Lankide:ALamarka/Proba orria

Jatorria

aldatu

Jatorria ez da zehatza, baina Afrika kostaldean kokatu behar da, Indiako ozeanoak ukitzen duen kostaldean. Komunitate bantu, arabiar eta pertsiarrek osatzen duten Zanzibar uhartean kokatu behar da bereziki, VIII. eta XII. mendeen artean swahili zibilizazioa sortu baitzen bertan. XVIII. mendetik aurrera, alfabeto arabiarrez idatzitako literatura du swahili hizkuntzak, eta ezagutzen den lehen lanetako bat hau da: “Utenzi wa Tambuka” izeneko olerki epikoa, 1728. urtean datatua.

Egungo egoera

aldatu

Uganda, Tanzania eta Kenyako hizkuntza ofiziala da, baita Afrikako Batasunekoa ere (ingelesa, frantsesa, arabiera, gaztelania eta portugesarekin batera). Kongoko Errepublika Demokratikoan "hizkuntza nazionaltzat" hartzen da. 80 milioi pertsonek erabiltzen dute Ekialdeko Afrikan, eta "Lingua franca" -tzat dute beste hainbat hizkuntza hitz egiten diren arren. Bitxia bada ere, inkesta soziolinguistikoek erakutsi dute bertako biztanleen % 2k soilik hartzen duela beren ama-hizkuntzatzat. Kalkuluen arabera, swahilia hitz egiten dutenak  120 eta 150 milioi pertsona inguru izan daitezke.

Swahili hiztun-komunitatea etengabe haztea aurreikusten da, batez ere Kenya eta Tanzaniako hezkuntza-erakundeek emandako garrantziagatik. Izan ere, bertako hizkuntza ofiziala da, eta komunitate afroamerikarrak interes handia dute panafrikar eraikuntzako hizkuntza gisa zabaltzeko.

Alfabetoa

aldatu

Swahilia alfabeto arabiarrarekin idatzi zen XVIII. mendera arte, baina gaur egun latindar alfabetoa erabiltzen da idatzirako. Ortografia modernoa oso fonemikoa da, eta, horregatik, bere irakurketa eta ahoskera nahiko erraza da, ingelesean ez bezala, non grafia etimologikoak fonemikoen gainetik dauden, bereziki bokalen artean.

Hizkuntzaren deskribapena

aldatu

Swahili hizkuntza eranskaria eta malgua da, eta horrek esan nahi du hitz bakoitza argi eta garbi banatu daitekeela esanahi gramatikal zehatz samarra duten afixuetan (hizkietan).