Landare loredunak sailkatzeko APG III sistema (“APG III” hemendik aurrera) Angiosperm Phylogeny Group (APG) taldea garatzen ari den gehien bat Filogenetika molekularrean oinarritutako landareentzako sistema taxonomiko moderno baten hirugarren bertsioa da. 2009an argitaratua, 2016an bertsio berriago batek, APG IV sistemak, ordezkatu zuen.[1]

Sistema berria azaltzen zuen argitalpenarekin batera, beste bi argitalpen laguntzaile agertu ziren Botanical Journal of the Linnean Society aldizkariaren ale berean:

  • Lehenengoa, Chase eta Reveal-ena, “APG III” sailkatzeko sistemarekin bateragarria zen lurreko landare (enbriofito) guztien sailkapen filogenetiko formal bat zen.

    APG-k ordenaren gainetik zeuden mailak alde batera uztea erabakia zuenez, artikulu honek sistema berria aurreko Lineo-ren sailkapenaren antzeko batera egokitu zuen horrelako sailkapena nahiago zutenentzat.[2]

  • Bigarrena, Haston eta beste batzuena, “APG III” sistemaren 413 familien zerrenda zenbakitua eskaintzen zuen hurrenkera lineal bat zen (LAPG III); Horrelako hurrenkera lineal bat oso baliagarria da landare bildumen zaintzaileentzat eta landareekin lan egin eta aleak “APG III” sistemaren arabera antolatu gura dituztenentzat.[3]

Egituraketa aldatu

“APG III”k aurreko sistemaren 45 ordenak onartu zituen eta beste 14 ordena berri sartu. Ceratophyllales ordena berritzat hartu zen oker; APG-ren aurreko bi sistemetan onartua zegoen eta. Ordena onartu berriak hurrengoak izan ziren:

Amborellales, Nymphaeales, Chloranthales, Petrosaviales, Trochodendrales, Buxales, Vitales, Zygophyllales, Picramniales, Huerteales, Berberidopsidales, Escalloniales, Bruniales, eta Paracryphiales.

“APG III”an "Kakotutako familia" izendapen alternatiboa alboratu zen, haren sarrera aurreko sisteman askok onartu ez zutelako. Sistema berrian 413 familia onartu ziren; aurreko sisteman baino 43 gutxiago. Aurreko sistemaren 55 "kakotutako familietatik" 44 alboratu ziren, beste 20 familia bezala, eta aurreko sisteman ez zeuden 21 familia berri onartu ziren; familia gutxi batzuk tokiz aldatu ziren.

Alboratutako 44 "kakotutako familiak" hurrengoak izan ziren:

Illiciaceae, Alliaceae, Agapanthaceae, Agavaceae, Aphyllanthaceae, Hesperocallidaceae, Hyacinthaceae, Laxmanniaceae, Ruscaceae, Themidaceae, Asphodelaceae, Hemerocallidaceae, Kingdoniaceae, Fumariaceae, Pteridophyllaceae, Didymelaceae, Tetracentraceae, Pterostemonaceae, Hypseocharitaceae, Francoaceae, Memecylaceae, Lepuropetalaceae, Rhoipteleaceae, Medusagynaceae, Quiinaceae, Malesherbiaceae, Turneraceae, Bretschneideraceae, Diegodendraceae, Cochlospermaceae, Peganaceae, Tetradiclidaceae, Nyssaceae, Ternstroemiaceae, Pellicieraceae, Aucubaceae, Donatiaceae, Lobeliaceae, Desfontainiaceae, Diervillaceae, Dipsacaceae, Linnaeaceae, Morinaceae eta Valerianaceae.

Baztertutako beste 20 familiak hauek izan ziren:

Limnocharitaceae, Luzuriagaceae, Sparganiaceae, Ixerbaceae, Ledocarpaceae, Heteropyxidaceae, Psiloxylaceae, Oliniaceae, Rhynchocalycaceae, Parnassiaceae, Maesaceae, Myrsinaceae, Theophrastaceae, Eremosynaceae, Polyosmaceae, Tribelaceae, Sphenostemonaceae, Aralidiaceae, Mackinlayaceae eta Melanophyllaceae.

