NOR GARA?


Abendu 2013-ko abenduaren lehen astean sortu zen Kastrexanako garaje txiki batean. Hasieran lau ziren partaideak: Aitor bateria eta perkusioak, Adrian kitarrak, Andima ahotsa eta Alain, ahotsa eta dultzaina. Hilabete pare bat eta gero Haizea bildu zen abendu taldeko baxua eta handik gutxira Gorka taldearen bigarren kitarjolea eta azken partaidea. Abendu taldea osatu baino lehen lau partaide hauetatik hiruk beste talde batean jotzen zuten: zazpiak bat, alain aitor eta adrian, talde hau desagertu eta gero abendu taldea sortzea erabaki zuten hiru lagun hauek baina taldekide berri bat batu zuten taldera: andima. Talde honek 2013 otsailaren 8 an Kastrexanako jaietan eman zuen lehen kontzertua bakarrik hilabete ta erdi pasa zela lehnengo entsaiotik. Kastrexanan ordu bat eta laurden egon ziren jotzen, beraien abestiak eta bertsioak joz. Abendu taldearen abestiaz aparte, La polla, kaotiko. ze esatek, betagarri,esne beltza...-ren abestiak ere jotzen dituzte. Azkenik esan beharra dago talde honen kontzertuetan festa giro mundiala eta izugarrizko giro ona sortzen dela; ezin duzu ezta kontzertu bat ere galdu!!! abendutaldea.wix.com/abendu