Lankide:Alex panzo/Proba orria

Gervonta

Gervonta Davis (1994ko irailaren 7a, Baltimore, Maryland) Estatubatuar boxeolaria da. 2017an IBF super luma-pisu tituloa irabazi eban. 2017ko abenduan, Davis dibisioko laugarren boxeolari aktibo onena da The Ring aldizkarietan, eta transnational Boxing Rankings Board-ek bosgarrena. Davis, K.O irabazten duen portzentaje altuagatik ezaguna da.


Davis Upton Boxing Center taldean entrenatzen ari da bost urte zituenetik. Davisek karrera oso arrakastatsua izan zuen, txapelketa nazional asko irabazi zituen. 2012ko Urrezko Eskularruen Txapelketa Nazionala irabazi zuen, hiru Zilarrezko Eskularru Txapelketa Nazional jarraian 2006-2008 bitartean, bi Nazio mailako Junior Olinpiar Domina, Atletiko Liga Nazionaleko bi Atletismo Txapelketa eta Ringsideko bi Munduko Txapelketa, besteak beste. Davisek bere afizionatu karrera ospetsua 206-15,3ko errekor ikusgarriarekin amaitu zuen. Davis, jatorriz, West Baltimore-ko Sandtown-Winchester komunitatekoa da, hau da, hiriko krimen gehien duen eremuetako bat. Digital Harbour High School eta bertako magnet eskolara joan zen, baina utzi egin zuen bere karreran zentratzeko. Geroago, batxilergoko titulua lortu zuen GED programa baten bidez.