Lankide:Aitor Elorza/Proba orria

Sarrera aldatu

Helduen hezkuntza, pertsona helduei eskainitako oinarrizko hezkuntza (alfabetatzea, …) eta goragoko mailen prestakuntzarako heziketa da. Beraien gaitasunak garatzen dituzte, beren ezagutzak aberasten dituzte eta beraien gaitasun tekniko edo profesionalak hobetzen dituzte. Helduen hezkuntzak barne hartzen ditu hezkuntza formala eta hezkuntza jarraitua, hezkuntza ez formala eta gainerako aukera sorta guztiak, ikuspegi teorikoak eta praktikan oinarritutakoak onartzen dituen kultura anitzeko hezkuntza gizarte batean.  

Helduen hezkuntzak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da hezkuntzaren arloan, Europan adin-tarte horretako hazkunde demografikoa dela eta. Europar Batasuna esparru hau bultzatzen saiatzen ari da proiektu, esku-hartzeak eta ikerketa desberdinak finantzatuz.

Hezkuntza-maila hori betetzeko ekimenen artean,  Knowles-en (1980) ere pedagogikoa nabarmentzen da. Halaber, New London Group (1996) taldea nabarmentzen da, ingurune bateko multilizitatearen ere pedagogikoarekin, teknologiei aurre egiten eta haiek asimilatzen saiatuz. Digital Language Learning ezartzea defendatzen duten autoreak ere azpimarratzen dira.

Hezkuntzari aplikatutako IKTek interes handia sortzen dute ikertzaileek beraien eraginkortasuna deskubritzen dutenean, horien artean ahoskeran, ideiak asimilatzeko orduan... Ildo horretarik, helduen hezkuntzari dagokionez, beste hezkuntza-maila batzuetarako aztertzen diren gai berak aldi berean ikertzeko joera dago.

IKTak behar bezala aplikatuta, eta eraginkortasuna eta onurak berresten dituen ikerketa eginda, irakasleak ere pedagogiko berrietara aldatzen dira eredu tradizionalen aurrean.  

Alfabetatze-esperientziari esker, pertsonek idaztea eta irakurtzea komunikazio trebetasunak direla uler dezakete, eta eguneroko informazioaren aurrean jarrera bat hartzen laguntzen  die ezagutza horrek.  

Erronkak aldatu

Helduentzako alfabetatze programak hauen gaitasun eta beharretara egokitu behar dira, kontuan eduki beharra dago helduek jadanik hainbat ezagutza izan ditzaketela eta horien inguruan garatu edo egokitu daitezkeela irakaskuntza metodoak.  Kontuan eduki behar da ere, heldu askoren ikuste eta entzute gaitasunek narriadura jasan izan dezaketela.

Sinaduraren garrantzia aldatu

Ikusi da ere alfabetatzearen ondorio esanguratsuenen artean sinatzen jakiteko gaitasunaren garrantzia dagoela, nahiz eta oinarrizko ezagutzatzat hartu, esanahi garrantzitsua du. Erreferentzia puntu bat markatzen du alfabetatzen ari denarentzat, non bere buruarentzat jakin eta ezjakinaren arteko muga ezartzen duelako. Ikasketa prozesuan jarraitzeko arrazoi bilakatzen da baita aintzatespen publiko eta hiritartasun sinboliko batera irekitzea.

Lengoaia ezagutza eta ahoskera entrenamendua aplikazioak erabiliz aldatu

Hizkuntzen ikasketa prozesuan ahoskera arazoak izan daitezke, ikaslearen ama hizkuntzan oinarritutako arazoak egon litezke, bai ama hizkuntzatik eratorriak direnak, baita ama hizkuntzan azaltzen ez diren ahoskera formak direla eta.  

Ikusi da hitz bisilaboen ahoskera hobetu egin dela hitzak praktikatzeko aplikazioak erabiliz,  horregatik ikusi da zentzuzkoa dela Adimen Artifizialaren bidez ahoskera praktikak egitea, honek dakartzan atzera elikadura eta abantaila kognitiboak direla eta.

Bideojokoen eragina hizkuntzaren jabetzean aldatu

Bideojokoen erabilerak bat-bateko hiztegiaren lorpen prozesuan eragina duela ikusi da, non hiztegia lortzen den modu kontziente baita subkontziente batean. Online jokoek, bigarren hizkuntzan praktikatzeko errezeloak kendu eta beste batzuekin komunikatzeko bultzada ematen du, domeinu horretarako erraztasuna lortuz. Historia duten jokoek bestalde, jokalariak mundu eta pertsonaia berrietara egokitzen da, non jokoa pasatzeko jokalariak testu ezberdinak irakurri eta elkarrizketak, argibideak edo termino berriak irakurri edo entzun egin behar dituen jokoa amaitzeko,  gainera jokoaren kalitatea nahiko indartsua bada komunitateak sortu eta hauekin komunikatzean hizkuntza lantzen da.