Onartutako 21 familia berriak hurrengoak dira:

Cynomoriaceae, Haptanthaceae, Petermanniaceae, Schoepfiaceae, Limeaceae, Lophiocarpaceae, Montiaceae, Talinaceae, Anacampserotaceae, Centroplacaceae, Calophyllaceae, Guamatelaceae, Gerrardinaceae, Dipentodontaceae, Capparidaceae, Cleomaceae, Cytinaceae, Mitrastemonaceae, Metteniusaceae, Linderniaceae eta Thomandersiaceae.

Ezein ordenatan jarrita ez zeuden familia-kopurua 39tik 10era jaitsi zen eta hurrengoak geratu ziren:

Apodanthaceae, Cynomoriaceae, Dasypogonaceae, Sabiaceae, Dilleniaceae, Icacinaceae, Metteniusaceae, Oncothecaceae, Vahliaceae eta Boraginaceae.

Apodanthaceae eta Cynomoriaceae angiospermoen artean jarri ziren, incertae sedis-ean, hau da, angiospermoen edozein taldetatik at. Beste zortzi familiak incertae sedis-ean jarri ziren angiospermoen ordenen gaineko hurrengo taldeetan: commelinids (1), eudikot basalak (1), Pentapetalae (1), lamiids incertae sedis (3), erdiguneko lamiids (2).

Icacinaceae familiaren barrutia guztiz zalantzazkoa izaten jarraitzen du. Apodytes eta Rhaphiostylis bere ahaide hurbila, Emmotum, Cassinopsis eta beste genero gutxi batzuk bezala, behin behinean familia horretan mantendu ziren, ikerketa gehiagoren bidez benetan bertakoak diren ala ez erabaki arte.

Gumillea, Nicobariodendron eta Petenaea generoak angiospermoen barruan “incertae sedis”ean geratu ziren. Gumillea “APG II”an kokatu barik zegoen eta Nicobariodendron eta Petenaea zerrendan sartu berriak ziren; azken hori geroago Huerteales ordenaren Petenaeaceae familia berrian kokatu zen.[4][5]

Sailkapena bi bertsiotan agertzen da beherago. Bertsio laburra ordenetaraino eta ordena batean sartzen ez diren familietaraino heltzen da; ordenen izenen atzean euretan sartuta dauden familien kopurua agertzen dela. Bertsio luzeak familia guztiak erakusten ditu. Sailkapeneko maila bereko ordenak alfabetikoki aurkeztuta daude. Kontuan har ordenek APG sistemaren aurreko bertsioetan (APG sistema, APG II sistema) ez bezalako familia kopuruak izan ditzaketela. Beheko zuhaitz filogenetikoan zehaztasun handiagoz ikusi ahal dira erlazioak.

Bertsio laburra aldatu

Bertsio luzea (familia guztiekin) aldatu

Argipenak:

* = familia baten kokapen berria.
= ordena onartu berria APG sisteman;
§ = testuan deskribatutako familia berri baten barrutia.
$ = “APG III”n “APG II”n baino zabalagoak diren familiak.
$$ = “APG II”an kako arteko familiak; hemen onartutako barruti hertsiagoan.

Angiospermoak aldatu

Magnoliids aldatu

Monokotak aldatu

Commelinids aldatu

Eudikoten ahaide hurbila izan daitekeena aldatu

Eudikotak aldatu

Erdiguneko eudikotak aldatu

Rosids aldatu

Fabids (eurosids I) aldatu

malvids (eurosids II) aldatu

Asterids aldatu

lamiids (euasterids I) aldatu

campanulids (euasterids II) aldatu

Taxa zalantzazko kokapenean aldatu

Filogenia aldatu

“APG III” sistema 59 ordenez eta eta kokatu gabeko 4 familiaz osatutako angiospermoentzako zuhaitz filogenetiko batean zegoen oinarrituta. Kokatu gabeko beste 6 familien kokaleku sistematikoa hain zen zalantzazkoa non ezin izan ziren jarri zuhaitz filogenetikoaren inongo toki zehatzean. Goragoko "Bertsio luzea" izenburuaz izendatutako sailkapen-taulan 4 Euasterids-en artean agertzen dira, eta 2 “Taxa zalantzazko kokapenean” izendatutako gunean.

