=7b5VGtCCFxA

https://www.youtube.com/watch?v=blYrPj1YPGw

https://www.youtube.com/watch?v=O6iaI7ROCNw

ERREFERENTZIAK

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ephemeroptera. 2021-02-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) «▷ Ephemeroptera | Características y clasificación de las efímeras» Todoservivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  3. (Gaztelaniaz) Alba-Tercedor, Javier. (2015). Orden Ephemeroptera. Revista IDE@-SEA, 1-17 or..