Lankide:Aimar eta Manex/Proba orria

Urmael naturala

URMAELA aldatu

Definizioa aldatu

Urmaela, parke eta laborategietako lakua baina txikiagoa da eta daukan eremua itxita dago. Urmaelaren jatorria naturala edo artifiziala izan daiteke, normalean euriaren uraren bidez edo lur barnean dagoen urarekin betetzen dira baldintza naturaletan. Lorategietan eta parke naturaletan aurki ditzakegu apaingarri moduan, baina parkeen landareak eta belarra ureztatzeko eta bertan landareak eta arrainak hazteko ere balio du.

Oihanetan dauden urmaelak Zingira-k dira, eta itsasertzetan kokatzen direnak  Padura-k.

Ezaugarriak aldatu

   Ba al dakizu    

Urmael artifizialak sortzen dituztuzte arrainen ugalketarako

Urmaela hitza entzuten dugunean ez dago argi zer ezaugarri eduki behar dituen urmaela izateko, hona hemen ezaugarrietako batzuk:

  • Urmaelaren eremua txikia eta itxia da.
  • Ez dago ur korronterik, hau da, ur geldia da.
  • Ez dira sakonak, argia urmaelaren ondora iristeko.
  • Uretan sortzen diren uhinak ez dituzte urmaelaren hertzetan aldaketak sortzen.
  •  
    Madrilgo Retiro urmaela
    Urmaelak urtaroen arabera agertzen dira, eta ez dira lekuz mugitzen.

Erabilera aldatu

Urmaelak ur gazikoak eta itsasoarekin lotuta baldin badaude toki publikoak dira. Urmael pribatuak aldiz, pertsona batek lur zati bat erosten du, eta lur horietan urmael bat sortu dezake, eskuz urez betetzen. Urmael naturaletan arrainak egon daitezke baina era naturalean daude bertan, pribatuetan berriz gehigarri bezala jartzen dituzte.

Gaur egun, urmaelak arrainen ugalketarako erabiltzen dira bereziki.

   Ba al dakizu    

Animali batzuk bizitza osoa igarotzen dute urmaeletan, baina beste batzuk ugaltzeko bakarrik gerturatzen dira urmaeletara.

Madrilgo Retiro parkean dagoen urmaela adibidez, apaingarri gisa dago. Bertan hainbat ekintza ere egiten dira, piraguismoa adibidez.

Biodibertsitate aberatsa aldatu

Urmael naturalek biodibertsitate aberatsa sortzen dute, hainbat intsektu, anfibio, narrasti txiki eta mikroorganismo txikiz osatua. Gainera, plaga kontrol biologikoan laguntzen dute.

 
Igelak urmaelan

Anfibioek, igelek, apoek eta uhandreek bezala, arrautzak uretan uzten dituzte, non larbak (zapaburuak) garatu eta hazi egiten diren heldu bihurtu arte. Ahateak, lertxunak eta antzarak bezalako uretako hegaztiek ur-ertzetik gertu egiten dute habia, eta urmaeletik lortzen dituzte elikagaiak.

Erreferentzia bibliografikoak aldatu

  1. «Cómo es un estanque natural y los animales que viven en él». CurioSfera.com. 26 de septiembre de 2016. Consultado el 8 de agosto de 2018. https://www.curiosfera.com/como-es-un-estanque-natural/