Behean erakutsitako zuhaitz filogenetiko ”APG III” sisteman argitaratu zen,[1] baina hemen gehitu diren etiketa batzuk barik.

angiosperms 

Amborellales

Nymphaeales

Austrobaileyales

Chloranthales

magnoliids 

Canellales

Piperales

Magnoliales

Laurales

monokotak 

Acorales

Alismatales

Petrosaviales

Dioscoreales

Pandanales

Liliales

Asparagales

commelinids 

Dasypogonaceae

Arecales

Poales

Commelinales

Zingiberales

Ceratophyllales

eudikotak 

Ranunculales

Sabiaceae

Proteales

Trochodendrales

Buxales

erdiguneko eudikotak 

Gunnerales

Dilleniaceae

Saxifragales

rosids 

Vitales

eurosids 
fabids 

Zygophyllales

Celastrales

Oxalidales

Malpighiales

Fabales

Rosales

Fagales

Cucurbitales

malvids 

Geraniales

Myrtales

Crossosomatales

Picramniales

Sapindales

Huerteales

Brassicales

Malvales

Berberidopsidales

Santalales

Caryophyllales

asterids 

Cornales

Ericales

euasterids 
lamiids 

Garryales

Boraginaceae

Gentianales

Solanales

Lamiales

campanulids 

Aquifoliales

Asterales

Escalloniales

Bruniales

Apiales

Paracryphiales

Dipsacales

”APG II”tik kendutako familien ordezko subfamiliak aldatu

“APG II”an hautazkoak ziren baina “APG III”an kendu ziren familia batzuk (e.b. kakodunak) ordezteko subfamilia berriak proposatu ziren.[6] Hurrengo taulan agertzen dira.

“APG II”ko familia kakodunen ordezko subfamiliak
“APG II”ko familia kakoduna “APG III”ko familia: subfamilia
Agapanthaceae Amaryllidaceae: Agapanthoideae
Agavaceae Asparagaceae: Agavoideae
Alliaceae Amaryllidaceae: Allioideae
Amaryllidaceae Amaryllidaceae: Amaryllidoideae
Aphyllanthaceae Asparagaceae: Aphyllanthoideae
Asparagaceae Asparagaceae: Asparagoideae
Asphodelaceae Xanthorrhoeaceae: Asphodeloideae
Hemerocallidaceae Xanthorrhoeaceae: Hemerocallidoideae
Hesperocallidaceae Asparagaceae: Agavoideae
Hyacinthaceae Asparagaceae: Scilloideae
Laxmanniaceae Asparagaceae: Lomandroideae
Ruscaceae Asparagaceae: Nolinoideae
Themidaceae Asparagaceae: Brodiaeoideae
Xanthorrhoeaceae Xanthorrhoeaceae: Xanthorrhoeoideae

Erreferentziak aldatu

  1. a b Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..
  2. Chase, Mark W.; Reveal, James L.. (2009). «A phylogenetic classification of the land plants to accompany APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 122–127.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.01002.x..
  3. Haston, E.; Richardson, J.E.; Stevens, P.F.; Chase, M.W.; Harris, D.J.. (2009). «The Linear Angiosperm Phylogeny Group (LAPG) III: a linear sequence of the families in APG III.» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 128–131..
  4. Christenhusz, M. J. M.; Fay, M. F.; Clarkson, J. J.; Gasson, P.; Morales Can, J.; Jimenez Barrios, J. B. & Chase, M. W.. (2010). «Petenaeaceae, a new angiosperm family in Huerteales with a distant relationship to Gerrardina (Gerrardinaceae),» Botanical Journal of the Linnean Society 164: 16-25.  doi:10.1111/j.1095-8339.2010.01074.x..
  5. Christenhusz, M.J.M.; Chase, M.W. & Fay, M.F.. (2011). «Preface to "Linear sequence, classification, synonymy, and bibliography of vascular plants: Lycophytes, ferns, gymnosperms and angiosperms",» Phytotaxa 19: 4–6...
  6. Chase, M.W.; Reveal, J.L.; Fay, M.F.. (2009). «A subfamilial classification for the expanded asparagalean families Amaryllidaceae, Asparagaceae and Xanthorrhoeaceae» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 132–136.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00999.x..

Kanpo estekak aldatu